
Lapurdiko inauteria konpartsarako entsegua. 2013ko inauterietako igandean egingo den Lapurdiko inauteria konpartsan parte hartzeko dantza entseguak Sustraiak dantza taldearen egoitzan, 17:00etan.

Gabon irudien marrazki lehiaketa Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Lanak kultur etxean aurkeztu beharko dira abenduak 14a baino lehen. Sari banaketa, abenduaren 20an, 19.00etan kultur etxean.

Erregeentzako gutun bilketa Euskal Herria plazan, 18:00etatik 20.00etara.

Merkatu txikia, jaiotzaren irekiera eta Martin Pipasi Olentzeroren gutunak ematea. Latxartegi parkean, Haztegi ikastolak antolatuta.

Hego Euskal Herriko traumatologia eta kirurgia ortopediko elkarteak kongresua egingo du bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 120 traumatologo inguru bilduko da bertan

Zumarragako Udaleko Agenda 21eko arduradunak 2013-2020 tokiko plan berriaren inguruko zertzeladak agertu ditu, baita orain arte egindakoaren diagnostikoaren berri eman ere

Ohitura den bezala, larunbatean, azaroak 24, Ataunen gaztaina afaria egingo da. Lazkao Txiki musika eskolak alaituko du gaua. Trikitilariak eta pandero jotzaileak izango dira.

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Gabon irudien marrazki lehiaketako sari banaketa, 19.00etan kultur etxean.

Gabonetako haurren jolas parkea urtarrilaren 3an eta 4an Urbeltz pilotalekuan. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Santo Tomas azoka Domingo Agirre ikastetxearen eta Olazabal institutuaren eskutik. Azokako arkupeetan, 11.00etatik aurrera.

Alaitasuna errondailaren kontzertua 17:00etan Santikutz egoitzan. Bertako aiton-amonei eta euren senitartekoei eskainitako kontzertua.

Olaberriko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, osteguna, 18:30ean hasita. Honako gai zerrenda izango dute batzarrean: Aurreko bilkuretako aktak onartu. Balkoiak ixteko ordenantza. 3.000 eurotik gorako fakturen onarpena. Diruzaintzaren egoer...

Olaberriko herri eskolak, Kuttun-Zeba guraso elkarteak eta udalak ekin diete datorren urtean Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna girotzeari. Ekainaren 9an izango da festa, baina ekitaldiak urte osora zabaltzeko asmoa dute. Aurrenekoa igandean izango da, txirrinduaren eguna. Euskaltel taldeko Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak gonbidatuko dituzte, baita txirrindularitza egokituan ibiltzen den Guillermo Prieto olaberritarra ere. Igandean 10:30ean hasiko da egitaraua, San Joan plazan elkartuta. 10:45ean txirrindulariei elkarrizketa egingo diete, eta txirrindu baten erakusketa egingo dute. 11:30ean txangoa egingo dute. Sei urtetik beherakoek eta handik gorakoek zirkuitu bana edukiko dituzte. Haur txikiek molto motako motoekin egin ahalko dute ibilbidea; handiek 2 kilometroko bidea eta txikiagoek 800 metrokoa dute. 13:00etan hamaiketakoa zerbitzatuko dute: txorizo egosi ogitartekoak, sagardoa eta ardoa salduko dituzte. Opariak zotz egingo dituzte. Aurkezpena astelehenean Gipuzkoako Eskola Txikien festaren aurretiko egitaraua, urtean zehar garatuko dena, astelehenean jakinaraziko dute. Herri aurkezpena egingo dute, udaletxeko batzar aretoan. Herriko elkarte, enpresa eta interesa izan dezakeen herritar orori festaren berri eman eta laguntza eskatuko diete: «Bai laguntza ekonomikoa, zerbitzu mailakoa, azpiegituretakoa, festa egunean bertan laguntzeko… Edozein motakoa dela ere ongi etorria izango da», azaldu dute antolatzaileek.

Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri ema...

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira, giza-kate egingo dute bihar Ordizian. Goizean izango da hori, 11:15ean hasita. 11:30ean Plaza Nagusian elkartuko dira guztiak. 11:15ean • Hasiera Altamiran. Jakintza eta Oianguren institutoko ik...


