Bost goierritar saritu ditu Kutxak karrera amaieran
Kutxak bost unibertsitate-ikasle goierritar saritu zituen herenegun, karrerako espediente akademiko onena dutelako. Hauek dira: Nerea Casado ordiziarra (kimika), Areti Gkika itsasondoarra (irakasletza), Amaia Mendia (industri antolakutzan ingeniaritza) eta Idoia Esnaola (psikopedagogia) beasaindarrak, eta Joana Azketa zaldibiarra (telekomunikazioa).













