Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:...
Goierriko eta Euskal Herri mailako txirrindu probarik beteranoenetako batek, Loinatz klasikoak, 85 urte beteko ditu aurten. Igandean egingo dute elite mailako lasterketa, eta berrehun txirrindularik parte hartuko dute, 25 taldetan banatuta. Loinatz txirrindulari elkarteko arduradunen hitzetan, «estatu mailan eliteko rankingean aurreneko 40 postuetan dauden txirrindularietatik 31 hemen izango dira». Hori ikusita, aurreko postuetan «borroka handia» izango dela espero dute. Xabier Aldanondo Loinatz Txirrindulari Elkarteko lehendakariak, klasika aurreneko aldiz 1926. urtean antolatu zela azaldu zuen. «Hasiera hartan txirrindularitza taldea Beasain Kirol Elkartearen barruan zegoen, baina 1963an erabaki zen handik atera eta Loinatz elkartea sortzea». Datorren urtean, 50 urte beteko ditu elkarte horrek. Urte horietan guztietan, «txirrindulari ezagun askok» irabazi dute Loinatz klasika. Horien artean, txirrindulari historiko asko daude, hala nola Monterotarrak, Perurena, Machin, Nazabal, Gorospe, Cabestany eta Olano. Aurten ere, elite mailako tropelean dabiltzan txirrindularirik onenak Beasainen izango dira. Denera hogeita bost talde etorriko dira; 14 Euskal Herrikoak, zortzi Espainiakoak eta bi Herrialde Katalanetakoak. Azken taldea oraindik baieztatu gabe dago; «Galiziako talde bat gonbidatu dugu eta haren baieztapenaren zain gaude. Etorriko ez balira, Txileko selekzioa ekarriko genuke, haiek ere interesa agertu dutelako». Aurten, federazioak ezartzen duen gehienezko talde eta txirrindulari kopurua bete dute, berrehun lagunekoa, alegia. Faboritoei dagokionean, Euskal Herriko eta Espainiako txirrindularirik onentsuenak etorriko direla azaldu dute. «Espainiako Txapelketan lehen hiru [...]
Zumarragako hiru gunetan saskibaloi, futbol eta eskubaloi entrenamendu bereziak egingo dituzte etzi
Lazkaoko beneditarren artxibategiaren sortzaile eta arduradun Juan Joxe Agirreri omenaldia egingo diote, Alegia jaioterrian (Gipuzkoa). Igandean, uztailak 15, Alegiko festak direla baliatuz, udalak herriko seme kutun izendatuko du. Festetako pregoia jaulkitzeko ohorea ere eman diote, ostiral iluntzean. Bestetik, EHUren udako ikastaroen azken egunean hizlari izango da Agirre, etzi, Donostiako Miramar jauregian, Miren Barandiaran lankidearekin batera.
Frantziako Tourra bukatu eta berehala Ordiziako Klasikan parte hartzea zen garai bateko txirrindulariek bete behar izaten zuten egutegia –Marino Lejarreta zen horieta bat–, baina azkeneko urteetan ez da halakorik gertatu, Tourraren hasiera atzeratu egin zutelako. Aurten, ordea, hilaren 22an bukatuko da Tourra, eta Ordiziako Klasika Santiago Egunean jokatzen denez, hilaren 25ean, oso litekeena da Frantzian lehiatzen ari diren zenbait txirrindulari Ordizian izatea. Gorka Izagirre ormaiztegiarraren eta Julien Simon iazko irabazlearen kasuak dira aipagarrienak. «Euskaltelekin hitz egin nuenean esan nien ea posible zen Gorka eta Jon Izagirre anaiak Ordizian izatea, batez ere inguruko txirrindulariak direlako. Gorka Tourrean ari da, eta ez dakit nola bukatuko duen, baina printzipioz etortzekoa da. Eta Julien Simon, berriz, erreserban dago. Bere burua ondo ikusten badu, beharbada etorriko da», adierazi du Jose Luis Sanzek, Ordiziako Klasikaren koordinatzaile nagusiak. Hamahiru talde 89. edizioan Simonek eta Izagirrek haien presentzia baieztatzen badute, Ordiziako 89. Klasikak –ingurotako egun bakarreko probarik beteranoenak– azken hiru urteetako irabazleak izango ditu irteera puntuan, 2009ko lasterketa irabazi zuen Jaume Rovira ere Ordizian izatekoa baita. «Inoiz baino irekiagoa ikusten dut aurtengo lasterketa, baina argi dagoena da Gorka [Izagirre] etortzen bada irabazteko hautagai argia dela». Izagirre anaiekin batera, Aitor Perez Arrieta zegamarra eta Garikoitz Bravo lazkaotarra dira Ordizian [...]
