Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko dute larunbatean Ordizian. Ordizia Txapeldun XXV. Gazta Lehiaketa ere egingo dute azokaren barruan. Lehiaketa 11:30ean hasiko dute. Honako artzainek hartuko dute parte: 2003.- Pascual Lopez de Uralde ( Larrea ) 2004.- Angel Errasti Oñaederra ( Ardi Gazta Kooperatiba ) ( Azpeitia ) 2005.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2006.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal ) 2007.- Jesús Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2008.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate ) 2009.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2010.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal ) 2011.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate ) 2012.- Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri) Parte hartzaileek 11:30erako eraman behar dituzte gaztak Plaza Nagusira. Lau gazta eramango ditu bakoitzak, eta hauek, bere garaian lehen saria jaso zuen gazta haren ahalik eta antzekoenak izan beharko dute tamainari, pisuari eta koloreari dagokionez. 12:00etan ekingo dio epaimahaiak gaztak probatzeari. Bukatzean sari banaketa egingo dute. Gazta eta Ardoen feriak girotuko du lehiaketa. Ardi, behi eta ahuntz esnez egindako gazta dastatu eta/edo eros daiteke, hainbat autonomia erkidegoetan sorturikoak. Erronkari, Kantabria, Asturias, Galizia, Katalunia, Murtzia, Extremadura, Gaztela…, eta Iparralde eta Frantziako gaztak ere izango dira. Artisauen postuek osatuko dute azoka: xaboiak, bitxiak, larrugintza, pilotak, beira, haur jantziak, egurrezko jostailuak, koadernaketa, zeramika, [...]
Ordiziako Udalak, Goiztiri AEKren laguntzaz, gurasoei zuzendutako euskara eskolak antolatu ditu. Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, ordutegi murriztuko eskolak eskainiko dituzte. Astean sei ordu iraungo dute eta saioak arratsaldez egingo dituzte ...
Ostegunero Urretxun egiten den azokan izan dira Euskadiko alderdi sozialistako hainbat kide hauteskunde kanpaina dela eta arrosak banatzen.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren erdian, EAJren Gipuzkoako zerrendaburu eta GBBko buru Joseba Egibar Lazkaon izango da, bihar, ostirala. Plazako frontoian adierazpenak egingo ditu, 11:30ean, “Euskal Herriaren herri izateari”...
Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an buk...
Baliabide digitalekin pinturaren eremuan egin daitekeena erakutsiko du Zumarragako Piedad kalean eguerdian
Soziolingustika Klusterrak iaz Ordizian behatutako 1.592 herritarren elkarrizketek uste baino baino datu baikorragoak utzi dituzte. Bat nabarmentzekotan, Ordizian egiten diren hamar elkarrizketatik ia lau (%38,6) euskaraz egiten direla da. Orain 18 urte egin zen azken kale neurketa Ordizian, baina herrigunean soilik. Orduan euskararen erabilera %23,4koa zen, eta gaur egun %42,5ekoa da. Iaz egindako azterketa herri osora zabaldu zuen Klusterrak, eta beraz, ezin da neurtu Ordiziako beste auzuneetan zer bilakaera izan duen euskararen erabilerak. Ordizian %56,8koa da euskararen ezagutza. Olatz Altuna Klusterreko kideak egin zuen atzo ikerketaren aurkezpena Ordiziako udaletxean. Aurkezpenera azaldu ziren herritarrei galdetu zien ea zer ondorio ateratzen dituzten emandako datu horien inguruan, eta bildutako gehienek datuak uste baino hobeak zirela erantzun zuten. Altunak Txillardegi zenaren teoria bat ere gogora ekarri zuen –espero daitekeen erabilerari buruzkoa, Ordiziako errealitate soziolingustikoa aintzat hartuz–, eta haren formula aplikatuz gero, euskararen kale erabilera %27koa izango zatekeen soilik. Behaketa “diskrezio osoz” egiteko metodologia bat erabili dute Klusterrekoek, eta neurketa herri osoan egin ahal izateko lau gune edo ibilbidetan banatu zuten herria. Datuek diotenez, erdiguneko bi guneetan entzuten da gehien euskaraz (%44,1 eta %41,6), eta Gipuzkoa plazan eta Altamira inguruan gutxien (%33,8 eta %31,1, hurrenez hurren). Beste datu aipagarri batzuen artean, honakoak: emakumezkoek gizonezkoek baino [...]
