Sexu eta ugalketa eskubideak hizpide dituen erakusketa
Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko erakusketa jarri du Beasainen, Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoan barrena egiten ari diren biraren barruan. Erakusketaren helburua, eskubide horien inguruan gogoeta egitea eta herritarren artean kontzientzia lantzea dela azaldu dute. Silvia Gomez Beasaingo udaleko gizarte dinamizatzak, «erakusketa honen protagonista nagusia emakumea» dela azaldu zuen. Hamaika panelen bitartez, sexu eta ugalketa eskubideen inguruko informazioa ematen dute. «Askotan eskubide horiek zapalduak izaten dira munduan zehar» baina Gomezen ustez, «oso garrantzitsua da eskubide horiek bermatzea eta erabiltzea genero berdintasuna bultzatzeko». Medicus Mundi erakundeko Monica Miguezek, berriz, «emakumeek beraien sexualitatea eta ugalketa nolakoa izango den erabakitzeko duten eskubidea» aldarrikatu nahi dutela azaldu zuen. «Emakume asko umeak erditzeko eta hezteko bakarrik daude, eta horrek azkenean, gizarte garapena mugatzen du, emakume horiek ez baitute hezkuntzarako, lanerako eta parte hartze sozialerako eskubiderik». Langileak murrizketen kontra Erakusketa aurkezteko ekitaldian, udaleko gizarte arloko ordezkariek elastiko laranjak eraman zituzten jantzita, protesta moduan. Iñaki Saldaña ongizate zinegotziak azaldu zuenez, «Udal honek ere bat egin murrizketa sozialaren aurkako marea lanjarekin, lakra horri aurre egiteko».
Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko erakusketa jarri du Beasainen, Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoan barrena egiten ari diren biraren barruan. Erakusketaren helburua, eskubide horien inguruan gogoeta egitea eta herritarren artean kontzientzia lantzea dela azaldu dute.
Silvia Gomez Beasaingo udaleko gizarte dinamizatzak, «erakusketa honen protagonista nagusia emakumea» dela azaldu zuen. Hamaika panelen bitartez, sexu eta ugalketa eskubideen inguruko informazioa ematen dute. «Askotan eskubide horiek zapalduak izaten dira munduan zehar» baina Gomezen ustez, «oso garrantzitsua da eskubide horiek bermatzea eta erabiltzea genero berdintasuna bultzatzeko».
Medicus Mundi erakundeko Monica Miguezek, berriz, «emakumeek beraien sexualitatea eta ugalketa nolakoa izango den erabakitzeko duten eskubidea» aldarrikatu nahi dutela azaldu zuen. «Emakume asko umeak erditzeko eta hezteko bakarrik daude, eta horrek azkenean, gizarte garapena mugatzen du, emakume horiek ez baitute hezkuntzarako, lanerako eta parte hartze sozialerako eskubiderik».
Langileak murrizketen kontra
Erakusketa aurkezteko ekitaldian, udaleko gizarte arloko ordezkariek elastiko laranjak eraman zituzten jantzita, protesta moduan. Iñaki Saldaña ongizate zinegotziak azaldu zuenez, «Udal honek ere bat egin murrizketa sozialaren aurkako marea lanjarekin, lakra horri aurre egiteko».