Asteburu honetan ospatuko da Seguran Erdi Aroko Festa. Bi egunetan zehar kaleak Erdi Arora itzuliko dira, jantzi, lanbide, jaki, usain, doinu… Festaren lehen printzak ordea ostiralean hasiko dira, Sua filmaren emanaldiarekin. 700 lagun baina gehiago aritu ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan film hau grabatzen. Horien artean, Segurako San Andres ermitan grabatu ziren eszenetan segurar ugari agertzen dira estra lanak egiten. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioko sarraskia du oinarri istorioak. Lancre inkisidoreak 600 pertsonatik gora torturatu, erre eta hil zituen. Gogorra da istoria, eta baita filmeko zenbait irudi ere. Seguran Erdi Aroko Festa zegoela eta dekoratua aprobetxau nahian etorri ziren Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoak lehen aldiz orain dela sei urte inguru. Jaia film emanaldi horrekin hasiko badute ere, egun nagusiak larunbata eta igandea izango dira. 35 lanbide baino gehiago ikusteko aukera izango da herriko atari eta kaleetan, musika, sorgin, jolas eta gainerako ekintzez gain. Hemen egitaraua: Ostirala -22:30. Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoek egin duten Sua filmaren emanaldia plazan. Filmean Segurako eta segurarren irudiak agertzen dira. Larunbata -16:00. Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -21:00. Erdi Aroko afaria eta Alurr Dantza Taldearen Izanak Dirau-1512 emanaldia. Igandea -10:00.Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -12:00.Erromesei ongi etorria Germanenen. -19:00.Atarien itxiera.
Mikel Otegi itsasondoarraren aurka epaiketa ari dira egiten egunotan Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1995eko abenduaren 10ean bi ertzain hiltzea leporatuta, kasuagatik egiten zaion bigarren epaiketa da. 1997an errugabe jo zuen Gipuzkoako Auz...
Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusgai jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Egileak azaldu duenez, «Adarra mendiak eta inguruko industria guneek eragin handia» izan dute bere lanetan. Pinturak eta eskulturak egiten ditu, batez...
Lazkaon hondakinak jasotzeko eta bideratzeko udalak onartu duen atez ateko sistemaren aurkako ekimena uztailaren 16an bukatuko da. Hala jakinarazi du Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak. Egun batzuetan herritarren sinadurak kalean bilduta, aste honetan ...
Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da Frantziako Ligan ariko den Ordiziako beste jokalari ohi bat. Federal 1 mailako R.C. Vannes taldean ariko da datorren denboraldian. Talde hori Donibane Lohizuneko multzo berean ariko da lehian.
Tabernetako terrazen ordenantza lantzeko parte hartze prozesuak bukatu du aurreneko fasea. Bi bilera egin dituzte orain arte: aurrenekoa, gaiaren inguruko arazoak identifikatzeko; eta bigarrena, ideiak bildu eta arazo horiei konponbideak emateko. Orain, udal arduradunek jasotako ideia guztiei forma eman eta ordenantzaren behin behineko testua prestatuko dute. Irailean egingo duten azken bileran, testu hori aztertu eta ekarpenak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Beasaingo Udalak aurten martxan jarri dituen parte hartze prozesuetako bat da terrazen ingurukoa. Prozesu horren bigarren bilera egin zuten atzo, Igartza jauregian, eta hamabost bat lagun elkartu ziren; tartean, udal ordezkariak, udaltzain burua, udal arkitektoa, Bareak merkatari elkarteko ordezkari bat eta zortzi tabernari –aurreneko bileran hamahiru tabernari etorri ziren–. Emun aholkularitza etxeak gidatuta ari dira bilerak egiten. Denis Elortzak saioaren aurretik azaldu zuenez, parte hartzaileei «gogoeta egiteko» eskatu zien, eta orri batean, aurreko bileran ateratako zenbait galderei erantzunak eta proposamenak idazteko. Ondoren, bi taldetan banatu eta gai horien inguruko eztabaida egin zuten. Elortzaren ustez, horrelako parte hartze dinamikak «beharrezkoak» dira eta udalen ardura da herritarren parte hartzea bultzatzea. Saio hauek «emankorrak» direla uste du, jendeari hasieran iritzia ematea kosta egiten bazaio ere, azkenean ideia eta proposamen onak ateratzen direlako. Terrazek eragindako arazoak Parte hartze prozesu horretako aurreneko bileran, tabernetako terrazek [...]