Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan
Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri ema...
Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri eman zien bertan bildutako ordezkari politikoei, Upeltegiei, Jatetxeei, turismo bulegoei eta zerbitzu turistikoetako enpresetako kideei. Ordiziako herrigunean buelta bat emanez amaitu zuten bere bisitaldia.