Legazpiko Udalak Agirre Etxeberri ate irekien asteburua antolatu du. Ostiralean hasi eta igandera bitartean eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute hala nahi duten legazpiarrek. Ordu beteko bisita libreak izango dira eta txanda eskatzea beharrezk...
Anjel Kruz Jaka aditu zumarragarrak Belokiko gurutzearen inguruko idatzi bat baino gehiago osatu zuen; historiaren zati bat gurutzearen festaren atarian
Euskal diasporan euskara irakasle ari diren hamasei lagun Lazkaon dira. Atzo iritsi ziren, eta iraila han igaroko dute, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Mundu ekimeneko egitaraua osatu artean. Argentinatik, Uruguaitik, Kolonbiatik eta Amerikako Estatu Batuetatik etorri dira. Hasierako asmoa 30 laguneko multzoa etortzea bazen ere, aurrekontu murrizketagatik erdira bihurtu dute kopurua. Gazte Munduren egitekoa diasporako gazteak Euskal Herriarekin lotzea da, urtean behin gai jakinetako egonaldiak bertan antolatuz. Iaz Donostian egin zuten mundu mailako batzarrean, partaideek eurek proposatu zuten espreski aurtengo programa euskara irakasleei eskaintzea. Lazkaon, Maizpide euskaltegia izango dute egoitza. Izan ere, hamasei irakasleek Goierriko barnetegi horrekin lehenagotik dute lotura, ikasle garaietatik, eta Euskara munduan programaren bitartez —euskal etxeetan euskararen irakaskuntzaren koordinazioa eta laguntza bideratzen du— zilborreste birtualarekin harremanetan jarraitzen dute. Agintarien harrera Etorri eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendik, Kanpo Harremanetarako zuzendari Julian Zelaiak eta HABEko zuzendari nagusi Iñaki Uribek harrera egin zieten, atzo eguerdian. Maizpideko Jon Urdangarinek egin zituen anfitrioi lanak, herenegun zuzendari kargua hartu eta lehenengo ekitaldi ofiziala zuenean. Maizpide euskaltegian hartu dute ostatu, eta programaren mardulena han garatuko dute. Bi zatitan banatu diete hila, Kinku Zinkunegi koordinatzaileak argitu duenez. Lehen hamabostaldia irakaskuntzan zentratuko dute: diasporako irakasleen egitekoak, materialen ezagutza, edota irizpide metodologikoak finkatzen. Bigarren zatian, [...]
Beasaingo Loinatz musika eskolak hilaren 10etik aurrera hasiko du ikasturte berria, eta matrikula egin nahi dutenek, egunotan izango dute azken aukera. Horretarako, bihar edo etzi jo behar da musika eskolara, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Orduteg...
Abuztuan herri lanek ez dute etenik izan eta Beasaingo Udalak, hainbat bide eta espaloi konpontzeko lanak martxan jarri ditu, udako oporraldia aprobetxatuz. Lan horietako bat, Erauskin auzoko errepidea konpontzea izan da. Horrez gain, herriguneko hainbat espaloi konpontzeko lanak ere hasi dituzte. Erauskin auzoko errepideak urteak zeramatzan konponketarik egin gabe, eta azken urteetan, batez ere AHTko lanak direla eta izan diren kamioien joan etorriekin, errepidearen zorua asko kaltetu da. Bidean zeuden zuloak konpondu eta asfaltoa berritzeaz gain, hainbat gunetan babes hesiak ere berritu egin dituzte. Espaloiak konpontzen Udalak udara aurretik jakinarazi zuen herriguneko hainbat espaloi konpontzeko asmoa zuela. Lan horietako batzuk abuztuan hasi dituzte. Lan horiek egiteko ardura Morga eraikuntza enpresa bizkaitarrak hartu du bere gain; 92.000 euroko aurrekontua izango du horretarako. Martxan den berrikuntzetako bat Martina Maiz kalekoa da. Horrez gain, ordea, La Salle ikastetxearen pareko espaloia, eta Foru kalean, Zelaeta eta Zapatari kaleak lotzen dituen zatikoa ere konponduko dituzte. Azkenik, Nabarro Larreategi kalean, Barandiaran plazaren eta Indarreko etxeen arteko zatia ere berrituko dute datozen asteetan.
Argazki erakusketa, herri afaria eta ‘Sua’ filmaren proiekzioa izango dira larunbat gauean Santa Barbaran
Belen Arrondo (Beasain, 1956) STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaidea eta sindikatuko bozeramailea izango da EH Bilduren zerrendaburua Arabatik. Beasaindarra izan arren, 1977tik Gasteizen bizi da Arrondo. Irakurri GoiBerri aldizkariak Arrondori egindako elkarrizketa.
