Birziklapena bai, atez atekorik ez izenburupean herri plataforma sortu dute, berriki, Legazpin. Plataformako kideek aurkezpen ekitaldian esan dutenez, «Bilduk herrian inposatu nahi duen atez ateko hondakin bilketaren aurkako» herritarren bilgunea da. Beraien helburua betetze aldera, bilera izan zuten pasa den astean Kepa Urtzelai alkatearekin. Hiru eskakizun zehatz egin zizkioten orduan: «legazpiarren nahia errespetatzeko eta atez atekoa bertan behera uzteko. Legazpin bosgarren edukiontzia jartzeko. Eta azkenik, udalak dituen zerbitzuak errazteko». Bide batez, herri plataformako kideek, Legazpin martxan dagoen atez ateko sistemaren aurkako sinadura bilketaren kanpainaz ere hitz egin zuten. Dagoeneko, «3.000 sinadura» bildu dituztela jakinarazi zuten. Gainera, datozen egunetan ere, sinadura gehiago bilduko dutenaren aurreikuspenarekin, kanpaina datorren «uztailaren 8ra arte» luzatzea erabaki dute.
Esklerosi Anizkoitza izeneko gaitza ezagutarazteko eta gaiaren inguruko sentsibilizazio kanpaina lantzeko Busti zaitez kanpaina igandean iritsiko da Ordiziara. Gaitz horrek kaltetutakoak eta haien senideak biltzen dituen Ademgi fundazioak, zazpigarren ...
Deikaztelun (Nafarroan) hasi eta Goierriko zenbait herri zeharkatuz Ezkio-Itsason amaitzekoa den goi tentsioko linearen prroiektuari eutsi dio Red Electrica de Españak. Ekainaren 30ean amaitu zen Espainiako Gobernuak enpresa horri plangintza berria au...
(berria.info) Frantziako Poliziak Juan Mari Mujika Dorronsoro ataundarra atxilotu du gaur goizean, Pautik gertu (Okzitania). ETAko kide izatea leporatzen diote. Polizia operazioa Guardia Zibilarekin batera egin du Frantziako Poliziak. Polizia iturriek Mujikari egozten diote 2001eko hauteskunde kanpainan Jose Maria Aznar Espainiako presidentea hiltzeko atentatu saioan misilak jaso eta entregatzeko ardura izatea. Ataundarra da Mujika, baina urte asko bizi izan zen Amezketan (Gipuzkoa). Domintxainera (Zuberoa) joan zen ondoren bizitzera. 2008an salaketa ipini zuen Baionako epaitegian bi gizonek bahitu eta poliziarekin kolaboratzea eskaini ziotelako. Urte hartako abenduaren 11n, Mujika Donapaleura joan zen erosketak egitera, eta hiru gizonek, poliziak zirela esanez, haien autora joateko esan zioten. Gero ohartu zen gizon haiek ez zirela frantses poliziak. Itxura guztien arabera, espainiar poliziak ziren. Handik mendialdera eraman zuten, eta laku baten ondoko etxola batean galderak eta mehatxuak egin zizkioten. Poliziarekin kolaboratzea proposatu zioten, baina Mujikak ez zien berehala erantzun. Lanera joan behar zuela-eta, berriz eraman zuten hartu zuten tokira. Egun hartan bertan, beste hitzordu bat ezarri zioten, baina Mujika ez zen hitzordu hartara agertu. Geroztik beldurrez bizi dela salatu zuen Mujikak, bi gizonek bahitu eta preso zuen alabaren egoera baliatuz, kolaboratzea eskaini ziotenetik. Ez zen ausartzen bakarrik inora joaten. Salaketa aurkeztu eta prentsaurrekoa eman zuenetik ez [...]
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak ibilaldi gidatua eta jolasak antolatu ditu iganderako, Larraitzen. Abaltzisketara joan-etorria egin ahalko da, bidean Aralarri buruzko jolasekin gozatzearekin batera. Haurrentzat eta familientzat pentsatu du jarduer...
Zuzeu albistariak Rufino Mujika, Lazkaoko monje beneditarren monasterioko priorea, elkarrizketatu du. Youtuben jarri du ikusgai. Gai askori buruz hitz egin du Mujikak: elizaren krisiaz, ekonomiaren eta fedearen arteko harremanaz, elizaren ignuruan ema...
