Soto ormaiztegiarrak berriro Guinness errekorra jarri du, ipurdiarekin intxaurrak puskatzen
Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarra munduko onena da, atzera, ipurtezurrarekin intxaurrak txikitzen. Italiako Canal 5 telebista katean ezarri du marka berria. Minutu batean 76 intxaur puskatu ditu, frantses batekin lehian. Aurkariak 67 puskatu zituen. Italiako telebista horrek atzo emititu zuen Sotoren saioa, ‘Lo show dei record’ programan. Grabaketa, aldiz, apirilaren bukaeran egina zen, Erroman. Astebeteko egonaldia egin zuen Sotok, familiarekin, Italiako hiriburuan. Soto espezialista da joko horretan. 2009an jarri zuen lehen marka, 33 intxaur puskatuta, Madrilen. Orduan, ordea, eskuak lurrean jarri gabe aritu zen; pikotxean, baina pultsuan. Italiako saioan eskuekin indarra egiteko aukera izan zuen. “Apoiatu gabe askoz zailagoa da, eta azkenean horrela aritzeak du zentzua. Baina aurkari frantsesak lurrak lurrean jartzen dituenez, horrela jardun ginen”, azaldu du. Badirudi modalitateak munduan zehar geroz eta zaletu gehiago dituela. Sotoren 2009ko errekorra japoniar batek hautsi zuen, Japonian bertan. 43 intxaur, eskuak jarrita. Ondoren, frantsesak gainditu zuen. Sotoren marka onena, eskuak jarri gabe, minutuan 38 intxaur da. Canal 5eko ikuskizunean hirurak elkartzea zuten hasieran nahia, baina azkenean bien artekoan geratu zen. Japoniarrarekin lehiatzeko bitartekaritza txinatar batekin lanean ari da Soto. Txinako CCTV telebistan egingo lukete buruz burukoa, aterako balitz. Sagardotegietan lagunarteko abilidade erakustaldi bezala hasi zena, munduan barrena bidaiatzeko aitzakia ari zaio suertatzen [...]
Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarra munduko onena da, atzera, ipurtezurrarekin intxaurrak txikitzen. Italiako Canal 5 telebista katean ezarri du marka berria. Minutu batean 76 intxaur puskatu ditu, frantses batekin lehian. Aurkariak 67 puskatu zituen.
Italiako telebista horrek atzo emititu zuen Sotoren saioa, ‘Lo show dei record’ programan. Grabaketa, aldiz, apirilaren bukaeran egina zen, Erroman. Astebeteko egonaldia egin zuen Sotok, familiarekin, Italiako hiriburuan.
Soto espezialista da joko horretan. 2009an jarri zuen lehen marka, 33 intxaur puskatuta, Madrilen. Orduan, ordea, eskuak lurrean jarri gabe aritu zen; pikotxean, baina pultsuan. Italiako saioan eskuekin indarra egiteko aukera izan zuen. “Apoiatu gabe askoz zailagoa da, eta azkenean horrela aritzeak du zentzua. Baina aurkari frantsesak lurrak lurrean jartzen dituenez, horrela jardun ginen”, azaldu du.
Badirudi modalitateak munduan zehar geroz eta zaletu gehiago dituela. Sotoren 2009ko errekorra japoniar batek hautsi zuen, Japonian bertan. 43 intxaur, eskuak jarrita. Ondoren, frantsesak gainditu zuen. Sotoren marka onena, eskuak jarri gabe, minutuan 38 intxaur da.
Canal 5eko ikuskizunean hirurak elkartzea zuten hasieran nahia, baina azkenean bien artekoan geratu zen. Japoniarrarekin lehiatzeko bitartekaritza txinatar batekin lanean ari da Soto. Txinako CCTV telebistan egingo lukete buruz burukoa, aterako balitz.
Sagardotegietan lagunarteko abilidade erakustaldi bezala hasi zena, munduan barrena bidaiatzeko aitzakia ari zaio suertatzen Sotori. Bien bitartean, Guinness errekorren liburuan beste orrialde bat idatzi du.