Lazkao Birziklatuz taldeak 1.764 sinaduraren fede ematen duen notaritza akta aurkeztu du
Lazkaon udalak onartutako atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemaren aurka dagoen Lazkao Birziklatuz taldeak atzo arratsaldean aurkeztu zuen udaletxean notaritza-akta. Ekainean eta uztailean kalean bildutako herritarren sinaduren fede ematen du agiriak, Ordiziako notarioak egina. Hala, zuzenean ez dituzte herritarren sinadurak eta izen-abizenak aurkeztu. Notaritza-agiriak dioenez, 1.764 sinadura bildu ditu taldeak atez ateko sistemaren aurka. Hogei bat herritarrek lagunduta, Agurtzane Lasa taldekideak erregistratu zuen agiria udaletxean. “Ez genuen espero hainbeste sinadura biltzerik. Nik 1.200 bat esaten nuen, baina hainbeste ez nuen pentsatzen. Lazkaoko jendeak erantzun du”, baloratu zuen. Lazkaoko udal agintariei “esertzeko, hitz egiteko, eta bosgarren edukiontziaren garapena denon artean egiteko” eskatu zuen Lasak, taldearen izenean, agiria udaletxean utzi ondoren. “Egunen batean behar baldin bada atez ate egitea, egingo dugu, baina hasiera batean 5. edukiontzi hori landu behar da aurrena. Hori da eskatzen dena”, zehaztu zuen. Orain arte, udal arduradunek “inoiz ezer ez” dietela esan gaineratu zuen, eta erantzunaren zain geratzen direla Lazkao Birziklatuz taldekoak.
Lazkaon udalak onartutako atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemaren aurka dagoen Lazkao Birziklatuz taldeak atzo arratsaldean aurkeztu zuen udaletxean notaritza-akta. Ekainean eta uztailean kalean bildutako herritarren sinaduren fede ematen du agiriak, Ordiziako notarioak egina. Hala, zuzenean ez dituzte herritarren sinadurak eta izen-abizenak aurkeztu. Notaritza-agiriak dioenez, 1.764 sinadura bildu ditu taldeak atez ateko sistemaren aurka.
Hogei bat herritarrek lagunduta, Agurtzane Lasa taldekideak erregistratu zuen agiria udaletxean. “Ez genuen espero hainbeste sinadura biltzerik. Nik 1.200 bat esaten nuen, baina hainbeste ez nuen pentsatzen. Lazkaoko jendeak erantzun du”, baloratu zuen.
Lazkaoko udal agintariei “esertzeko, hitz egiteko, eta bosgarren edukiontziaren garapena denon artean egiteko” eskatu zuen Lasak, taldearen izenean, agiria udaletxean utzi ondoren. “Egunen batean behar baldin bada atez ate egitea, egingo dugu, baina hasiera batean 5. edukiontzi hori landu behar da aurrena. Hori da eskatzen dena”, zehaztu zuen.
Orain arte, udal arduradunek “inoiz ezer ez” dietela esan gaineratu zuen, eta erantzunaren zain geratzen direla Lazkao Birziklatuz taldekoak.