Herenegun Agurainen (Araba) banatu zituzten Euskadiko Abere Ustiategien XII. Lehiaketako sarien arabera, Goierrin kalitate goreneko ganadu etxaldeak daude. Olaberriko Alberto Irastortzaren ustiategia izendatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onentzat,...
Zaldibiako Santa Fe elizari teilatua guztiz aldatuko diote, itoginen arazoa konpontzeko eta ur sarreren kalteak eragozteko. Aurreko hilaren hasieran ekin zioten andamioak eta sare-babesgarriak jartzeari. Lanak erdi bidean daudela argitu du Antonio Garmendia apaizak. «Teilatuaren erdia altxatuta dago, eta egur berriak jartzen ari dira. Zortzi edo bederatzi hilabeteko lana beharko da guztia bukatzeko». Lanen kostua 480.000 euro ingurura igoko dela kalkulatu dute, «lehenagoko 80 milioi pezeta». Oraingoz, Donostiako Gotzaindegiaren diru ekarpena soilik du Zaldibiako Eliza Batzordeak itxita. Foru Aldundiak elizak berritzeko eman izan zuen lehenago diru laguntza, kostuaren %70 edo 75, baina gaur egungo egoera ekonomikoagatik, ez iturri horretatik «batere» finantzaziorik iritsi. Aurrerago, Zaldibiako eliztarrei eta herritarrei eskatuko diete laguntza. «Zerbait jarri beharko dugu, arrazoizkoa da eta». Zaldibiako elizaren teilatuan azkeneko aldiz «orain dela 30 bat urte» egin zituzten azkeneko berrikuntzak. Erreteila izan zen ordukoa, behar zuen lekuetan teilak aldatzea eta txukuntzea. Lanek iraun bitartean, elizkizunak elizan bertan egiten jarraitzen dute. Igandeetan plaza aldeko atearen aurreko hesia irekitzen dute, sarbidea izateko. Itoginek barruan zenbait hezetasun arazo ere eragin dituzte, zati batzuk hondatzeraino. Aurrekontuaren arabera berrituko dituzte, ala ez, zati horiek. «Barrua lehendik berrituta dago, zoru berria botata eta margotuta», dio Garmendiak.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ez du delitu zantzurik ikusi Xabier Iraola alkate ohiaren eta Juan Antonio Garin zinegotzi ohiaren aurka Legorretako Udalak jarritako salaketan, eta ezetsi egin du helegitea. Legorretako Udalaren buru Iraola zen garaian, udal ibilgailu, langile eta ardura zibilentzako kontratatutako aseguruengatik, Legorretako Udalak balizko eragimen-trafiko eta prebarikazio delituengatik salatu zituen Iraola eta Garin. Tolosako Auzitegiak apirilaren 3an kaleratutako epaian bertan behera utzi zuen auzibidea, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegira helegitea sartu zuen udalak. Orain, ezetsi egin du, eta helegite gehiago jartzeko aukera itxi du. Epaiak dio udaleko ibilgailuen, langileen eta ardura zibilen aseguruak Garinek lana egiten zuen Asegurogintza SL eta 2005etik aurrera Vitalicio etxeekin kontratatzeko prozeduran, Iraola alkateak esku hartzerik izan zuenik ez dagoela frogatuta. “Udal idazkaria arduratzen zen kudeaketa horretaz”, dio epaiak, garai hartako idazkariaren deklarazioan oinarrituta. “Alkateak aurrean jarritakoa sinatzen” zuela gaineratzen du, baina ez zuela hark zein aseguru-etxe hartu erabakitzen parte hartzen. Bestetik, polizak Garinek lan egiten zuen etxeari kontrata zekizkion zinegotziak idazkariarengan eraginik izan zuenik ez da ikusi, epaiaren arabera. Kontratazioa finantza zerbitzu gisa eta “kontratu txiki” bezala hartu behar dela ebatzi du epaiak. Helegitea ezetsi izanaren Gipuzkoako Auzitegiaren autoa (PDFan, gaztelaniaz) Legorretako Udalak Iraola alkate ohiarekin izan zuen Mujuriko bideari buruzko auzia ere atzera bota [...]
