Bigarren urtean jarraian, Herri Lasterketa jokatuko da, larunbatean, Zaldibian. Zazpi kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek, herrigunean eta Ordiziara aldera, laua. 18:00etan hasiko da. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago,...
Zegaman III. Mendi Bizikleta Txapelketa egingo dute larunbat honetan, 16:00etan hasita. Euskadiko Open BTTrako podiuma bertan erabakiko da. Irteera eta helmuga herriko plazan jarri dituzte eta bertan eman beharko da izena 14:30etik 15:30era. Partehartz...
Euskal Herrian eta Espainian junior mailan dabiltzan txirrindulari eta talderik onenak bilduko ditu 31. Beasain Probak. Larunbat goizean jokatuko da, eta aurten ere, munduko probaren aurrekoa denez, maila handia espero dute antolatzaileek. Guztira, seina txirrindulariz osatutako 35 talde ariko dira, horien artean, Gipuzkoako talde guztiak, Euskal Herriko zenbait talde gonbidatu, eta «Espainiako 16 talderik onenak» izango dira, baita Frantziatik datorren beste talde bat ere. Lasterketan parte hartuko duten 200 txirrindulariek 117.5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Goierrin barrena. Beasaingo herrigunetik abiatuko dira, 11:00etan. Giroa ordea, goizetik hasiko da. Izan ere, 10:00etan txirrindulari taldeen aurkezpena eta sinadura bilketa egingo dute. Agurra dantzatu eta zinta moztu ondoren ekingo diote ibilbideari. Bukaera berriz, 14:00ak alderako izatea espero da, Nafarroa etorbidean. Ibilbidea Ibilbideari dagokionean, Ordizia aldetik Amezketaraino joango dira, atzera Beasaina itzuli (12:02) eta Lierniako gainerako (12:15) bidea hartzeko. Berriz ere Beasaindik pasa eta Atagoitiko gainera (12:54) igoko dira, Zumarragatik bueltan, berriz ere Liernira (13:24) iristeko. Idiazabaldik bueltan Beasaina itzuli eta Olaberriko gaina (13:47) igoko dute, handik berriz Beasainera iristeko.
Camera Obscura filma Euskal Herrian grabatuta dago. Ane izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Anek ikusmen arazoak ditu, eta horretan oinarritzen da Maru Solores zuzendari donostiarra istorioa kontatzeko. Gaztelaniaz grabatua badago ere, asteburu...
Ataungo Udalbatzan lau zinegotzi dituen Herrigintza taldeak aurreko osteguneko ez zuen babestu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa, Joan Mari Mujika Dorronsoro Kantxillu ataundarra «berehala aske» uzteko eskatzen zena, Frantziatik Espainiara eraman ondoren. Bilduko bost zinegotzien botoekin onartu zen, eta Herrigintzak ezetza eman zion. Mozio haren ordez, beste testu bat aurkeztu zuen Herrigintzak, hiru puntukoa. Lehenik, «betidanik, pertsona guztien giza eskubideak, inongo salbuespenik gabe, errespetatu» behar direla azaldu du. «Ondorioz, Frantzian Kantxilluko Joan Mari Mujikaren atxiloketa dela eta, pertsona guztiok bezala berak dituen giza eskubideen alde gaude, eta errespetatuak izan daitezela exijitzen dugu». Bestetik, Euskal Herriko egoera politiko «berriaren» aurrean, indarkeriaren arazoaren konponbidean «zer ikusia duten guztiei» bake bidean ahalegin guztia egin dezaten eskatu die Herrigintzak. Kritika ezker abertzaleari Azkenik, gaineratu du etorkizuna ez dagoela eraikitzerik iragana «zintzotasunez» onartu gabe. «Memoria historiko hori egian, justizian eta biktima guztien ordaintzan oinarritu behar da». «Saria» adiskidetzea eta etorkizun hobea izango dira. Bestetik, Bilduri kritika egin dio, abenduan aho batez onartutako euskal presoen eskubideen inguruko mozioari Herrigintzak gehitu ziona gogoraraziz. «Bilduri argi eta garbi esan diogu indarkeriaren ondorioz biktimak izan direnak ere ezin direla alde batera utzi. Horren aurrean ere Bilduk gargi hitz egin behar du. Herrigintzak presoekin egin duen bezala, biktima guztiak defendatzeko konpromisoa [...]