Zortzi egun besterik ez dira falta Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketak hasteko. Antolakuntza taldekoak dena prestatzen ari dira egun horietarako, eta boluntarioekin bilerak egiten ari dira egunotan. Ostiral honetan egingo dute probaren aurkezpen ofiziala, Igartza jauregian. Haren aurretik, ordea, hainbat ohar eman dituzte jada antolatzaileek. Horietako bat, probaren egunetan jarriko duten autobus zerbitzuaren ingurukoa da. Aurten ere, bost autobus linea jarriko dituzte, egunez eta gauez, proba pasatzen den tokietara iristeko. Beasain eta Lizarrusti arteko autobusa, 08:00etatik 22:00etara bitartean ariko da martxan larunbatean; itzulerako azken bidaia, 23:00etan egingo du, Lizarrustitik abiatuta. Tarte horretan, bi orduz behin abiatuko da autobusa. Zumarraga eta Azpeitia arteko autobusak bi irteera egingo ditu ostiralean, 22:30ean eta 00:00etan. Azpeitia-Beasain-Azpeitia lineak berriz, hiru bidaia egingo ditu; 00:40, 02:55 eta 05:10ean. Hirugarren linea batek, Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia eta Beasain arteko bidea egingo du, atzera Tolosara itzultzeko. Larunbat goizeko 06:00etan hasi eta 14:55era arte egingo du ibilbide osoa; 16:20 eta 18:20an, Amezketatik Beasainera arteko zatia egingo du. Azken autobus zerbitzua, Beasaindik abiatu eta Idiazabal, Etxegarate, Otzaurte eta Zegama zeharkatuko ditu; bueltako bidean, Zerainen, Mutiloan, Liernian, Ormaiztegin eta Beasainen geldituko da. Larunbat goizeko 06:30ean hasi eta igande goizaldeko bostak arte egingo du ibilbide osoa. Gero, 14:45era arte, Beasaindik zuzenean Zerainera joango da, Etxegaratetik eta Otzaurtetik [...]
Danbor hotsak Ordiziako Santa Ana jaien gertutasuna iragartzen hasiko dira gaur, izan ere, helduen danborradako hamar entseguetatik lehena gaur egingo baita Villa Eugenia eraikineko patioan, 21:00etan. Danborradan izena emateko zerrendak ekainaren 27az...
Saharako sei neskak igaroko dute aurtengo uda Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko beste hainbeste familiarekin, Hare Haizea elkarteak kudeatzen duen Oporrak...
Ataungo Aizkoate kultur elkarteak urteko ospakizun nagusia etzi, larunbata, egingo du, ohi bezala San Pedro inguruan. 16:30ean ume jolasak izango dira, 18:00etan herri kirol erakustaldia, 19:00etan sagardo eta arrain dastaketa, eta toka txapelketa. 21:...
Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian eratu duen talde berria aurkeztu du. «Asanblada berri bat» sortu dutela adierazi dute, eta berau nork osatzen duten eta etorkizunera begira zein asmo dituzten azaldu dute Barrenan egindako agerraldian. Leontxi Uranga, Maijo Vazquez eta Julen Carrasco Ordiziako taldekideak agertu ziren aurreko ostegunean prentsaren aurrean, Arantxa Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea eta Juan Luis Merino Gipuzkoako antolakuntza idazkaria alboan zituztela. Vazquezek azaldu zuenez, «Ordizian zinegotzirik ez izan arren, lanean» ari dira, «bai erakundeetan eta baita kalean ere». Udaleko hainbat batzordetan eta bileretan parte hartzen dutela ere jakinarazi zuen Ordiziako ordezkariak. Hala, «proiektu politiko errepublikano eta federala defendatzeko» mozio bat aurkeztu dute udaletxean, Gizpukoako beste hainbat herritan egin duten moduan, Pasaian, Eibarren edo Tolosan, adibidez. «Errepublika nahi baldin badugu, pixkana hasi behar dugu lanean, eta herriz herri», azaldu zuen Vazquezek. Stop Desahucios! taldearekin ere elkarlanean ari dira Ezker Anitza-IUko kideak, eta uztailaren 18an, asteazkena, Ordiziako azokan, euren etxeetatik kaleratuko dituztenei babesa adierazteko sinadurak biltzen ariko direla aurreratu dute. Zehaztu dutenez, sinadura horiekin, «legea aldatzea» dute helburu. Proiektua birsortzeko Arantxa Gonzalezek Ordizian egindako adierazpenetan azaldu zuenez, Ezker Anitza-IU taldearen helburua «Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban proiektu politikoa eta soziala birsortzea da, ezkerrekoa, federala eta errepu- blikanoa den proiektu bat». Hala, «ezker antikapitalistaren [...]
