Legazpiko udalbatzak Agirre-Etxeberri etxearen zesioa onartu du aho batez, egin den azkeneko osoko bilkuran. Zesioa legezko egiteko, etxebizitzaren gaineko eskriturak sinatzea baino ez da gelditzen. Sinadura, Agirre-Etxeberri eremuan etxebizitzak egingo dituen enpresaren eta udalaren artekoa izango da, eta «aste honetan edo datorrenean» gauzatuko da, Kepa Urtzelai alkateak aurreratu duenez. Behin eskriturak sinatuta, Agirre-Etxeberri etxearen jabegoa, erabilera eta mantenua udalaren eskumenekoa izango da. Sinadura EAJk orain hilabete batzuk aurkeztutako alegazioaren emaitza da. Hitzarmen honen harira, EAJko Javier Iraetak, Agirre-Etxeberri eremuan egingo diren lanengatik udalak hirigintza aprobetxamenduaren bitartez enpresa eraikitzailearengandik jasoko duen diruaz galdetu zuen. Kepa Urtzelai alkateak argitu zuenez, udalak «893.000 euro» jasoko ditu guztira. Kopuru honek, dena den, eskriturekin «zerikusirik ez duela» zehaztu zuen, baina sinadurak «kobrantza bizkortuko duela» baieztatu zuen. Dirua, «sinadura egiten den momentuan kobratuko du udalak», esan zuen Urtzelaik. Ane Urkiola jeltzaleak hari beretik jarraitu zuen, eta diru horrekin udalak zer egiteko asmoa duen galdetu zuen. Alkateak hori «guztien artean» erabaki beharreko gaia zela erantzun zion, eta jarraian zenbait argibide eman zituen. Izan ere, diru hori babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur sailak erosteko erabiltzen ez bada «bi urtetan izoztuta» geldituko dela gogorarazi zuen. Denbora hori igarota, «beste inbertsio batzuk egiteko» erabilgarri egongo litzatekeela azalduz. Bestelako gaiak Landu [...]
Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek hainbat bideo sareratu dituzte, stop-motion teknika erabiliz. Argazkiekin eginiko animazioak dira. Marrazkiekin, plastilinarekin edota aktoreekin eginiko bideoak igo dituzte youtubera.
Beasaingo Koiote zaharrak kontzertua antolatu du ostiral gauerako. Joseba Irazoki musikari eta kantari nafarrak eta Olarius&Brothers rock DJ beasaindarrek joko dute. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Joseba Irazoki Nafarroako Bera herriko musikaria da. Urte asko daramatza musika munduan, gitarra jole eta kantari moduan. Hainbat taldetan jo izan du, tartean Atom Rhumba, On Benito edota Belardian, esaterako. Beste hainbat musikarirekin ere aritu izan da, hala nola: Rafa Rueda, Petti eta Xabier Montoia. Duela urte batzuk hasi zuen bakarkako ibilbidea, eta hainbat disko kaleratu ditu. Bakarkako kontzertuetan, “orkestra gizon” moduan aritzen da, hainbat instrumentu aldi berean joaz. Olarius&Brothers berriz, Beasaingo DJ bikotea da. Musika elektronikoa jarri beharrean ordea, rock doinuak izaten dira nagusi beraien emanaldietan, bai garai batekoak eta baita berriak ere, baina beti binilo formatoan.
Gipuzkoako Herriarteko pala finala etzi, larunbata, jokatuko du Olaberriak, Donostiaren aurka. Debako Aldats pilotalekuan da azkena, 11:00etan hasita. Larruzko paletan eta pala motzean partida bana izango dira.
Hamar puntuko gai ordena aztertuko du gaur Ordiziako Udalbatzak, eta horien artean bi nabarmentzen dira: batetik, atez ateko hondakin bilketa sistemari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa onartuko da, eta bestetik, EAJk Goierriko enplegu planaren inguruan...