Ordiziako Herri Antzokian Elefante blanco emango dute hilaren 22an (22:15), hilaren 23an (19:30 eta 22:15) eta hilaren 24an (19:30).
Ordiziako Herri Antzokian Tadeo Jones haurrentzako filma emango dute hilaren 16an, 16:45ean.
Ordiziako Herri Antzokian Pollo con ciruelas filma emango dute hilaren 16an (19:30-22:15) eta hilaren 17an (19:30).
Urkia auzoan urteko bigarren festaldia izango dute, ostiralerik igandera. Agorreko Gurutze jaiak ospatuko dituzte. Erromeria bana, trikitilari bikote banarekin, eta herri otorduak izango dira. Igandean, herri kirol erakustaldi dotorea prestatu dute, pu...
Tradizio handiko Esparruko eguna, festa eta erromeria igande honetan, irailak 16, izango da, Lazkaon. Goizeko bederatzietan jarri dute hitzordua, lagunartean mendira oinez joateko. 12:00etan, ikurrinari omenaldia egingo diote, tontorrean. 12:30erako he...
Zegaman III. Mendi Bizikleta txapelketa egingo dute, 16:00etan hasita. Euskadiko Open BTTrako podiuma bertan erabakiko da. Irteera eta helmuga herriko plazan jarri dituzte.
Beasaingo Berritsu eta Txelotxe udal ludoteketan astelehenetik aurrera zabalduko dute matrikula egiteko epea. Hilaren 28ra arte izango da izena emateko aukera. Gainera, hilaren 17tik 21era, ate irekien astea egingo dute, lokala eta zerbitzua bertatik...
Ordiziako Herri Antzokian Brave haurrentzako filma emango dute hilaren 21ean (22:15), hilaren 22an (19:30) eta hilaren 23an (16:45).
Ordiziako Herri Antzokian Camera obscura filma emango dute euskaraz hilaren 14an (22:15) eta hilaren 15ean (19:30-22:15).
Legorretako Pikunk taldeak kontzertua egingo du irailaren 28an, 22:30ean, Urdin tabernan. Ordizia Kantuz ekimeneko bigarren emanaldia da.
Jazpana Fest jaialdiak, kontzertuez gain, berrikuntza nagusi bat izango du aurten; izan ere, bertako artistei tokia egin nahi dien JazpanArt erakusketa antolatuko dute, urriaren 21etik 26ra bitartean, Igartza jauregian. Jaialdiaren filosofiari eutsiz, «ruralismo postmodernoa» izango da erakusketa horren oinarria, baina egile bakoitzak bere interpretazioa egin ahal izango du, nahi duen teknika, arte molde eta estiloak erabilita. Jazpana jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Mikel Alvarezek azaldu duenez, «ez da ohiko erakusketa izango». Izaera herrikoia eta postmodernoa uztartzea lortu nahi dute; hau da, «artista herrikoiek postmodernitatea nola barneratu duten» erakustea. Erakusketaren ideia ere, Julen Gartzia beasaindar gazteak egindako proposamen batetik sortu zen. «Bera eta bere lagun batzuk artearen inguruan zer edo zer egiteko prest zeudela esan zigun, eta horretarako egokia ikusten zutela Jazpana bezalako jaialdi batek eskaintzen zizkien baliabideak eta azpiegitura aprobetxatzea». Hurrengo lana, erakusketarentzat toki egoki bat bilatzea izan zen. «Guk egin nahi genuenerako Usurbeko erakusketa aretoa motz antzean gelditzen zitzaigun. Igartza jauregia egokiagoa zela pentsatu genuen. Udaletxera jo eta baimena eman ziguten, eta orduan hasi ginen martxan. Erakusketaren edukiaren inguruan ere izan zituzten zalantza batzuk hasieran, ez baitzekiten erakusketa tematikoa egin edo artea zentzu zabalean hartu. «Azkenean erabaki genuen Rural Postmodern etiketa hori nola erabiltzen dugun, hortik abiatzea. Erdi broman sortutako kontua da eta inork ez daki [...]