Legazpin atez ateko sistema ezartzeko egin den bideragarritasun planaren emaitzak publiko egingo dituzte datorren astean Sasieta Mankomunitateak eta Legazpiko udal gobernuak adierazi dutenez. Datorren azaroaren 21ean Sasietaren egoitzan egingo duten bi...
Azpeitiko Uztarria komunikazio taldeak Enrike Zurutuza Altolagirre (Ataun, 1917—Azpeitia, 2010) albaitari eta euskaltzale ataundarrari buruzko liburua atera du. Ihintza Agirretxe kazetariak bildu du Zurutzaren bizimodua. Larunbatean 12:00etan aurkeztuko dute jende aurrean, Azpeitiko Baigera elkartean, 12:00etan. Ataungo Ariñaundi baserrian jaioa, albaitaritza ikasi zuen Zurutuzak, Zaragozan (Espainia). Bi arotan banatu zuen estudiante garaia, tartean 1936ko gerrak eten ziolako. Urte hartako uztailean Ataunen harrapatu zuen gerrak, nafar erreketeak sartu zirenean. Fronterako kintoei hots egiten hasi zirenean, berari deitu aurretik boluntario aurkeztu zuen bere burua. Hala, zeregina aukeratu ahal izan zuen: albaitari. Lan arloan Azpeitian garatu zuen, eta hara ezkondu zen. Albaitaritza klinika jartzen ere aitzindari izan zen, Azpeitiko albaitari karguan aurretik zegoen Gaudentzio Arregirekin batera. Euskaltzalea “amorratu” zen Zurutuza. Frankismo garaian, La Voz de Guipuzcoa irratian euskaraz jarduten zen. Nekazaritza aholkuak ematen 25 urtetik gora igaro zuen. Jose Miel pertsonaia izan zen irratian. Ataungo Atauniker kultur elkartean ohorezko bazkide zen. 2008an Felipe Arin magistratu ataundarrari buruzko biografia liburua aurkeztu zuen, sorterrian bertan.
Arrastaka mendi taldeak antolatuta, bosgarren urtez egingo dute mendi astea Beasainen. Astelehenetik ostiralera, mendizaletasunarekin lotutako argazki bildumak eta ikus-entzunezkoak izango dira egunero. Saio guztiak Igartzako burdinolan izango dira, 19:00etan. Eta larunbatean, eskalada praktikak egingo dituzte. Arrastaka taldekoek mendi astea «udazkeneko klasikoa» bihurtu nahi dute; horregatik, herritar eta mendizale guztiei egin diete ekitaldietan parte hartzeko deia. Arrastaka mendi taldeak urtean zehar egindako ekintzen eta irteeren argazkiekin hasiko dute egitaraua, astelehenean. Biharamunean berriz, beste horrenbeste egingo dute Aizkorri mendizale elkarteko irteerekin. Mendizale goierritarren lanak Beasaingo elkarteen lana ez ezik, Goierriko mendizaleek urtean zehar egindakoa ikusteko aukera ere izango da. Asteazkenean, Jokin Aizpuruak eta Pello Eskisabelek Alpeetan zehar egindako trabesiaren irudiak bildu dituzte ikus-entzunezko lan batean. Egileak ere bertan izango dira, bidaiaren inguruko azalpenak eta bizitako esperientzia kontatzeko. Ostegunean berriz, Pedro Garciaren txanda izango da. 2011n Himalaiako Muztagh Ata mendira egindako espedizioa azalduko du ordiziarrak. 7.546 metro ditu eta Kun Lun mendikateko bigarren mendirik garaiena da. Gailurrerako bidea eta beherakoan mendizale bati laguntzen izandako esperientzia azalduko du. Jendaurreko azken emanaldia, ostiralekoa izango da. Arrastaka taldeko Iñaki Mozok, Ehunmiliak probaren inguruan egin duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Probaren irudiak ikusteaz gain, parte hartzaile batzuen testigantzak entzuteko aukera ere izango da. Aurtengo mendi astea bukatzeko, saio berezia antolatu dute hilaren 24rako; eskalada praktikak egiteko [...]