Behin herriko festa nagusiak pasata, auzoetako jaien garaia iristen da. Pasa den astean estreinatu zituzten Zapatari kalekoak, parte hartze handiarekin eta giro ederrean. Oraingoan, berriz, Arriaran eta Ezkiagako festen txanda izango da; bietan ere, San Pedro jaiak ospatzen baitituzte. Ezkiagan pasa den larunbatean hasi zituzten aurreneko ospakizunak. Egunik handiena, ordea, biharkoa izango dute. Goizean umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dituzte, 10:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, buruhandiak eta txistulariak ibiliko dira auzoan barrena. 20:00etan, herritar ugari biltzen dituen txistorra eta sardina jana egingo dute. Eta eguna bukatzeko, sua piztuko dute; San Joanen faltan, sanpedrotan pizten baitute. Arriararen, asteburuko plana Arriaranen ere, sanpedrotan ospatzen dituzte auzoko jai nagusiak. Bihartik hasita igandera arte, egitarau betea osatu dute auzotarrek. Ohiko suziriekin eta mezarekin hasiko dute eguna bihar. Ordubatean, mokadutxo bat egiteko elkartuko dira Intxaurpe elkartean, trikitilariak lagun dituztela. Bazkaria ere egingo dute segidan, eta arratsaldean, karta jokoen txanda izango da: mus eta punttu txapelketak egingo dituzte. Zapatuan berriz, arratsalde partean hasiko dira ekitaldiak. 17:30ean pilota partidak jokatuko dituzte, ume, gazte eta afizionatu mailan. Sariak banatu eta gero, 19:30 aldera, trikitilarien saioa hasiko da. 21:00etan, atzera elkartean bildu eta herri afaria egingo dute. Txotx denboraldiaren amaiera ere bada, eta sagardoa kupeletik edateko azken aukera izango dute. Goizaldera arte, dantzaldia [...]
Goierriko Ezker Anitzak eskualdeko ordezkariak eta bere proiektu politiko aurkezteko prentsaurrekoa egingo du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:00etan. Maijo Vazquez Ordiziako ordezkaria eta Arantxa Gonzalez Gipuzkoa mailako arduradunetako batek...
Igandean, uztailak 1, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 23. kapitulua ospatuko du. Ohorezko bost kofradiakide berri izendatuko dituzte, eta ondoren, Zubibi jatetxean bazkalduko dute denek. Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren jardunaz eta azokaren 500. urteurrenaren harira egiten ari diren ekimenei buruz hitz egin du Jesus Mari Ormaetxea kofradiako lehendakariordeak (Ordizia, 1949). Orain arteko artzaintza ereduak irauteko, gaztaren prezioa bikoiztu egin beharko litzatekeela uste du, “bestela desagertu egingo da”. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du papereko edizioan elkarrizketa osoa. Hona hemen Ormaetxeari jasotako beste zenbait esan: -”Artisau eran egindako gazta zein zen definitu genuen iaz” -”Artzainekin-eta egoten garenean beti esaten diegu haiek egindako gazta 15 euroan ez, baizik eta kiloa 40 euroan saldu beharko luketela”
Zumarragako Ispilla kiroldegian astero entrenamenduak egiten dituzte eskubaloi jokalariek, zortzi taldetan banatuta; futbolean «txarra» zelako hasi zen Jokin Areizaga Gipuzkoako haurren selekzioko Urolako...
Goierritar askok gogoan du oraindik Ataun Aia auzoko jaietan nola jotzen zuen Minxoriak euskal talde mitikoak. Festek iraun bitarterako ekartzen zuten Iparraldeko taldea. Akelarre, Gozategi eta belaunaldi bakoitzean punta-puntako musika taldeek ere badakite zer den Aiako plazan aritzea, Aralarko mendien magalean. Aurtengo Santa Ixabel jaiak ez dira atzera geratuko: Gosek kontzertua egingo du, etzi. Laketek osatuko du erromeria. Auzo txikia da, baina festa oparoak prestatu ditu Aiako Jai Batzordeak, beste behin. Lau egun, bete-beteak. Bihar, hasteko, haurren eguna izango da. Etzi, larunbata, Ataungo gazte guztiek Aiara joateko deia dute, bat egin eta bertan ospatuko dutelako Gazte Eguna. Gazte bazkarirako eta ogitarteko afarirako txartelak erosteko azken eguna gaur iluntera arte da, «betiko tokietan». Igandean kirolak eta apustu bitxi batek hartuko dute tokia. Eguerdian, hiru partida jokatuko dituzte, gaztetxoek: Zabala eta Adur Zubizarreta; Iraitz Zubizarreta eta Garmendia; eta Arratibel eta Mintegi. Arratsaldean, lasterketa-apustua egingo dute hiru ataundarrek. Manex Idiakez, zaldian; Ahetze Arratibel, bizikletan; eta Oihan Galparsoro eta Iban Urdangarin korrika lehiatuko dira, nor baino nor. Aiako jaiak astelehenean bukatuko dira, zaindari egunez. EGITARAUA Ostirala, ekainak 29. Haurren eguna. 17:00. Zirko eskola txikia eta ume-jolasak. Txokolate jana. 21:00. Afaria. 00:00. Belarra musika taldea. Larunbata, ekainak 30. Gazte eguna. 13:00. Juntadizoa eta poteoa. 14:30. [...]
