Domardaren sortzaileei omenaldia
Lazkaoko Domarda elkarteko bazkideek ostiralean ospatu zuten soziedadea sortu zuteneko 50. urteurrena. Iluntzean, 43 lagun elkartu ziren, afaritarako. «Giro ederrean joan zen ospakizuna; bapo jan, kontu asko eta omenalditxoa barne», diote zuzendaritzakoek. Bost bazkide sortzaileri omenaldia egin zieten, hasieratik Domardako kide direnak —argazkian—. Aurreskua dantzatu, eta plaka-oroigarri bana oparitu zieten. Gainontzeko afaltiarrek eta bazkide guztiek ere badute oparitxoa: giltzatakoa, mende erdiko ospakizunarekin berezitua. Oraindik jaso ez duten bazkideek astelehenetan 19:30etik 21:00etara har dezakete, elkartean.

Aurreskua dantzatzen bost omenduei./Aitor Artza