Eizu gaztelekuak berrikuntzekin ekingo dio ikasturte berriari
Beasaingo Eizu Gaztelekuak laster hasiko du ikasturte berria. Aurten gainera, hainbat berrikuntzekin datoz. Lokala margotu eta kanpoaldera ematen duen ate bat jarri dute, erreka aldeko lur zatia aprobetxatzeko asmoz. Sukalde bat ere egin dute, gazteen aldetik, sukaldaritza tailerrek piztu duten interesa ikusita. Eta ematen duten zerbitzua osatze aldera, material berria ere erosi dute. Eizu gaztelekuak asialdi zerbitzua eskaintzen die 13 eta 17 urte arteko gaztetxoei. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:00) eta asteburuetan (16:30-20:30) egoten da zabalik. Iaz herriko 200 bat gaztek erabili zuten zerbitzu hori, eta aurten ere, antzeko kopurua espero dute hezitzaileek. Gaztelekuko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoek, ikastetxeetan banatu duten eskuorria beteta ekarri behar dute gaztelekura (bertan ere ematen dituzte orriak). Ikasturtea, urriaren 5, 6 eta 7an egingo duten festa batekin hasiko dute. Egun horietan, bilarra, haizezko mahai eta futbolin erraldoi bat jarriko dituzte. Gaztelekuko zerbitzua gurasoek ere ezagutzea nahi dute, eta horretarako, kafe-tertulia bat egin nahi dute, lokala eta eskaintzen duten zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten. Ekintza horiez gain, urtean zehar beste hainbat tailer eta jolas egiteko aukera izango da gaztelekuan. Ostegunetan, gazteen behar eta nahiei egokitutako ekintza bereziak egingo dituzte, hala nola: on line aldizkaria, bloga edota sukaldaritza ikastaroak. Ostiraletan, zirko tailerra eta jolas libreak egiteko aukera [...]
Beasaingo Eizu Gaztelekuak laster hasiko du ikasturte berria. Aurten gainera, hainbat berrikuntzekin datoz. Lokala margotu eta kanpoaldera ematen duen ate bat jarri dute, erreka aldeko lur zatia aprobetxatzeko asmoz. Sukalde bat ere egin dute, gazteen aldetik, sukaldaritza tailerrek piztu duten interesa ikusita. Eta ematen duten zerbitzua osatze aldera, material berria ere erosi dute.
Eizu gaztelekuak asialdi zerbitzua eskaintzen die 13 eta 17 urte arteko gaztetxoei. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:00) eta asteburuetan (16:30-20:30) egoten da zabalik. Iaz herriko 200 bat gaztek erabili zuten zerbitzu hori, eta aurten ere, antzeko kopurua espero dute hezitzaileek.
Gaztelekuko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoek, ikastetxeetan banatu duten eskuorria beteta ekarri behar dute gaztelekura (bertan ere ematen dituzte orriak). Ikasturtea, urriaren 5, 6 eta 7an egingo duten festa batekin hasiko dute. Egun horietan, bilarra, haizezko mahai eta futbolin erraldoi bat jarriko dituzte. Gaztelekuko zerbitzua gurasoek ere ezagutzea nahi dute, eta horretarako, kafe-tertulia bat egin nahi dute, lokala eta eskaintzen duten zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten.
Ekintza horiez gain, urtean zehar beste hainbat tailer eta jolas egiteko aukera izango da gaztelekuan. Ostegunetan, gazteen behar eta nahiei egokitutako ekintza bereziak egingo dituzte, hala nola: on line aldizkaria, bloga edota sukaldaritza ikastaroak. Ostiraletan, zirko tailerra eta jolas libreak egiteko aukera izango da. Larunbatetan berriz, gazteekin adostutako ekintzak egingo dituzte (filmak, eskulanak, jolasak…). Eta azkenik, igandeetan, jolas libreak eta bideo-joko saioak egingo dituzte.