Lazkaomendiko bidegurutzean zegoen Iturgaitzaga etxea atzo, astelehena, bota zuten. Hondeamakinak hiru orduko lana nahikoa izan zuen hiru solairuko etxea lurrarekin berdintzeko. Gaur aritu dira hondakinak eramaten. Etxearen lekuan bide berriaren bihurgunea jarriko dute, errotonda berritik irtengo den bide-adarretik Lazkaomendira joateko. Gaur egungo bidegurutzea desagertu egingo da, baita ere.
Elkartasun denda ireki dute Zumarragan; Misioen Lagunen taldeko kideek Gabonen bueltan hamabosgarren urtez zabaldu dute dendan herritarren ekarpenak gero eta gehiago dira
Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko egunaren harira, Legorretako Udalak autodefentsa ikastaroa antolatu du, 15 urtetik gorako herriko emakumeentzat. Azaroaren 24an, larunbata, izango da, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxeko goiko solairuan —ize...
Legorretan Neguko Festa ospatuko dute aste honetan, bi egunetan banatuta. Etzi, osteguna, Elekun abesbatzak kalean kantaldiak egingo ditu, Santa Zezilia dela eta, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, 17:30ean musika eskolako txistulariek eta abesb...
ERNE ertzainen sindikatuak ekitaldia egingo du ostiralean Beasainen, ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omentzeko. Bigarren urtez egingo dute ekitaldi hori Zaldizurretako biribilgunean, duela hamaika urte, ETAk Javier Mijangos eta Ana Isabel A...
Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean. Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.
Gaur eguerdian aurkeztu du Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak Aldamenekoa liburua, Donostian. Hamar erreportajez osatua, azken urteetako Euskal Herriko immigrazio fenomenoa aztertu du, bi urteko lanean. Atal bakoitzean etorkin banaren bizi-istorioa xehetu du, kanpotik etorritako gertutik ezagutzeko. Gorostizuren lanak Debako (Gipuzkoa) Tene beka jaso zuen. Elkar argitaletxeak atera du orain, Lekuko 15 bilduman. 196 orrialdeko azterketa soziologikoa, 18,50 euroan da salgai.
Legorretako babarruna-sukaldariek bi sari eskuratu zituzten, igandean, Tolosan. Indaba beltza prestatu behar zuten. Legorretako Jo Ta Kea elkarteko Miguel Latienda eta Joxe Mujika hirugarren sailkatu ziren. Hernaniko Tolare kofradiakoek irabazi zuten. ...
Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta Mendi Astea ospatuko dute Ordizian azaroaren 27tik 29ra. Barrena kultur etxean egingo dituzte ekintzak, asteartetik ostegunera 19:30ean hasita. Ikus-entzunezko proiekzioak egingo dituzte. Asteartean, azaroak 27, Nafarroako mugetan zehar proiekzioa eskainiko dute Goierriko Mendi Taldeak eta Juanjo Mujikak. 2012 urteko irteeren errekopilazioa izango da eskainiko dutena. Asteazkenean, azaroak 28, Muturreko eskia Pirinioetan emanaldia eskainiko du Fermin Mendiak. Orhiko gailurretik Otalerako ibilbidea egin du eskiekin eta ezohiko jaitsierak egin ditu. Ostegunean azkenik, Mikel Saez de Urabainen Hiru patera, hiru bide, hiru bizipen lana proiektatuko dute. Eskaladaren inguruko proiekzioa izango da. Montblanc-eko No siesta bidean, Pakistango Brankzak Karakorum mendiko Insurgente bidean eta Vignemale mendiko Ilusiones bidean grabatutako irudiekin. Hirugarrena eurek ireki zuten, gainera.
Umearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur mundu osoan, eta aurreneko aldiz, Beasainen ere egun horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak prestatu du ekimena. Hala, gaur arratsaldean umeentzako jolasak, tailerrak eta bestelako denborapasak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian. Umeen oinarrizko espubideetako bat, jolas egitea delako. Mikel Apaolaza udaleko gazteria teknikariak, Haurren Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, «haurren babeserako nazioarteko elkarte bat sortu zen, eta horrelako egun baten beharra ikusi zuten». Pixkanaka, gero eta herrialde gehiago batu zitzaizkion ekimenari, eta 1959. urtean, «Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20a finkatu zuen, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko data gisa». Apaolazaren esatnetan, «hori da biharko egunaren muina eta arrazoia, eta Aisihezi elkarteak ere egun berezi bezala programatu nahi izan du, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko». Koldo Agirre alkateak ere, «haurrak babesik gutxien duten pertsonak» izan daitezkela azaldu zuen, eta udalaren ustez, «garrantzia berezia merezi dute, gure etorkizuna beraiek direlako». Agirreren arabera, «nolako haurrak hezi, halako etorkizuna eraikiko dugulakoan gaude, eta gure lana hori bultzatzea eta ahalik eta baliabide gehien jartzea da». Gaur arratsaldean, festa Txelotxe eta Berritsu elkarteak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak eta udalak, Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, festa giroko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hala, bostetatik aurrera, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira, [...]