Abuztuaren 3an Baionak eta Biarritzek Donostiako Anoeta estadioan jokatuko duten Euskal Herriko I. Errugbi Kopa ikusteko sarrerak Amonane tabernan daude salgai, 10, 20, 30 eta 40 euroan. Partida 20:00etan da, eta 16:00etan euskal taldeen azoka izango da.
Santa Marina jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Aztirian. Hala ere, Santa Marina eguna bera asteazkena denez, azken eguna hura izango da. Jan-edana, musika, eta giro ona ez da faltako, eta kirolek ere egitarauaren zati handia hartuko dute. Ostirala -19:00. Suziria, kanpaiak eta bola eta toka lehiaketa. -19:30. Triki poteoa. -21:00. Auzo afaria, Benta Lehor jatetxean. -23:00. Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien erromeria. Larunbata -11:00. VII. helduen eta gazteen arteko futbol partida Gainzabala zelaian . -13:00. Auzo txikiteoa. -16:00. XXII. Aztiri Igoera txirrinduari lasterketa. -18:00. XVII patata tortila lehiaketa: Gero banatuko dira. -19:00. Bola eta tola lehiaketa. -23:00. Gazte musika taldeak. Igandea -10:00. Gabiriako txistulariak. -10:45. Gabiriako udaletxeari ongi etorria. -11:00. VIII. mendi lasterketa. -11:00. Meza nagusia eta auzoko nagusienari omenaldia. -12:30. Goruntz Dantza Taldea. -13:00. Trikitilariak eta mendi lasterketako sari banaketa. -18:00. Herri kirolak. -19:00. Probintzi mailako bola txapelketa. Asteazkena -11:00. Santa Marina eguneko meza. Gero hamaiketakoa.
Talde eta eragile ezberdinen parte hartzearekin guztiontzat askea izango den gune bat osatu nahi dute Santa Anastasia jaiei begira.
El Albero zezenzale taldeak Santa Ana jaien barruan urtero antolatzen duen behi-futbol txapelketan parte hartzeko izena eman behar da. Helduek Urdin tabernan eman dezakete izena, eta gazteagoek Goiagi okindegian.
Beasaingo futbol taldeak astelehenean ekingo dio aurre denboraldiari. Taldearen estreinaldia egin eta aurreneko entrenamendua izango dute, 19:30ean hasita, Loinatz zelaian. Beasainek baja garrantzitsuak izan ditu datorren denboraldiari begira, dozena e...
Irailaren 15ean jokatuko da Zaldibian II. Herri Lasterketa, zazpi kilometroko korrika proba. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik daukate izena emateko aukera, zaldibia.org webgunean edo kultur etxean (943 16 03 38). Inskripzioarena 5 euro da , e...
Altzagako eta Aramako jubilatuek, bi herrietakoek batera, ohiturazko irteera etzi egingo dute, larunbata. Bi udalek antolatuta, aurten Bizkai aldera joango dira, egun pasa. Urkiolako santutegira bisita egin lehenik, eta ondoren Lekeitiora joango dira. ...
Aurreko agintaldian egin zen Hondakinen Plan Integralak jasotzen zuen 20.000 biztanleko garbigune bat egin beharra zegoela Gipuzkoan –Goierrin 70.000 biztanle daude, eta beraz hiru garbigune izatea da egokiena– hondakin bilketa sistemaren osagarri modura. Sasietak Urretxun, Deskargara bidean, egin zuen aurrenekoa –Urretxu, Zumarraga eta Legazpiri ematen dio zerbitzua–, 2008an zabaldu zuen Beasaingoa, Salbatoren, eta datorren irailean Goierriko hirugarren eta azken garbigunea zabalduko du Sasietak Ordizian, Oianguren bidean, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean. Ordiziakoa Goierriko hiru garbiguneen artean handiena izango da, eta Ordizia, Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Arama, Altzaga eta Gaintzako herritarrei emango die zerbitzua, nahiz eta beste herrietako biztanleek ere erabili ahalko duten. Iñaki Erauskin Sasietako teknikariaren esanetan, «kokapena zoragarria da», nahiz eta leku egokia bilatzea dezente kostatu zitzaien. «Txarrena izan da lur-mugimendu handia egin behar izan dugula, baina beno, behin hori eginda, bizi guztirako da. Lekua primerakoa da, N-1 errepidearen ondoan dago, eta inori ez dio enbarazurik egingo. Azken garbigunea da, eta handia eta erosoa egin dugu, perspektibarekin jokatuz». Garbigunearen goiko aldean Ordiziako Udalarentzako biltegi moduko bat egiteko baliatu dute obra, eta Oiangura bidean espaloia egiten ari dira. Garbigunearen ezaugarriak Garbigunearen lanak 900.000 euro inguruan esleitu zituen Sasietak, eta Iturriotz eraikuntza enpresa aritu da lan horiek egiten, iazko irailean hasita. [...]
