Azokako sagar eta barazkirik onenak saritu dituzte
Beasainen asteartero egiten dute azoka, udaletxeko plaza azpian. Gaurko eguna, berezia izan da, ordea. Izan ere, Udazken kulturalaren barruan, fruta eta barazki onenen sariak banatu dituzte, azokako ekoizleen artean. Epaimahaikoak, “baserritarren partaidetza zabala, sagar postuen kalitatea eta produktuen ugaritasuna” azpimarratu nahi izan ditu. Barazki posturik onenaren saria Inazia Aranburu beasaindarrak jaso du. Horrelako sariak “gustura” jasotzen direla esan du Aranburuk. Erauskin auzoko Murugoena baserrian bizi da, eta baratzean aukera zabala duela erakutsi zuen atzo ere. Errezil sagar lehiaketan berriz, Lazkao aldera joan zen sari nagusia; Altune baserriko Maria Jesus Mujikak eraman zuen. Lehiaketa horretako beteranoetako bat da, eta dagoeneko sari mordoska jaso badu ere, ilusioz hartu du gaurkoa. Aurtengo berrikuntzetako bat, sagar tarta lehiaketa izan da. Zazpi herritarrek aurkeztu dituzte tartak, baina epaimahaikoak Elena Garciak egindakoa aukeratu du; Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi du. SAILKAPENA: Errezil sagar lehiaketa Maria Jesus Mujika. Altune baserria (Lazkao). Jose Inazio Aranburu. Erdikoetxe baserria (Beasain) Maria Etxezarreta. Agerre berri baserria (Gabiria) Fruitu eta barazki lehiaketa Inazia Aranburu. Murugoena baserria (Beasain) Maria Rosario Txintxurreta. Atari-eder baserria (Beasain) Juan Martin Arizmendi. Iturriotz baserria (Arama) Sagar tarta lehiaketa Elena Garcia (Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria) Begoña Iturriotz (Barazkik betetako saskia)
Beasainen asteartero egiten dute azoka, udaletxeko plaza azpian. Gaurko eguna, berezia izan da, ordea. Izan ere, Udazken kulturalaren barruan, fruta eta barazki onenen sariak banatu dituzte, azokako ekoizleen artean. Epaimahaikoak, “baserritarren partaidetza zabala, sagar postuen kalitatea eta produktuen ugaritasuna” azpimarratu nahi izan ditu.
Barazki posturik onenaren saria Inazia Aranburu beasaindarrak jaso du. Horrelako sariak “gustura” jasotzen direla esan du Aranburuk. Erauskin auzoko Murugoena baserrian bizi da, eta baratzean aukera zabala duela erakutsi zuen atzo ere. Errezil sagar lehiaketan berriz, Lazkao aldera joan zen sari nagusia; Altune baserriko Maria Jesus Mujikak eraman zuen. Lehiaketa horretako beteranoetako bat da, eta dagoeneko sari mordoska jaso badu ere, ilusioz hartu du gaurkoa.
Aurtengo berrikuntzetako bat, sagar tarta lehiaketa izan da. Zazpi herritarrek aurkeztu dituzte tartak, baina epaimahaikoak Elena Garciak egindakoa aukeratu du; Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi du.
SAILKAPENA:
Errezil sagar lehiaketa
- Maria Jesus Mujika. Altune baserria (Lazkao).
- Jose Inazio Aranburu. Erdikoetxe baserria (Beasain)
- Maria Etxezarreta. Agerre berri baserria (Gabiria)
Fruitu eta barazki lehiaketa
- Inazia Aranburu. Murugoena baserria (Beasain)
- Maria Rosario Txintxurreta. Atari-eder baserria (Beasain)
- Juan Martin Arizmendi. Iturriotz baserria (Arama)
Sagar tarta lehiaketa
- Elena Garcia (Tolosako Fronton jatetxean bi lagunentzako bazkaria)
- Begoña Iturriotz (Barazkik betetako saskia)