Urretxuko Durga Ma Yoga eskolan emango dute bihar saio praktikoa 19:30etik aurrera, Euskal Herriko Biodantza Astearen baitan.
Aurreko ostegunean eta ostiralean egin zituzten atariko kontzertuak, eta larunbatean ospatu dute V. Txalaparta Eguna
Ehunka legazpiarrek hartu zuten parte, atzo Legazpiko Agorreko Santikutzen barruan egin zen Ardanbidetako euskararen aldeko erromerian. Erromeriak bederatzigarren urtea bete du aurten eta Zingi Zango euskara elkarteak eta Hare Haizeak antolatzen dute. ...
Ordiziako Zentro Sozialetik kultur ibilaldi bat prestatu dute irailaren 27rako. Aralarreko San Migelerako eta Irurtzungo Lacturale behi ustiategirako bisita gidatuak bilduko ditu irteerak. Jubilatuenean eman daiteke izena gaur eta etzi. Bazkideek 10 eu...
21:00etan Plaza Nagusian. Hitzarok antolatuta. Sarrerak urriaren 2ra arte egongo dira salgai, Hitzaro kultur elkartean.
[Aitzol Aramaiok zuzendutako Terminal film laburra] Legorretan film laburren lehiaketa deitu dute. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarruar zenaren omenez ospatuko da, lehen aldiz. Deialdiak, aurrerantzean, haren izena edukiko du. Aramaio iaz hil zen...
• 16:00etan Mariaratzera mendi martxa egingo dute, trenbidearen obra inguruetara. • 18:00etan, hitzaldi bat egingo dute, pilotalekuan. • 20:00etan, trikipoteoa izango dute • 21:30ak aldera, azkenik, bertso afaria, lau bertsolarirekin. Afarirako...
Hemendik aurrera zamalanak goizetan bakarrik beharrean, arratsaldez egiteko aukera ere izango da.
Ordizian bizi den Imanol Urrestarazu lazkaotarrak Txindokitik abiatutako parapente hegaldi bat grabatu du kamerarekin. Irudi ikusgarriak lortu ditu goierritarrak.
Fermasa taldeko Miguel Angel Aguilera espainiarrak irabazi du XXI. Beasain Proba. Hego Euskal Herriko eta Espainiako talderik onenetako 200 txirrindulari inguru aritu dira lehian, eta azken kilometroetan hasitako ihesaldi bati esker, Aguilerak jaso zituen besoak Beasaingo helmugan. Lierniatik Olaberrira bitarteko zatian ihes egin zuen, Jon Madariagarekin batera; Olaberrian gora ordea, Aguilerak atzean utzi zuen iheskidea. Beasaingo helmugan, 39 segundo atera zizkion bigarren sartu zen Juan Antonio Lopezi; Jon Madariagak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 45 segundora. Beasaingoa, junio mailako mundialaren aurreko proba izan da, eta bertan erabaki dira parte hartuko duten txirrindularien izenak. Espainiakoarekin, goierritar bat joango da Herbeheretara, Iker Azkarate lazkaotarra.
Hitzaro kultur elkarteak antolatuta, urriaren 5ean Kantu Afaria egingo dute Ordizian. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi honekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euran. Info...
Lazkaotarrek atzo ospatu zuten Esparruko eguna, ohiturak adierazi bezala iraileko hirugarren igandean. Herritar mordoa igo zen mendira, goizean zehar. Eguerdian ikurrinari omenaldia egin zioten. Eguraldi eguzkitsua lagun, bazkaltzen Esparruren lepoan geratu ziren asko —170 bat lagun—, mahai luzeetan. Herri kirolak, jolasak eta musika-alaigarriak izan zituzten.
Zaldibiako Kultur Etxeak hiru ikastaro eskaini ditu, Kutxarekin batera, udazkenerako. Horietatik bi, aerobika eta hirugarren adinekoen soinketa, gaur hasiko dira. Bestetik, miniaturazko sukaldaritza kurtsoan pintxoak egiten ikasi ahalko da, 10 orduan (...
Stock Azoka: • 13 denda • Plaza Nagusian • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era Kale Azoka • 11 denda • Norbere dendaren parean • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara Azoka osatzeko bestelako ekintz...
Futbol festaren aurretik egindako elkarrizketan, taldeak norabidea zuzentzen hasi behar zuela eta etxean lehen garaipena lortzeko gogoz zeudela azaldu zuen Gurrutxagak berak. Eta egunik onena aukeratu zuten horretarako; futbol festaren aitzakian, ohiko partidetan baino zale gehiago bildu baitziren Loinatz zelaian. Hiru partidetatik bi irabazita, indarrean zetorren Balmasedako taldea Beasaina. Lehen minutuetan bi taldeen arteko oreka ikusi ahal izan zen zelaian. Beasainek joko ona erakutsi zuen, eta 20. minutuan, aurreneko aukera garbia aprobetxatuta, Imanol Leonek etxekoen gola egin zuen. Bizkaitarrek izan zuten partida berdintzeko aukeraren bat edo beste; tartean, langan jotako baloi bat. Bigarren zatin sufritzea ere tokatu zitzaion etxeko taldeari. Bizkaitarrak erasoan eta berdinketaren bila atera ziren, baina etxekoen defentsak, eta batez ere Txusta atezainak egindako lanari esker, markagailua hutsean mantentzea lortu zuten. Denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Beasainek, eta sailkapeneko 9. postuan dago orain, 5 punturekin. Festaren ajeak pasa bitartean, astea lasaiago hartuko dute. Larunbatean ordea, beste hitzordu garrantzitsu bat dute. Bigarren astez jarraian, etxean jokatuko dute, oraindik garaipenik lortu ez duen Getxo taldearen kontra.
Euskararen Gizarte Eragileen Kontseilua Euskaraz bizi nahi dut ekimenean murgilduta dago. Juanlu Aranburu (Urretxu, 1963) Kontseiluako kideak azaldu duenez, euskaraz bizitzeko eskubidea eta nahia adierazi eta aldarrikatu nahi dute Euskaraz bizi nahi dut dinamikarekin. Aldarrikapen horretarako, hainbat motako ekintzak egiten ari dira. Datorren larunbatean, hilak 22, Euskal Herriko 50 bat herritan, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak antolatu dituzte. Goierrin hiru herritan egin dute bat ekimenarekin: Beasainen, Zegaman eta Lazkaon. Lasterketetan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da www.euskarazbizinahidut.org webgunean. Legazpin, Zumarragan eta Urretxun ere, helburu berarekin ari dira urrirako lipduba eta flashmoba antolatzen. Bai Euskarari (1998an), Euskaraz Bai (2008an), eta orain, Euskaraz bizi nahi dut dinamika ari da egiten Kontseilua. Zein desberdintasun dago lelo batetik bestera? Hasiera batean Kontseiluak Bai Euskarari dinamika jarri zuen martxan. Euskararen aldekotasuna adierazteko dinamika bat zen. Hamar urte pasa ondoren, Euskaraz Bai kanpaina hasi zen; euskararen erabilera bultzatzeko dinamika zen. Orain martxan jarri dugun dinamika berria Euskaraz bizi nahi dut da. Lehen mugimendua 2010eko maiatzaren 15ean izan zen, Iruñean egindako manifestazioaren ondoren. Oraingo honetan Euskaraz bizi nahi dut mezuarekin, bi helburu nagusi adierazi nahi ditugu: batetik, euskaraz bizitzeko eskubidea, eta bestetik, norbanakoek euskaraz bizitzeko nahia edo gogoa azpimarratzea. Euskaraz bizi nahi dut adierazteko eta [...]