Santi Lizarraga Naparra ikazkina buru dela orain aste batzuk Ibargurengo basoan egin zuten txondorra desegin dute. Espero baino bi astebete pasa lehenago egosi zen, eta San Joan bezperan ateratzekoa bazen ere, ikatza hilaren 8rako prest zen. Maiatzaren 26an piztu zuten txondorra. «Egurraren kalitatea, leku babesa, herritarren parte-hartze handia», izan dira, arduradunek azaldu dutenez, goiztiarrago egiteko zioak. Dagoeneko saltzeko prest dago, zakuetan sartuta. Zaldibiako Udalak hiru egun izendatu ditu salmentarako, hurrengo hiru larunbatak, hain zuzen: etzi, uztailaren 7a, eta uztailaren 14a. Telleriko Goizane eraikinera joan behar da, 10:00etatik 13:00etara. Zakukada ikatza 12 euroan salduko dute. Ateratzen den diruarekin txondorra egiteak sortu dituen gastuak ordainduko dira. Geratzen dena egitasmoak auzolanean garatzeko utziko dute.
Nazioen Munduaren Gazta zati bat film-dokumentala Zaldibian ikusi ahalko da, gaur. Antzokian da emanaldia, 21:00etan. Sarrera 3 euro da.
Ataunen emakume elkartea ofizialki sortzeko eratze bilkura gaur iluntzean egingo dute, 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Duela lau urtetik emakume batzuk elkartu ohi dira, garai jakinetan ekitaldiak antolatzeko. «Baina orain forma eman eta elkartea sort...
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. Horrez gain, eta berritasun modura, Sasietak edukiontzi marroia, horia eta berdea jarriko ditu pilotaleku atarian birziklapena sustatze aldera. Ordutegian ez da aparteko aldaketarik egongo. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandean eguerdiaz geroztik zabalduko dute, nahi duenak bertan bazkal dezan. Prezioetan ere ez dago aldaketarik. Garagardo pitxarra 3,5 euroan salduko dute, eta menua 25 euroan (lehen platera, bigarrena, edaria, postrea eta kafea). Bazkide egiteko aukera Klubeko kimuak eta jubenilak aritzen dira azpiegitura muntatzen, eta talde nagusikoak arduratzen dira edaria eta janaria zerbitzatzeaz, guraso eta zale ugariren laguntzarekin; denera 150 lagun inguru. «Gizartean aditzen diren arazoak gurekin ahaztera gonbidatzen ditugu zale eta bazkide guztiak, eta bide batez aurtengo lorpenak ospatzera», esan du Aitor Araña presidenteak. Bazkideak aipatuta, zuzendaritzak gogoratu du aurtengo azokan ere urteko bonoa egiteko aukera izango dela. Superkopako finala, Kopako partidak eta ligako 22 partidak –aurten 12 talde ariko [...]
Dagoeneko bukatu da udalak Igartzako erabilera zehazteko parte-hartze prozesua. Bederatzi saio egin dituzte herriko hainbat eragilerekin –talde bakoitzarekin hiruna–, eta prozesuak eman duenarekin «gustura» dago udala. Erabiltzaileek ere «pr...