Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko erakusketa jarri du Beasainen, Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoan barrena egiten ari diren biraren barruan. Erakusketaren helburua, eskubide horien inguruan gogoeta egitea eta herritarren artean kontzientzia lantzea dela azaldu dute. Silvia Gomez Beasaingo udaleko gizarte dinamizatzak, «erakusketa honen protagonista nagusia emakumea» dela azaldu zuen. Hamaika panelen bitartez, sexu eta ugalketa eskubideen inguruko informazioa ematen dute. «Askotan eskubide horiek zapalduak izaten dira munduan zehar» baina Gomezen ustez, «oso garrantzitsua da eskubide horiek bermatzea eta erabiltzea genero berdintasuna bultzatzeko». Medicus Mundi erakundeko Monica Miguezek, berriz, «emakumeek beraien sexualitatea eta ugalketa nolakoa izango den erabakitzeko duten eskubidea» aldarrikatu nahi dutela azaldu zuen. «Emakume asko umeak erditzeko eta hezteko bakarrik daude, eta horrek azkenean, gizarte garapena mugatzen du, emakume horiek ez baitute hezkuntzarako, lanerako eta parte hartze sozialerako eskubiderik». Langileak murrizketen kontra Erakusketa aurkezteko ekitaldian, udaleko gizarte arloko ordezkariek elastiko laranjak eraman zituzten jantzita, protesta moduan. Iñaki Saldaña ongizate zinegotziak azaldu zuenez, «Udal honek ere bat egin murrizketa sozialaren aurkako marea lanjarekin, lakra horri aurre egiteko».
Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) beste habia bat aurkitu, kendu eta desegin dute, Zaldibian. Herrian aurkitu dute mota horretako bigarrena da. Duela egun batzuk ikusi zuten oraingoa ere, bestea bezala Aiestaran Erreka auzoan. Sastraka artean zeukaten eginda abaraska. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak aholkatzen du habia ilundutakoan kendu behar dela. Aurretik, ordea, intsektizida isuri behar da barrura, liztorrak akaba daitezen. Ondoren, kendu eta sutan erre behar da. Habia zegoen inguruan tranpak jartzea ere gomendatu dute, kanpoan ibil zitezkeen liztorrak harrapatzeko.
Arratsaldeko hiruak aldera gertatu da, zirkulazioa ez dute momentuz eten
Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, Idiazabalen hitzaldia emango du bularreko minbizia goiz detektatzearen garrantziaz azaroaren 22an, arratsaldeko 15:30ean udaletxean. Hitzaldia Donostiako Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola doktoreak emango du eta bertan bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz, eta abar hitz egingo du.
Joxe Ramon Agirrek Marron ek Mongoliako ibilaldien inguruan hitzaldia eskainiko du Mutiloako udaletxeko ganbaran 19:00etan.
Sukaldaritzarekin lotutako hitzaldia Nerea Barrutiaren eskutik 19:00etan Mutiloako Txerri-Gorri elkartean
Hemezortzi etxek lehiatu zuten atzo Gabirian egin zen errezil sagar lehiaketan. “Inoiz baina partehartzaile gehiago eta oso kalitate handia” izan zen atzoko lehiaketan, antolatzaileen esanetan. Baserritarren garaiko produktuak erosteko auke...
Estanda Ordiziak 3-0 galdu du asteburuan Bilboko Tecuni taldearen kontrako euskal derbia. Bizkaitarrek asko zuten jokoan, eta partida gogotsu hasi zuten. Ordiziarrek ere lidergoa eskura zuten, baina urduritasunak ez zien utzi euren jokoa egiten. 13. mi...
Hamahirutik hamar. Denboraldi honetan jokatu dituen ia partida denak berdindu egin ditu Beasainek. Taldeari erritmoa hartzea kostatzen ari zaio, eta hiru puntuak lortzea, ia ezinezkoa. Jokatu dituzten hamahiru jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute Lasaren mutilek; galdu ere ez dituzte asko galdu, bi partida besterik ez, baina berdinketekin bakarrik, ez dago puntu askorik biltzerik. Asteburuan ere puntu bakarrarekin gelditu dira, etxean, Alaves B taldearen kontra bana berdindu eta gero. Arabarrek hartu zuten aurrea markagailuan, Llamasek area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker. Bigarren zatian, ordea, Aitor Imazek berdindu zuen, korner batean. Alavesekoak gizon bat gutxiagorekin gelditu ziren, epaileak Kevin kanporatu eta gero. Beasainek, ordea, penaltia huts egin eta hiru puntuak lortzeko aukera ederra galdu zuen. Beasainek 13 puntu ditu orain, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan dago. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatu beharko dute, Pasaiaren kontra.
Teresa Lanza boliviarrarakin solasaldia antolatu dute, datorren ostiralean izango da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
Sasieta Mankomunitateak aste honetan Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian kaleka, eremuka edo etxebizitza blokeka bilerak egiten hasiko direla gogoratu du, atez ateko hondakin bilketaren eredua fintzeko eta hitzartzeko. Sistema jartzeko proposamena aur...