Errezil sagarren lehiaketa egingo da. Aurten Martin Irazustabarrena zena omenduko da. 10:00 Errezil sagar erakusketaren irekiera 10:30 Errezil sagar goxo lehiaketa 11.30 Txertatze eta kimatze ikastaroa 13:30 Sari banaketa
Lazkaoko Gazte Asanbladak I. Frontenis Txapelketa antolatu du. Izena emateko azkeneko eguna bihar da (osteguna, azaroak 15). Asanbladaren sare sozialetan edo Herriko, Zelata, Giroa eta Alboka tabernetan apuntatu behar da. 5 euro da. Bikoteen zozketa eg...
Ordiziako Gazte Asanblada hasi da gaztetxe berrian lanean. Bideo bat sareratu dute, obretako irudiekin. Urriaren amaieran eman zuten ezagutzera gaztetxearen kokapen berria. Milagrosa aukeratu dute udalak eta gazteek aterpe berri gisa.
Mito eta legenda ugariren sorlekua izan da Murumendiko gaina. Duela gutxira arte, ez da askorik ikertu, ordea. Suhar arkeologia elkartea hasi zen lan horretan, han interes handiko aztarnak egon zitezkeela sinistuta. Hiru urtez jarraian, abuztuan kanpaina bana egin dute, eta baita aurkikuntza ugari egin ere. Gizateriaren aro berriaren hasierako bizitokia izan litekeena aurkitu dute, baina baita harrezkero bertan bizi izandako gizaldien erakinak eta aztarnak ere. Urtarrila aldera, han egindako aurkikuntzekin erakusketa egiteko asmoa dute. Suhar taldeko Ander Arresek dioenez, «beti jakin izan da hor zerbait egon zela. Aireko argazkiren bat ikusiz gero, segituan igartzen dira bi harresiak». Bertatik ere, «nabarmena da egitura batzuk badaudela. Bi pista daude amildegira ematen dutenak, eta hor zerbait dagoela agerikoa da». Egitura horien nondik norakoak ikusita, aurtengo udan egin duten kanpainaren helburua, «hor dagoen bizitoki gune horrek zer egitura zuen definitzea» izan da. Hala, indusketen eremua zabaldu eta «espero genuen moduan, habitat inguru bat topatu dugu, txabola ondo bat, baina eraikin aztarnekin; adobe zatiak, esku errotak, eta abar». Arresek azaldu duenez, bi espazio daude, goiko harresia eta behekoa. «Guk interpretatu duguna da goiko harresiak babesten duen tontorra bizitzeko habitat moduan erabiltzen zutela da, eta bi harresien arteko espazioa, ganaduarentzako edo beste erabilera batzuetarako». Beheko harresian, dorre [...]
Tobera Musika Eskolak, Zegaman azaroaren 20ean, datorren asteartean, egingo du lehen kontzertua eskolako gimnasioan 18:30ean, Izaskun Malkorra eta Laida Arrondok aurkeztuta . Seguran, azaroaren 21ean egingo da kontzertua Botikaxahar kulurgunean 18:30ea...
Argazki lehiaketan sari bakarra utzita ere, 255 irudi inguru jaso dituzte munduko hainbat herrialdetatik
Lazkaoko San Benito ikastolako ikasle talde batek —batxilergoko lehen mailakoak— astebeteko egonaldia egin du Alemanian, kultur bidaian. Hanburgo, Lübeck eta Berlin hiriak ikusi zituzten, urriaren 23tik 30era. Truke eran oinarritu dute bidaia, Hanburgoko ikastetxe batekin. Hango familien etxeetan egon dira lazkaotarrak, Groshandsdorf herrian. Alemaniar kideek udaberrian itzuliko dute bisita Lazkaora, Euskal Herria ezagutzeko.
Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, Xabier Etxeberria idazlea etorriko da Botikaxahar kulturgunera, Udazkeneok lorea liburuaren inguruko literatura tertulia egiteko. 18:30ean hasiko da tertulia etatertuliara joateko liburua irakurrita joan behar d...
Lazkaoko Elosegi kaletik plaza atzeko aparkalekura doan bidea —San Prudentzio eskolaren aurrekoa— itxi egingo dute bihar, osteguna, zirkulazioarentzat, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 08:00etan moztuko dute pasaera. Udaletxe atzean dagoen garabia kendu behar dute. Plazako aparkalekura sartzeko edo handik irteteko Mikelar kaletik bideratuko dute zirkulazioa.