Berria egunkariaren egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko hurrengo ‘ziztada’ Lazkaon izango da. Garagardo festa antolatu dute herriko hainbat eragilek, Gerriko kultur elkartearen gidaritzapean. Irailaren 13tik 16ra da feria, ostegunetik iga...
Lazkaoko Gazte Asanbladak uztailean eta abuztuan antolatu dituen mota desberdinetako ekimenen emaitza «oso positiboa» izan da. Hala baloratu dute gazte taldekoek, bai asteazken gauetan plazan eman dituzten dokumentalen harrera, bai uztailaren azkenean Agauntza erreka garbitzeko auzolana ere. Ikus-entzuneko ugari ikusi ahal izan dira aire librean, gai asko jorratzen dituztenak. «Herriko gazte eta adin askotako jende ugari bildu gara. Egitasmoaren lehen aldia izanik, eta izan duen emaitza ona ikusita, aurrera begira ere dokumental gehiago eskaintzeko asmoa dugu». Bestetik, uztailaren 30ean zabor mordoxka atera zuten errekatik herrigunearen parean, «uste baino gehiago». «Telebista bat, seinaleak, zabor poltsak, arrainen buru hezurrez betetako poltsak, kontsoladore bat, moto bat, besaulki bat…» aipatu dituzte. Erreka garbitzeko ekimena gazte asanbladak hartu du atzera, urte batzuen ondoren. Urtero egiteko asmoa dute. Oporren aurretik hasitako lanekin jarraitzeko eta ideia berriak biltzeko, asanblada irekia egingo dute gazteek larunbatean, 11:00etan, udaletxean.
Ganadua jada Garagartza plazara eta inguruetara ekarri dute. Jendea gutxika inguratzen ari da eta festa giroa Ordiziako kaleetan zabaltzen ari da, trikitilarien eta dultzainarien doinura. Joxe Migel Barandiaran plazan ere dena prest dago fruitu eta b...
Zaldibian edateko uraren hornidura sarean sabotaia egin izanaren zantzuak aurkitu ditu udalak. Abuztuan «hainbat zulo» aurkitu zituzten ura jaiotzen den lekutik deposituetara bitarteko hodietan. Hasieran ohiko matxura zela uste bazuten ere, nahita eragindako kalteak zituela jabetu ziren. Uztailaren 23an ikusi zuten lehenbizi arazoa. Biharamunean, ustezko matxura konpontzera joandakoan, «zulo gehiago» zeudela ohartu ziren udal langileak, «hamar zehazki». Sabotaiak abuztuan izan zuen jarraipena. Abuztuaren erdian 120 zulo gehiago egin zizkion «ezezagunen batek edo batzuek» ur hornikuntzako hoditeriari. Zulatuak egiteko «taladroren bat» erabili zen susmoa dute. Arazoak ur zerbitzuan Hodietan zulatuak egin ondoren, eta konpondu bitartean, ura galdu zen saretik. Ur zerbitzua normaltasunez emateko arazoak suposatu zituen egoerak. «Abuztuaren erdia izan arren, herriko ur zerbitzua bermatzeko moduan izatea espero dugu», esan zuen aurreko astean udalak. Halako erasorik eta kalterik berriro gerta ez dadin «neurriak» hartuko ditu Zaldibiako Udalak. Oraindik ez dute argitu ustezko egilearen edo egileen nortasunik, eta udalak herritarrei laguntza eskatu die, ezer susmatzen badute udalarekin harremanetan jartzeko gonbita eginda. «Zaldibiako Udalean ez dugu ulertzen horrelako kaltea egiteko zein arrazoi egon daitezkeen», dio agiriak.
Aurtzaka dantza taldeak ikasleentzako bilerak egingo ditu, hastear den ikasturteari begira. 2007. urtean jaiotakoen izen-ematea, ostiral honetan egingo dute, 17:30ean. Horretarako, dantza taldeak Garmendia Otaola kaleko 7. zenbakian duen lokalera jo be...
Nagusilan elkarteak antolatuta, garuna sasoian jartzen ikasteko hitzaldia izango da gaur Legazpin. Mary Gonzalez psikologoa arituko da hizlari lanetan, 18:00etatik aurrera kultur etxean egingo duen saioan. Elkarteak interesa duten legazpiar guztiak gon...