Frontoian. 19:00etatik aurrera. • De Jamaika al mundo 23:00etatik aurrera: • Big Band • Starblues • Limando
D’Elikatuz zentroan. 18:30etik aurrera. • Combo Jazz • Barikuan
Ordiziarock jaialdiaren barruan, Emarock argazki erakusketa egingo dute Barrena kultur etxean.
Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilari goierritarren saioak emango dio hasiera gaur Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordizia Kantuz musika ekimenari. Garagartza plazatik abiatuko dira 20:00etan, eta kalejiran ibiliko dira herrigunean bar...
Lazkaon sagardo edatea egingo dute bihar, San Migel festa-egunaren aurreko asteburuan ohitura duten bezala. Gipuzkoako hemeretzi sagardotegitako edariak ekarri dituzte. Herriko elkarteetako ordezkariak ariko dira banatzen, Euskadi enparantzan jarritako...
Beasaingo udal euskaltegiak 25 urte bete ditu aurten, eta urtemuga hori ospatzeko ekitaldi nagusia egin zuten atzo, Igartza jauregian. Txalapartarien doinuak ongi-etorria egiten ziela, ehun lagun inguru elkartu ziren hitzaldietarako aretoan. Ekitaldian, Mari Paz Martin euskaltegiko zuzendariak, Koldo Agirre alkateak, Aitor Larburu zinegotziak, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara arloko zuzendariak eta Joxerra Gartzia hizkuntzalariak parte hartu zuten. Beasaingo udal euskaltegiak 1987ko irailaren 1ean zabaldu zituen ateak; lau irakasle eta 103 ikasle zituen. Lehen urteak, egun kultur etxea dagoen eraikinean, udaletxearen ondoan egin zituen. Harrezkero ordea, udal euskaltegitik “4.000 eta 4.500 ikasle artean” pasa direla gogorarazi zuen Aitor Larburuk, eta egun, sei irakasle ari direla lanean. Mari Paz Martin euskaltegiko zuzendariak, Igartza eta euskaltegia alderatu zituen. “Horma hauek historiaren pasarte ugari gordetzen duten bezala, Beasaingo udal euskaltegiak ere hamaika bizipen, eta urtetan zehar euskararen alde egindako lana biltzen ditu bere oroimenean”. Hain zuzen ere, 25. urteurrenaren harira egin duten memoriaren liburua ekarri zuen gogora Martinek; izan ere, euskaltegiarekin lotura izan duten dozenaka lagunen testigantzak jaso dituzte bertan. Baina historiari ez ezik, etorkizunari ere begiratu nahi izan zion, eta hastear den 2012/13 ikasturterako prestatu duten logotipo berria ere aurkeztu zuen, “nik maite dut euskara” dioena, “hori baita hizkuntza bat ikasterakoan izan dezakegun [...]
Beasaingo auzoetako festak ari dira azken hondarrak ematen. Asteburuan, Arana-Bideluze kaleko jaien txanda izango da. Gaur iluntzean hasita, iganderainoko egitaraua antolatu dute, auzotar, herritar eta bisitari guztientzat. Urteroko moduan, herriko txistulariekin eta buruhandiekin hasiko dira festak. Segidan txokolate jana izango da umeentzat, eta 20:00etatik aurrera, disko festa. Gauean ere dantzarako musika izango da. Larunbata, gazte zein helduentzako musika eskaintzaz hornitutako eguna izango da. 17:30ean, Euskaraokea eta Diskotxikia egingo dituzte, gaztetxoentzat. Gauean berriz, Mistery Train rockabilly taldeak joko du, plazako eskenatokian. Igandean ere, herri kirolak eta puzgarriak izango dira umeentzat; eta toka eta poteo herrikoia helduentzat. Umeentzako ekitaldiek arratsaldean segiko dute, puzgarriekin eta Tatxin Tatxan eta jarri dantzan ikuskizunarekin. Eguna eta festak bukatzeko, luntxa egingo dute Aizkorri elkartean, Arana, Bideluze eta Iturriotz kaleetako erretiratuentzat. Jaiek irauten duten bitartean, Arana kalea trafikoarentzat erabat itxita egongo dela jakinarazi du udaltzaingoak. Autoek, Iturriotz kalea erabili beharko dute.
Beasaingo Eizu Gaztelekuak laster hasiko du ikasturte berria. Aurten gainera, hainbat berrikuntzekin datoz. Lokala margotu eta kanpoaldera ematen duen ate bat jarri dute, erreka aldeko lur zatia aprobetxatzeko asmoz. Sukalde bat ere egin dute, gazteen aldetik, sukaldaritza tailerrek piztu duten interesa ikusita. Eta ematen duten zerbitzua osatze aldera, material berria ere erosi dute. Eizu gaztelekuak asialdi zerbitzua eskaintzen die 13 eta 17 urte arteko gaztetxoei. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:00) eta asteburuetan (16:30-20:30) egoten da zabalik. Iaz herriko 200 bat gaztek erabili zuten zerbitzu hori, eta aurten ere, antzeko kopurua espero dute hezitzaileek. Gaztelekuko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoek, ikastetxeetan banatu duten eskuorria beteta ekarri behar dute gaztelekura (bertan ere ematen dituzte orriak). Ikasturtea, urriaren 5, 6 eta 7an egingo duten festa batekin hasiko dute. Egun horietan, bilarra, haizezko mahai eta futbolin erraldoi bat jarriko dituzte. Gaztelekuko zerbitzua gurasoek ere ezagutzea nahi dute, eta horretarako, kafe-tertulia bat egin nahi dute, lokala eta eskaintzen duten zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten. Ekintza horiez gain, urtean zehar beste hainbat tailer eta jolas egiteko aukera izango da gaztelekuan. Ostegunetan, gazteen behar eta nahiei egokitutako ekintza bereziak egingo dituzte, hala nola: on line aldizkaria, bloga edota sukaldaritza ikastaroak. Ostiraletan, zirko tailerra eta jolas libreak egiteko aukera [...]
