Erorketa bat izan du, eta hipotermia zantzuak ditu, baina bere osasun egoera ona da, eta Zumarragako hospitalera bidean da. 16:30ak aldera aurkitu dute 82 urteko gizona. Kolpe batzuk ditu gorputzean, erorikoaren ondorioz hartutakoak, eta hipotermia zan...
Dagoeneko zabaldu dute 2013ko Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketetan izena emateko epea. Antolatzaileek urrian jakinarazi zuten antolatzaileek bi proba horiek datorren urtean ere egingo direla. Eta atzo, izena emateko epearen berri eman zuten. Ekaina...
Zaldibian Errimak oinetan ikuskizuna izango da bihar, 22:30ean, antzokian. Bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia da, Haatik konpainiak garatua eta egina. Sarrera 10 euro da (6. mailako ikasleetara arte 5 euro).
Sortu alderdia eratzeko prozesua hasi du ezker abertzaleak. Lazkaotarrentzat lehen batzarra larunbatean egingo dute, kultur etxean. Oinarri ideologikoak landuko dituzte. Ponentzia Antsoategin jaso dezakete interesatuek, irakurri eta batzarrean jorratze...
Ordiziako PSE-EEk Bildu kritikatu du, Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariarentzako aholkulari bat kontratatzeko erabakiagatik. Horrez gain, Ordiziako udal aurrekontuan kontratazio horrek ekar ditzakeen gastuetarako diru-partidarik ez bi...
Barroko Aire zikloaren bigarren kontzertua bertan behera gelditu ondoren, Ordiziako parrokiak berriro heldu dio programazoari. Larunbat honetan, hilak 17, 20:00etan egingo dute hurrengo kontzertua Loreto Aramendi organojolearekin eta Javier Simó Echarte trompetajolearekin. Kontzertuan G.F. Haendelen “Watermusic-Ur-musika” eta tankerako lanak eskainiko dituzte, baita, J.S. Bach, M. Duruflé, J. Alain eta A. Marcello musikarien lanak ere. Antolatzaile musika hunkigarria eta distiratsu gisa definitu dute. Loreto Aramendi Loreto Aramendik Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera musikako goi titulazioak. Baionako Eskualde Kontserbatorioan, B. Carrau eta E. Landart irakasleekin organoa ikasi, eta Urrezko Domina eta Lehen Saria lortu zituen, Hobekuntza zikloaren bukaeran. Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D), J. Boyer, L. Robilliard eta J. Von Oortmersen irakasleekin lan egin zuen, eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu zuen, organo espezialitatean. Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta klabezineko goi zikloaren amaieran lehen saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatean J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen. Gaur egun, Donostiako F. Escudero kontserbatorioko irakasle da eta organo-jotzaile titularra Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan. Psikologiako lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Javier Simó Javier Simó Echarte musika ikasketak Valentziako [...]
Zumarragar bikote bat New Yorken izan da Sandy urakana handik igaro den egunetan, diotenez komunikabideek egindako jarraipena eta urakanaren benetako eragina ez...
Herriko 25 elkarteei presentzia handiagoa emango dien web orrialde berria aurkeztu zuten atzo arratsaldean Seguran. Bilerara herriko hainbat elkarte inguratu ziren eta Axier Alustizak zinegotziak web orri berri honen nondik norakoak azaldu zizkien bert...
Lazkaoko Heren tabernan III. Garagardo Festa egingo dute, ostiralean eta larunbatean. 19:00etatik gauerdira bitartean, 17 garagardo mota probatzeko modua izango da. Jateko txonkoa eta saltxitxak purearekin emango dute. Txartelak tabernan bertan erosi b...
Aisihezi aisialdi elkarteak, Jostailuen II. Truke Azoka antolatu du larunbaterako. Ekimen horren helburua, «Gabonetan ematen den gehiegizko kontsumoaz» ohartaraztea dela azaldu dute Aisiheziko kideek. Izan ere, «jostailuak eta jolasak duen garrant...
Atzo arratsaldetik desagertuta dago gizona. Paseatzera atera zen, eta ordutik ez da etxera itzuli. Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak dabiltza bere bila. Zakurrak ere erabiltzen ari dira, aztarnak aurkitzen eta jarraitzen lagundu diezaieten...
Itsasoa ez da kostaldekoen kontua bakarrik. Askok uste baino lotura gehiago izan du barrualdeak itsasoko bizimoduarekin. Batez ere, Euskal Herriak «lehen mailako itsas industria» izan zuenean. Itsasontziak egiteko material eta lehengaiak barrualdeko baso eta burdinoletatik eramaten zituzten. Gu itsasoa erakusketak, harreman horretan sakontzen du, itsasoa denona dela agerraraziz. Gu itsasoa ekimena, Albaola itsas kultur erakundeak, Zerain Dezagun fundazioak eta Igartubeiti baserri museoak elkarlanean sortutako ekimena da. Albaola elkarteko Xabier Agotek azaldu duenez, «erakusketa hau egitasmo zabalago baten zatia da, lehendabiziko urratsa. Gu itsasoa, filosofia bat da, herri ikuspegi berri bat, aintzindaria eta iraultzailea gure ustez». Izan ere, ekimen hau izan da itsasoaren mundua lehorrean landu duen lehena. Albaola elkartea Pasaian sortu zen, itsas ondarea lantzeko eta ezagutarazteko asmoz. Agoteren arabera, «gaia sakontzen ari ginen heinean, konturatu ginen bide guztiek Gipuzkoako eta Euskal Herriko barnealdera eramaten gintuztela. Modu natural batean». Izan ere, kostaldean beharzituzten baliabideak lehorrean zeuden, bai meategiak, bai burdinolak eta baita basoak ere. Agoteren arabera, XVI. mendean, «gure herri txiki hau munduko itsas naziorik indartsuenetakoa» izan zen, eta hori, «herri oso baten inplikazioarekin» lortu zen. Hori da «erakusketa honen bidez eta Gu itsasoa egitasmoaren bidez aldarrikatu nahi duguna, gure iragan aberats hori ez baitugu ezagutzen». Igartubeiti museoko Kizkitza Igarteburuk, «Igartza jauregia erakusketa hau [...]