Igandean jokatuko dute Beasaingo 85. Loinatz Klasika. 9:30ean abiatuko dira txirrindulariak, eta eguerdiko ordubata aldera bukatzea espero da.
Abuztuko oporrak iritsi orduko, Beasain «nahiko hutsik» gelditu izan da orain arte. Hori ikusita, udalak Beasain abuztuan irekita ekimena jarri du martxan. Kanpaina horren bidez, beasaindarrek eta kanpotik datozenek, herrian bertan dituzten aisialdi eta turismo baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Gaur goizean aurkeztu zuten ekimena Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuan. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, «Beasainek eskaintzen dituen zerbitzuei esker, bertako nahiz inguruko gero eta jende gehiago gelditu da edo etortzen da Beasainera egun pasa». Azkenaldiko joera hori sustatu nahi du kanpainak. Horretarako, udaran egiteko moduko hiru jarduera eskainiko dituzte, «prezio paregabean». Hala, Igartza multzoa, kiroldegia eta herriko jatetxeak probatzeko aukera izango da. Batetik, Igartza monumentu multzora bisita gidatuak egingo dituzte, 2 euroren truke. Bi orduko bisitak izango dira, eta eraberritu berria den errota ikusteko aukera ere izango da. Bestetik, Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira. Zerbitzu horien artean daude kanpoko eta barruko igerilekuak, tobogana, sauna edota fitness gela. Egun bateko txartela 5 euroan salduko dute helduentzat, eta 2,50 euroan umeentzat. Azkenik, Beasainen abuztuan zabalik egongo diren hamalau jatetxeetakoren batean bazkaltzeko aukera emango dute. Plazape tabernak ere zenbait jarduera antolatuko ditu abuztuan, tartean bi kontzertu eta kaleko zinema saio bat. Kanpaina honen bidez eskaintzen dituzten promozio berezietan parte [...]
Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 / Grulla-Kleto 18. Beraz, datorren asteazkenean, hilak 18, jokatuko diren bi finaletan honako bikoteak ariko dira lehian: B ligan, Prieto-Zeberio / Asier (Barrerosen ordez)-Garcia (19:00etan), eta A ligan, Luzu-Zelaia / Iztueta-Arruabarrena (20:00etan). Emaneurre taldeak pilotazale guztiak, txapelketan parte hartu duten pilotariak, haien lagunak eta herri guztiak gonbidatu nahi ditu finalera haien afaria hartuta gerturatu daitezen. Ekitaldi horretan kaleketako txapelketa ere egingo dute, eta apustuak egiteko aukera izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete finalera inguratzen direnei. Aurtengo sari banaketan Alazne Furundarena atleta izango da.