Legorretako eta Zaldibiako udaletako oposizioko taldeek, Legorreta Bizirik eta Zaldibian Herrigintzan hurrenez hurren, atez ateko hondakin bilketa sistema euren herrietara iritsi izana salatu dute. Prentsaurreko bateratuan azaldu dute «egunkari bidez» jakin dutela atez atekoa Legorretan eta Zaldibian jarriko zela. Goierrira «atzeko atetik» iritsi dela nabarmendu zuten, plenoetan edo udal batzordeetan ez dela eztabaidatu esanez. Zaldibian Herrigintzaneko Aitor Olano zinegotziak ostiralean azaldu zuenez, Sasietak agindu zuen azterketan atez atekoa «proposatu» egiten du. «Azaroaren 7an bilera bat izango zela, zaborren gaineko azterketaren aurkezpena egin behar zigutela eta zinegotziak gonbidatuta geundela adierazi ziguten. Datuak aurkeztu eta gero Kataluniako enpresa bateko bi ordezkarik adierazi ziguten atez ateko sistema proposatzen zigutela. Pentsatzen genuen hurrengo komisioren batean gaiaz eztabaidatzeko aukera izango genuela. Harrituta geratu ginen, bilera hori egin eta hurrengo egunean komunikabideetan hiru herrietako [Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia] alkateen prentsaurrekoaren berri izan genuenean. Parte hartzeko deia egin dute, baina erabakia hartuta dago», gaitzetsi du, bi taldeen izenean. Parte-hartze prozesua «sistemari aldaketak, hobekuntzak edo iruzkinak egiteko bakarrik» dela salatu dute; «ez kontra gaudela esateko edo beste moduren bat proposatzeko». Bi talde politikoen «apustua beti» bosgarren edukiontzia, gai organikoarena, jartzea izan da, Olanok irakurri zuen oharraren arabera. «Zaldibiari, adibidez, 2011ko apirilean bosgarren edukiontzia jartzeko eskaintza egin zitzaion Sasietako Mankomunitatetik, [...]
Kuxkuxtu taldearekin kantu afaria egingo dute Mutiloan Kultur Astea amaitzeko. Iluntzeko 21:00etan izango da afaria Txerri-gorri elkartean.
Mutiloako ludotekan ipuin kontalaria egongo da arratsaldeko 17:00etan.
Nazioen Munduak Ion Maiaren laguntzaz egindako Gazta Zati Bat dokumentala 19:00etan Mutiloako udaletxeko ganbaran.
Kultur Astea egingo dute Mutiloan gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Ostegunean izan ezik egunero egongo dira ekintzak. Hona hemen egitaraua. Gaur: Sukaldaritzarekin lotutako hitzaldia Nerea Barrutiaren eskutik 19:00etan Txerri-Gorri elkartean Bihar: Gazta Zati Bat dokumentala 19:00etan udaletxeko ganbaran. Etzi: Joxe Ramon Agirrek Marronek Mongoliako ibilaldien inguruan hitzaldia eskainiko du udaletxeko ganbaran 19:00etan. Ostirala: Ludotekan ipuin kontalaria 17:00etan. Larunbata: Kantu afaria Kuxkuxtu taldeak alaituta 21:00etan Txerri Gorri elkartean
Beti Alai pilotalekuak jaso zituen Gipuzkoako pala txapelketan ari diren ordiziarren lehen partidak. Lehendabizikoan Aranburu-Goiburu (Oiangu 3) bikotea Ibarguren I.ak eta Agirrek (Oiangu 5) osatutakoa baino hobeto aritu zen, 35-20 irabaziz. Bigarren p...
Joxe (Ataun, 1934) eta Jazinto (Ataun, 1937) Urrestarazu anaiak txirrindulari bikainak izan ziren. Zaharrenak Loroñorentzat lan egin zuen, besteak beste, eta hamar aldiz parte hartu zuen Espainiako itzulian. Gazteena, berriz, oso azkarra zen eta makina bat lasterketa irabazi zituen. Bizikleta utzi ondoren, Joxek kafetegia ireki zuen Lazkaon eta Jazinto taxi-gidaria izan zen. Noiz izan zenuten lehen hartu-emana bizikletarekin? Joxe Urrestarazu: 14 urterekin Beasaingo Estanda enpresan lan egiten nuen, 12 ordu egunean. Anaiak, berriz, harrobian. Lanera joateko erosi genuen bizikleta. Aitak ez zuen bizikletarik. Jazinto Urrestarazu: Garai hartan autobusak gasogenoarekin ibiltzen ziren. Atzean zuten biltegia. Autobusaren atzetik joaten ginen, baina biltegia gurpilarekin ikutuz gero, akabo! Gurpila lehertu egiten zen beroarekin. Nolatan hasi zineten lasterketetan? Joxe.: Herriko lasterketetan parte hartzen hasi ginen eta ondo moldatzen ginela konturatu ginen: denak irabazten genituen. Serio hasi ginenean, Alegiko Marotiasengana jotzen genuen material bila. Primerako bizikletak egiten zituen. Europako ospetsuenetakoa zen. Baionara ere joaten ginen. Jazinto: Irunera bizikletan joaten ginen eta han hartzen genuen trena. Ondoren, muga bizikleta berriaren gainean pasatzen genuen. Hala, ez ziren konturatzen erosi berria zela eta ez genuen muga-zergarik ordaindu behar izaten. Garai hartan bizikletak sekulako garrantzia hartu zuen. Joxe: Bizikleta erosteko aukera izan aurretik jendea Ataundik CAFera egunero oinez joaten zen. [...]