Atez atekoa «atzeko atetik» iritsi dela adierazi dute Legorretako eta Zaldibiako oposizioko taldeek
Legorretako eta Zaldibiako udaletako oposizioko taldeek, Legorreta Bizirik eta Zaldibian Herrigintzan hurrenez hurren, atez ateko hondakin bilketa sistema euren herrietara iritsi izana salatu dute. Prentsaurreko bateratuan azaldu dute «egunkari bidez» jakin dutela atez atekoa Legorretan eta Zaldibian jarriko zela. Goierrira «atzeko atetik» iritsi dela nabarmendu zuten, plenoetan edo udal batzordeetan ez dela eztabaidatu esanez. Zaldibian Herrigintzaneko Aitor Olano zinegotziak ostiralean azaldu zuenez, Sasietak agindu zuen azterketan atez atekoa «proposatu» egiten du. «Azaroaren 7an bilera bat izango zela, zaborren gaineko azterketaren aurkezpena egin behar zigutela eta zinegotziak gonbidatuta geundela adierazi ziguten. Datuak aurkeztu eta gero Kataluniako enpresa bateko bi ordezkarik adierazi ziguten atez ateko sistema proposatzen zigutela. Pentsatzen genuen hurrengo komisioren batean gaiaz eztabaidatzeko aukera izango genuela. Harrituta geratu ginen, bilera hori egin eta hurrengo egunean komunikabideetan hiru herrietako [Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia] alkateen prentsaurrekoaren berri izan genuenean. Parte hartzeko deia egin dute, baina erabakia hartuta dago», gaitzetsi du, bi taldeen izenean. Parte-hartze prozesua «sistemari aldaketak, hobekuntzak edo iruzkinak egiteko bakarrik» dela salatu dute; «ez kontra gaudela esateko edo beste moduren bat proposatzeko». Bi talde politikoen «apustua beti» bosgarren edukiontzia, gai organikoarena, jartzea izan da, Olanok irakurri zuen oharraren arabera. «Zaldibiari, adibidez, 2011ko apirilean bosgarren edukiontzia jartzeko eskaintza egin zitzaion Sasietako Mankomunitatetik, [...]
Legorretako eta Zaldibiako udaletako oposizioko taldeek, Legorreta Bizirik eta Zaldibian Herrigintzan hurrenez hurren, atez ateko hondakin bilketa sistema euren herrietara iritsi izana salatu dute. Prentsaurreko bateratuan azaldu dute «egunkari bidez» jakin dutela atez atekoa Legorretan eta Zaldibian jarriko zela. Goierrira «atzeko atetik» iritsi dela nabarmendu zuten, plenoetan edo udal batzordeetan ez dela eztabaidatu esanez.
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/11/ATEZ_ATEKOAREN_AURKA_AGERRALDIA.jpg)
Zaldibiako eta Legorretako zinegotziak, mahaian./Aimar Maiz
Zaldibian Herrigintzaneko Aitor Olano zinegotziak ostiralean azaldu zuenez, Sasietak agindu zuen azterketan atez atekoa «proposatu» egiten du. «Azaroaren 7an bilera bat izango zela, zaborren gaineko azterketaren aurkezpena egin behar zigutela eta zinegotziak gonbidatuta geundela adierazi ziguten. Datuak aurkeztu eta gero Kataluniako enpresa bateko bi ordezkarik adierazi ziguten atez ateko sistema proposatzen zigutela. Pentsatzen genuen hurrengo komisioren batean gaiaz eztabaidatzeko aukera izango genuela. Harrituta geratu ginen, bilera hori egin eta hurrengo egunean komunikabideetan hiru herrietako [Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia] alkateen prentsaurrekoaren berri izan genuenean. Parte hartzeko deia egin dute, baina erabakia hartuta dago», gaitzetsi du, bi taldeen izenean.
Parte-hartze prozesua «sistemari aldaketak, hobekuntzak edo iruzkinak egiteko bakarrik» dela salatu dute; «ez kontra gaudela esateko edo beste moduren bat proposatzeko».
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/11/ATEZ_ATEKOAREN_AURKA_AGERRALDIA-1.jpg)
Legorreta Bizirik eta Zaldibian Herrigintzan talde politikoetako kideak, ostiralean Zaldibiako kultur etxean./Aimar Maiz
Bi talde politikoen «apustua beti» bosgarren edukiontzia, gai organikoarena, jartzea izan da, Olanok irakurri zuen oharraren arabera. «Zaldibiari, adibidez, 2011ko apirilean bosgarren edukiontzia jartzeko eskaintza egin zitzaion Sasietako Mankomunitatetik, baina ez zen onartu».
Atez atekoa bezalako erabakirik «zuzenean pairatzen duten herritarren oniritzirik gabe» ezin da hartu, Legorreta Biziriken eta Zaldibian Herrigintzanen aburuz; «ezta botoen zilegitasuna duten zinegotziek ezer jakin gabe ere. Hori inposatzea da».