Atzo izan ziren ormaiztegiarrak Liernin, urtero egin ohi duten erromerian. Giro ederra lagun, jendetza inguratu zen txorizoa eta salda probatu, haur jolasak egin, mezetara joan, Ormaiztegiko abesbatza entzun, sukalkia bazkaldu, Modestoren erromerian d...
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten bi taldeek: Per la Forza 2-1 hartu zuen mendean Zerdiau, eta Downtownek 2-0 irabazi zion Rockusi. Datorren larunbatea, hilak 14, jokatuko dute Per la Forzak eta Downtownek final nagusia, 11:30ean. Aurrez, 10:00etan, 3. eta 4. posturako partidan neurtuko dituzte indarrak Zerdiauk eta Rockusek. Partida ondoren, 15:00ak aldera, txapelketa parte hartu duten jokalari guztiek lagun arteko bazkaria egingo dute Beti Alai pilotalekuan. Bazkalondorenean banatuko dituzte garaikurrak. Txapelketari buruz xehetasun gehiago izateko, txapelketaren webgunea kontsulta daiteke.
Igor Rezola ‘Dizebi’ Goierrin aski ezaguna da, eskualdeko horma askotan margotu baititu grafitiak. Bere lanak azken urteetan bilakaera bat izan duela dio, eta grafitiaren eta kaleko artearen mugak zehaztea zaila dela. Igor Rezola Dizebi (Itsasondo, 1974) Goierriko artista ezagunenetakoa da, eskualdeko herri gehienetako hormetan margotu baititu muralak. Grafitiak beti iruditu zaizkio deigarriak, baina hemen inguruan ez zegoen halakoak egiten zituen inor. «Kasualitatez», Lasarten grafitiak margotzen urteak zeramatzan jendea ezagutu zuen, eta mundu hori gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini zioten. Materiala eskuratu zuen, eta 1998an margotzen hasi zen. Beasaingo bi lagunekin egin zituen lehen grafitiak. Ondoren, Extralargos taldearekin hasi zen. Iruñeako, Gasteizko eta Bilboko jendeak osatzen du taldea. Bera elkartu zenerako urte dezente zeramatzaten margotzen eta ospe handi samarra zuten. «Beraiekin, ikasteaz gain, jende asko ezagutzeko aukera izan nuen. Izan ere, Estatutik kanpo ere ezagunak ziren, eta grafitiaren inguruko festetara gonbidatzen zituzten. Urte aberasgarriak izan ziren». Grafitia beti «nahiko purista» izan dela dio, eta talde hori hainbat material nahasten hasi zen. «Guk egiten genuena ez zela grafitia esaten hasi ziren. Betiko kontua, etiketena. Bide bat ireki genuen, eta gaur egun street art (kaleko artea) barruan txantiloiak erabiltzea erabat onartuta dago. Grafitiaren eta kaleko artearen arteko mugak lausotu egin dira». Berak egun egiten [...]
Taldean eta inguruko elkarte eta eragileekin elkarlanean Santa Barbarari «bizitza» ematea da helburua
Azken aldian, Goierri inguruetan, japoniar bat dabil dantza, herri kirol edo pilota ekitaldiak bere kamerarekin grabatuz; baita azoketan edo herrietako bazterretan argazkiak ateraz ere. Etsuko Mii da bera, Nagoyako Sugiyama Jogakuen unibertsitateko irakaslea, eta Lazkaon dago hiru hilabeterako unibertsitaterako lan bat egiten. Sugiyama Jogakuen unibertsitateko irakaslea zara. Zein da zure lana? Giza harremanen zientzia fakultatea da gurea, bertan jarduera fisikoa eta gorputzaren kultura irakasten dut hainbat kirolen bidez: boleibola, tenisa, badmintona, mahai-tenisa eta garrantzi berezia duen yoga. Europan gorputza eta arima bereizten den bezala, guk ez ditugu bereizten. Guretzat dena gorputza da, eta gorputza bere osotasunean lantzen dugu: giza harremanak nola garatu jarduera fisikoaren bidez. Kirola, soziologia eta giza harremanak lantzen ditugu, baina nire atala kirol jarduera da. Nondik sortu zitzaizun euskal kultura ezagutzeko jakinmina? Hainbat unibertsitatetako irakasle taldea elkartzen gara lanerako, eta hor badago Euskal Herrian hainbat aldiz egon den kide bat. Haren bidez banekien hemen ezaugarri bereziak dituen kultura bat dagoela, kirol tradizionalak mantentzen direla… Orain arte ezagutzen dudan euskal kultura bideotan ikusi dut, eta dokumentatu ere egin naiz. Beraz, hori dena bizitzera eta ikustera etorri naiz. Unibertsitatean, urtean irakasle bati edo biri diru-laguntza ematen zaie, atzerrira joan eta beste kulturei buruz ikasiz, beraien formazioa hobetzeko. Laguntza hori [...]