Legazpiko Uztaila Kulturala ekimenaren barruan, aire libreko ikus-entzunezko emanaldiak antolatu ditu bosgarren urtez herriko Ikatza argazki elkarteak. Ikus-entzunezkoen bitartez, elkarteko kideen lana erakustea da helburua, baita, bide batez, herritarrei kalean gozatzeko ekimen bat eskaintzea ere. Ikatza sustrai sendoak dituen elkartea da Legazpin. Orain 30 bat urte sortu zen eta herri mailan makina bat ekintza antolatu ditu ordutik. Azpimarratzekoenak Legazpi Hiria argazki lehiaketa edo Artzain Eguneko argazki rallya dira, besteak beste. Herriko beste zenbait elkarterekin elkarlanean egiten duten lana ere ezin da aipatu gabe utzi. Aire libreko ikus-entzunezkoak prestatzeko proposamena udalaren eskutik iritsi zitzaion Ikatza elkarteari orain bost urte, Errikarte Agirre taldeko kideak adierazi duenez. Orain arte uztaileko ostiral guztietan eskaini dituzte emanaldiak, «lau guztira», zehaztu du. Baina aurten aurrekontuen murrizketa dela medio, «hiru saio baino ez ditugu eskainiko» gehitu du Agirrek. Hiru emanaldi, hiru gai Hiru gai ezberdinen inguruan antolatu dute emanaldi bakoitza. Lehendabizikoa pasa den ostiralean egin zuten, kultur aniztasuna gai hartuta. Oripavi elkarteak aurten lehen aldiz antolatu duen Kultur Aniztasunaren egunaren harira, hain zuzen. Gainontzeko bi emanaldiak gaur eta datorren astean eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Natura eta Legazpi dira aukeratu dituzten beste bi gaiak. Agirrek zehaztu duenez, gaia aukeratzen dute aurrena. «Nahiko orokorra izan dadila saiatzen gara», dio. [...]
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak Gau ibilaldi magikoa antolatu dute, Ataunen. Etzi, larunbata, «mundu harrigarri batean murgiltzeko gaua» prestatu dute, ekimen berritzaile batekin: gauez, ilunpetan garatuko da ibilaldia, mitologiak eta sinesmen zaharren kontakizunek girotuta. Gau ibilbide magikoa —udan Gipuzkoako parke naturaletan antolatutako egitarauaren parte da—, ibilaldi antzeztua izango da. San Gregorioko Barandiaran Museotik abiatuko dira ibiltariak, 21:00etan. San Martin auzoko plazaraino joango dira. «Agauntza errekaren albotik, herribide zaharretik barrena ipuin, leienda eta kontakizunak entzuteko aukera izango da. Bidean pertsonaia mitologiko ugari agertuko dira eta gauza harrigarriak, beldurgarriak eta barregarriak gertatuko dira gauean zehar», aurreratu dute antolatzaileek. Euskaraz izango da. Hiru-bat kilometroko bidea da, eta bi ordu inguru iraungo du. Hasieran eta bukaeran jatekoak eta edatekoak banatuko dituzte. Nahi duten guztiek parte har dezakete gaueko ibilaldi gidatuan (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net, 943 18 03 35). Irteerara edo helmugara eramateko garraio publikoa egongo da. Autoa San Martinen utziko dutenentzat 20:00etan lineako autobusa dago. 19:00etatik 20:00etara bitartean Jentilbaratza elkarteak jarritako furgoneta ibiliko da joan-etorrian, museoraino joateko zerbitzua emanez. Autoa San Gregorion utziko dutenentzat, berriz, behin ibilaldia bukatutakoan abiapuntura itzultzeko garraioa ere egongo da. Barandiaran Museoa 18:00etatik aurrera zabalik egongo da, baita antigoaleko errota eta zerrategia ere. Labea piztuko dute ogiaren prozesu osoa egiteko, [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko udalak diruz laguntzeko duen UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren iazko deskalabrua konpontzeko neurri desberdinak hartzen ari dira Goierriko udalak. Batzuek, altxortegia hustu dute, edo inbertsioei zegozkien d...
Maizpide euskaltegiaren Udako 38. Ikastaroetako kultura-egitarauko laugarren ekitaldia gaur da. Drindots musika talde goierritarrak joko du, 22:00etan plazan. Erromeria giroa pintxo-poteak ekimenari batuko zaio, horrela.