Urriko azkeneko igandean ohitura bihurtu den legez, jai honetan ospatuko dute Zaldibian Ardiki eguna. Egun osoko egitaraua prestastu du Zaldibiako mondejuaren kofradiak, Ardiki elkarteak. Ospakizuneko osagai garrantzitsuenetako bat mondeju zuria izango da, 18. lehiaketarekin. Igande goizean 10:30ean hasiko da festa, plazan. Artisautza postuak eta ganadu erakusketa orduan zabalduko dituzte. Artzaintzaren ogibidearekin zerikusia duten jarduerak egingo dituzte: gazta egiten, mondejuak prestatzen, artilea lantzen edo saski egiten ariko dira zaldibiarrak. Ganadutan, latxa ardiak, ahuntz azpigorriak eta herriko Zape elkarteak eramandako pottokak erakutsiko dituzte. Feria ere izango da, jakiak eta tresnak erosteko aukerarekin. Zaldibiako 18. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 15. Lehiaketa burutuko dira, bestetik. Epaimaihaia eguerdian hasiko da dastaketekin. Sariak 13:30ean banatuko dituzte. Iñaki Apalategi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariek saioa egingo dute. Bazkari berezia eta bateratua eskainiko dute egun horretan Zaldibiako jatetxeetan, baita Antzokian ere. Txartelak tabernetan dituzte salgai, eta antzokiko otordurako plazan salduko dituzte, 25 euroan. Menuan mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa eta kafe konpletoa sartzen dira. Mondeju lehiaketan «egiten dakien edonork» parte hartu ahalko du. Izena biharko eman behar da (649 316 534), 19:30a baino lehen. Bakoitzak bost kana mondeju aurkeztu behar ditu, salda eta guzti, igande goizeko 10:00etarako, plazara. Kana bat 83,6 zentimetro luze da. [...]
Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldairen 32. ekitaldia igande goizean jokatuko da, San Martinen, San Gregorion eta Aian. Ibilbidea 17,3 kilometro luze da. San Martingo plazatik abiatuko dira partaideak, eta Kaxetatik barrena Aiaraino joan-etorria egingo d...
Gerriko ikerlan bekaren 16. deialdian parte hartu nahi duten ikertzaileek astelehenerako, urriak 29, aurkeztu behar dituzte proiektuak. 12:00etan itxiko da epea, Lazkaoko Goierriko Euskal Eskolan
Aurreneko fasean barruko errepidea, eta 76 etxebizitza eraikiko dituzte; horietatik 12 bertako bizilagunentzat
Ordiziako ehiztari bat hil da gaur goizean Gaintzan, hamar metroko altueran dagoen ehiza postu batetik erorita. Oraindik argitzeko dago zer dela eta erori den ehiztaria. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horien a...
Beasaingo EAJ-PNV alderdiak eskertu egin nahi izan du igandeko hauteskundeetan jasotako babesa. Hala, botoa eman zuten beasaindar guztiei agertu diete esker ona, «bereziki beren botoarekin Beasainen EAJ-PNV alderdi aukeratuena izatea posible egin ...
Baserriaren mundua modernitatearekin baino gehiago lotzen da tradizioarekin. Modernitatea hiriarekin, kalearekin lotu izan da beti. Baina zer gertatzen da bi kontzeptu horiek nahasten direnean? Modernitatea baserrira edo nekazal mundua modernitatera eramaten denean? Errealitate berri bat sortzen da, bitxia eta harrigarria. Askoren burutapen eta imaginarioan bakarrik irudikatu daitekeena. Hain zuzen ere, horrelako lanak bildu dituzte Jazpana jaialdiaren barruan aurten lehen aldiz antolatu duten Jazpan-Art arte erakusketan. Jaialdiaren aurretik, erakusketa berezi horretan parte hartzeko deialdia egin zuten Jazpanaren antolatzaileek. Dozenaka lan jaso zituztela eta maila polita zutela ikusita, «gustura» agertu ziren antolatzaileak. Lan horien artean entresaka egin eta azkenean hamasei egileren lanak aukeratu dituzte erakusketarako. Edukiari nahiz formatoari dagokionean, denetariko lanak ikus daitezke. Denek, ordea, ondo irudikatzen dute jaialdiaren antolatzaileek emandako gaia; ruralismo postmodernoarena. Umorez betetako lan ugari ikus daitezke tartean; ur beroaren poltsa, zatoa eta txorizoa zintzilik dituen ate zahar batetik hasi, eta hondartzan abarkak jantzita eta txistua joaz ageri den neska baten argazkiekin bukatuz. Formatoari dagokionean berriz, argazkiez gain, eskulturak, margolanak eta collageak ere aurki daitezke. Erakusketa igande iluntzean zabaldu zuten, eta aurreneko egunetan, jende ugari gerturatu da, kuriositatez, gazteek zer nolako adierazpide artistikoak erabiltzen dituzten ikustera. Gaur eta bihar ere izango da bisitatzeko aukera, 18:30etik 21:00etara. Erakusketarekin batera, bestelako ekitaldi batzuk ere [...]
Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatuko dute ehunka goierritarrek igandean ‘flashmob’ herrikoian
Beasaingo Aranealde adinekoen elkarteak ekintza sorta antolatu du datozen aste eta hilabeteetarako. Batetik, urteroko ikastaroak egingo dituzte. Adinekoek, eskulanak, pintura, yoga, egur taila, informatika eta euskara ikastaroak izango dituzte. Gurea...
Euskal presoen eta iheslarien alde Lazkaon urtero antolatu ohi duten ekimenak hiru egun hartuko ditu, aurten. Herrira asteburua ospatuko dute ostiraletik igandera, orain arteko Elkartasun eguna barruan dela. Lazkaoko presoak eta iheslariak gogoratuko d...
Euskal Herriko Basoetako Dama hil gabeko ehiza zakurren sariketaren lehenbiziko saioa Aralarren jokatuko da, larunbatean eta igandean. Euskal Herrian Field Trial elkarteak —goierritar ehiztariak daude tartean— antolatu du Enirio-Aralarko CACT Field Trial lehiaketa, bigarren aldiz. Basoetako Dama Iratikoak (Nafarroa eta Zuberoa) osatuko du. Britainiar arrazetako ehiza-zakurrentzat lehiaketa da. Basoan oilagorrei jare egin, eta zakurrak hegaztia aurkitu, gerarazi eta erakutsi behar du. Perkutorearekin tiro hotsa atera, eta zakurraren jokabidea ere aintzat hartzen dute. Hori dena, hegaztia hil gabe. Aralarko parke naturalean jardungo dira ehiztariak, bi multzotan banatuta, eta 15na minutuko ehizaldietan. Lizarrustitik gora, Lareoko urtegiaren inguruetan, Alleko lepoan, Mallagana, Akaitz eta Zerkaundiko eremuan ibiliko dira. Bi egunetan 08:00etan hasiko da lehiaketa, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren. Hitzaldia Zaldibian Euskal Herri osoko ehiza zakur hazleek eta ehiztariek parte hartuko dute. Iparraldeko kide ugari etorriko dira, han sustrai sakonak dituelako field trialak. Ehizari berari bezainbeste zakurren iaiotasunari ematen diote lehentasuna field trialean. Hala, ehiza zakurren hazkuntza gaitzat hartuta, ostiralean 19:00etan hitzaldia izango da Zaldibiako Goizane eraikinean. Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituek hitz egingo dute. Aralarko lehiaketaren sariak eta kalifikazioak igandean 14:30ean banatuko dituzte. EGITARAU OSOA Urriak 26, ostirala 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael [...]
Lazkaoko Areria antzokian Bypass filma emango dute zubi asteburu honetan. Euskaraz da, azpitituluak gaztelaniaz dituela. Emanaldiak ostegunean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Igandean,...
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean Aratzen galdu zen 28 urteko gaztea onik aurkitu dute. Atzo gaueko 21:45ean mutilaren familiakoek SOS Deiakera deitu zuten, semeak orientazioa galdu eta bidea aurkitu ezinik zebilela azalduz. Mu...
Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Eguna dela aitzaki hartuta, Idiazabalgo kultura sailak eta liburutegiak, Idiazabalgo liburutegia gaitzat hartuta, marrazki eta idazlanak egitea proposatu zien herriko haurrei. Arratsaldeko 17:00etan, egindako lanak ikusi...
Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian berrikuntzak egiteko obretan ari dira. Teilatua berritzeko lanak bukatzear daude dagoeneko, eta orain, zartadurak eta pitzadurak konpontzen hasiko dira. Hori dela eta, parrokiatik azaldu dutenez, eliza...