Emarock dokumental emanaldia, ordiziarock jaialdiaren barruan. Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ondoren, pintxo-potea
Ordizia Kirol Elkarteko urpekoen taldean proba egin nahi duten gaztetxoek bihar izango dute bigarren aukera. Aurreko larunbatean bezalaxe, bi ordutegi jarri dituzte aukeran, 09:30ak edo 11:00k. Majoriko igerilekuko saio horiek irekiak dira, baina 1995...
Lazkaon igandean, irailak 23, ospatuko dute aurtengo Dantzari Txiki eguna. Oin Arin taldeak antolatu du, eta herriko bertako dantzariez gain, beste lau talde gonbidatu dituzte. 11:00etan hasiko da dantzarien desfilean. Herriguneko kaleetan ibili eta ta...
Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarra munduko onena da, atzera, ipurtezurrarekin intxaurrak txikitzen. Italiako Canal 5 telebista katean ezarri du marka berria. Minutu batean 76 intxaur puskatu ditu, frantses batekin lehian. Aurkariak 67 puskatu zituen. Italiako telebista horrek atzo emititu zuen Sotoren saioa, ‘Lo show dei record’ programan. Grabaketa, aldiz, apirilaren bukaeran egina zen, Erroman. Astebeteko egonaldia egin zuen Sotok, familiarekin, Italiako hiriburuan. Soto espezialista da joko horretan. 2009an jarri zuen lehen marka, 33 intxaur puskatuta, Madrilen. Orduan, ordea, eskuak lurrean jarri gabe aritu zen; pikotxean, baina pultsuan. Italiako saioan eskuekin indarra egiteko aukera izan zuen. “Apoiatu gabe askoz zailagoa da, eta azkenean horrela aritzeak du zentzua. Baina aurkari frantsesak lurrak lurrean jartzen dituenez, horrela jardun ginen”, azaldu du. Badirudi modalitateak munduan zehar geroz eta zaletu gehiago dituela. Sotoren 2009ko errekorra japoniar batek hautsi zuen, Japonian bertan. 43 intxaur, eskuak jarrita. Ondoren, frantsesak gainditu zuen. Sotoren marka onena, eskuak jarri gabe, minutuan 38 intxaur da. Canal 5eko ikuskizunean hirurak elkartzea zuten hasieran nahia, baina azkenean bien artekoan geratu zen. Japoniarrarekin lehiatzeko bitartekaritza txinatar batekin lanean ari da Soto. Txinako CCTV telebistan egingo lukete buruz burukoa, aterako balitz. Sagardotegietan lagunarteko abilidade erakustaldi bezala hasi zena, munduan barrena bidaiatzeko aitzakia ari zaio suertatzen [...]
Lazkaon udalak onartutako atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemaren aurka dagoen Lazkao Birziklatuz taldeak atzo arratsaldean aurkeztu zuen udaletxean notaritza-akta. Ekainean eta uztailean kalean bildutako herritarren sinaduren fede ematen du agiriak, Ordiziako notarioak egina. Hala, zuzenean ez dituzte herritarren sinadurak eta izen-abizenak aurkeztu. Notaritza-agiriak dioenez, 1.764 sinadura bildu ditu taldeak atez ateko sistemaren aurka. Hogei bat herritarrek lagunduta, Agurtzane Lasa taldekideak erregistratu zuen agiria udaletxean. “Ez genuen espero hainbeste sinadura biltzerik. Nik 1.200 bat esaten nuen, baina hainbeste ez nuen pentsatzen. Lazkaoko jendeak erantzun du”, baloratu zuen. Lazkaoko udal agintariei “esertzeko, hitz egiteko, eta bosgarren edukiontziaren garapena denon artean egiteko” eskatu zuen Lasak, taldearen izenean, agiria udaletxean utzi ondoren. “Egunen batean behar baldin bada atez ate egitea, egingo dugu, baina hasiera batean 5. edukiontzi hori landu behar da aurrena. Hori da eskatzen dena”, zehaztu zuen. Orain arte, udal arduradunek “inoiz ezer ez” dietela esan gaineratu zuen, eta erantzunaren zain geratzen direla Lazkao Birziklatuz taldekoak.
Itsasondoarren hiru egunerako festa-egitaraua dute. Gaur hasiko dira herriko jai nagusiak, igande iluntzera arte. Gaur, arratsalde partean haurrentzat eta jubilatuentzat jarduerak prestatu ditu Festa Batzordeak. Gauean herri afaria egingo dute. Helduen...
Ordizian merkatari elkarteak Stock Azoka eta Kale Azoka egingo ditu gaur eta bihar. Biak ere goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik. Stock Azoka Plaza Nagusian jarriko dute eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik. Kale ...