EH Bildu koalizioak bizikleta martxa antolatu du, biharko, hauteskunde kanpainan. Lazkaoko plazatik abiatuko da ibilaldia, 12:00etan. Herrian barrena izango da. Euria egiten badu, autoetan joango dira.
XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa. Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura. Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura. Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.
Denboraldiko lehen zinema emanaldia Intocable filmarekin egingo dute, Lazkaoko Areria antzokian. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira sarrerak. Haurrentzat Jacobo lobo eskainiko dute...
Ampo Ordiziak ez du ligako partidarik izango asteburu honetan. Ordiziarrek Errege Kopako ibilbidea hasiko dute, Madrilen. Cisnerosen kontra jokatuko dute lehen partida igandean, 11:00etan. Cisneros taldea aurten igo da Ohorezko Mailara, eta liga ona osatzen ari da. 1976ko eta 1985ko ligak irabazi zituen. Errege Kopan, hiru taldeko ligaxka bat jokatuko dute hasieran. Aurkari bakoitzarekin bi partida jokatuko ditu Ampo Ordiziak: etxean eta kanpoan. Ligaxka lehen postuan amaitzen duena finalerdietara igaroko da. Ordiziarrak B multzoan daude. C.R. El Salvador eta Cisneros taldeek osatzen dute taldea. Lehen partida Mdrilen jokatuko dute eta bigarrena urriaren 28an, etxean, El Salvadorren kontra. Min hartutako jokalari ugarirekin egin beharko diote aurre ordiziarrek lehen partidari, Aierbe, Lerma eta Huxford ere ez baitira izango. Pasa den astean aurrekoetan baino irudi hobea eman zuen taldeak, eta azken partida ez irabazi arren, joko sentsazioak onak izan zizkien. Axio Arañaren esanetan, “VRACen aurkako partidatik arlo positiboak hartzen saiatuko gara. Talde borrokalari bat izan gaitezkela erakutsi genuen. Partida hau inflexio puntu bat izan behar da guretzako, gure lekua egiten hasteko une bat”. Bestalde, bihar, urriak 12, ordizia B taldeak Uribealdearen kontra jokatuko du, ligako lehen partidan.
Igande honetan egingo da Segurako Baratze pilotalekuan XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hamabi bikotek parte hartuko dute aurtengo edizioan. www.eitb.com web orrian zuzenean ikusteko aukera egongo da eta ETB 1 katean gaueko 21:45ean emango dute. Euskal Telebista txapelketa honen ibilbidearen inguruko erreportaje bat prestatzen ere ari da. Atzo goizean egin zuten aurkezpena ETBren Miramongo egoitzan Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Eluska Gerriko Segurako alkateak, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak eta Andoni Salas ETBko produktoreak. Gipuzkoako zortzi bikote eta Bizkaiako lau arituko dira dantzan. Hiru bikote Azpeititik: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada. Bi bikote Oiartzundik: Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero. Beste herrietatik bikote bana: Amasa-Zizurkildik Beñat Monfort eta Naiara Larrañanaga, Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, eta Ibarratik Maria Camarero eta Goretti Galarraga. Trapagarandik Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, Leioatik Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, Portugaletetik Diego Duran eta Eneritz Manzisidor, eta Sestaotik Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas. Beti bezala, Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek. Epaimahaian Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta [...]
Zaldibiarrek kuadrilla eguna dute oraindik Santa Fe jaien aurtengo eginahala bukatzeko. Larunbatean ospatuko dute, eguerditik aurrera, azken festa-eguna. Herri kirol desafioa egingo dute aurrena, 12:00etan. Lagun-taldeen kalejira 13:00etan hasiko da, B...
Joxe Azurmendi pentsalari eta idazle zegamarrak Lazkaon egingo du, astelehenean, argitaratu duen azkeneko liburuaren aurkezpena, Goierri mailakoa. Barkamena, kondena, tortura Estatua kontzientzien kontrolatzailea izenburudun liburua besapean, saioa Ger...