Goierriko partaide bakarrak ziren, baina biek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Biak, legorretarrak. Igor Esnaolak jantzi du txapela gizonezkoetan, eta Arrate Garin bigarren izan da, irabazlearengandik 10 segundo doira. Zizurkilen jokatu zen segalaritza lehiaketa, igandean, Nekola baserriko belardian. Gizonezkoen artean bederatzi segalari aritu ziren. Ehun metro koadroko bina sail ebaki zituzten. Lana ahalik eta denbora gutxienean osatzea zen helburua, belar kilo kopuruari erreparatu gabe baina txukuntasuna kontuan edukita. Esnaolak lehenbiziko txapela du txapelketa horretan. Sasoi betean egoten segitzen duela erakutsi du, Almitzak antolatutako Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako lidertza baieztatuz. Bost minutuan zehatz bukatu zuen bi sailak ebakitzen. Juanjoxe Lizaso asteasuarra (5:15) geratu da bigarren —iazko azkartasun txapelduna eta aurten Gipuzkoako txapelduna—, eta Mikel Alkorta haren herrikidea hirugarren (5:53). Hamar segundogatik bigarren Emakumezkoetan, Garin iaz lortutako txapeldun izendapena defendatzera joan zen Zizurkilera. Sei segalari lehiatu ziren. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak irabazi zuen (3:42), hura ere Euskal Herriko ligaxkako lehenbiziko liderra. Garin legorretarrak hatz puntekin ukitu zuen txapela. Azkenean, hamar segundo gehiago behar izan zuen (3:52), 50na metro koadro bi sailak ebakitzen. Hirugarren Ainara Otamendi ibartarra izan zen (5:23), jada denbora tarte handiagora. Belarra egoera aproposean zegoen segan aritzeko. Txandaka aritu ziren lanean hamabost partaideak, hiruna lagun aldiko, eta gizonezkoak [...]
Datozen hiru urteetarako udalaren norabidea markatuko duen legealdiko plana egiteko prozesua bukatzear da. Udalak herritarren parte hartzearekin osatu nahi izan du plan hori, eta aurreneko ekinaldian, prozesuak harrera ona izan dutela uste dute. Orain arte egin dituzten bileretan, 200 bat lagunek parte hartu dute, eta beste ehun lagun izan dira etxez etxeko inkesta erantzun dutenak. Datu horiek ikusita, «gustura» agertu dira udal ordezkariak, nahiz eta aurrera begira, «parte hartze hori handiagoa izatea» lortu nahi luketen. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «lehenengo aldiz, herritarrekin partekatuz osatu nahi izan dugu legealdiko plana Beasainen». Duela hiru hilabete hasi zuten prozesu hori, eta hiru bilera txanda egin dituzte. Horietako bakoitzean, udaletxeko langileekin, alderdi politikoetako ordezkariekin, kultur eragileekin eta herritarrekin bildu dira, eta orokorrean, parte hartzaileen aldetik «jarrera ona» ikusi dute. Datozen egunetan, ordezkari politikoekin azken bilera egingo dute. Bilera horietan jasotako ideia eta proposamenekin, ondorioen txostena idazten hasiko dira uda aurretik. Txosten osoa, berriz, irailean aurkeztuko dute. Batzar horiek nola joan diren ikusita, «balorazio positiboa» egiten dutela azaldu du Agirrek. Bilera horietan aldeen artean izandako harremana «zuzena, naturala eta errespetuzkoa» izan dela azpimarratu dute, eta hori, «kontuan izanda, pentsamendu ezberdineko eta egoera ezberdineko jendea zegoela». Hala, udal ordezkarien ustez «oso positiboa» izan da «pentsaera ezberdineko jendeak gai baten inguruan [...]