Hasi dituzte Arana eta Bideluze oinezkoentzat egokitzeko lanak
Aste honetan hasiko dituzte Arana kalea eta Bideluzeko zubia ere oinezkoentzat egokitzeko lanak. Kalea dagoeneko itxita dago ibilgailuentzat, eta hala mantenduko dute. Oinezkoen gunea Kale Nagusikoaren jarraipena izango da, eta trafikoa gutxitzearekin batera, oinezkoek lehentasuna izatea lortu nahi dute. Toledo taldeak lan horietarako hirigintza proiektua egin zuenean, 341.000 euro aurreikusi zituzten; baina lanak 264.500 euroan (+BEZa gehitu behar zaio) adjudikatu dizkiote Morga eraikuntza enpresari. Orain hasita, 19 asteko epea izango dute lanak bukatzeko; 2013ko apirilera arte, alegia. Aurretik Kale Nagusian eta Iturriotz kalean egin zuten moduan, plataforma bakarreko zorua jarriko dute, espaloien eta errepidearen arteko aldea berdinduz. Horrela, ibilgailuek astiroago pasa beharko dute, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, aurreko udal taldetik zetorren proiektuari hainbat aldaketa egin dizkiote, proiektua «Kale Nagusikoaren berdina izan dadin». Arana kalean eta Bideluze plazan ez ezik, zubian ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Udalak azaldu duenez, «gelditzen den errepide zatia kendu eta dena plataforma bakarrean jarriko dugu, Kale Nagusiaren eta Arana kalearen jarraipena izan dadin». Lan horiek direla medio, datozen asteetan hainbat aldaketa izango dira Arana eta Bideluze kaleen inguruko zirkulazioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kale horiek itxi egingo dituzte ibilgailuentzat; aparkalekuak hustu eta baimendun ibilgailuek bakarrik erabili ahal izango dituzte, karga eta deskargarako. [...]
Aste honetan hasiko dituzte Arana kalea eta Bideluzeko zubia ere oinezkoentzat egokitzeko lanak. Kalea dagoeneko itxita dago ibilgailuentzat, eta hala mantenduko dute. Oinezkoen gunea Kale Nagusikoaren jarraipena izango da, eta trafikoa gutxitzearekin batera, oinezkoek lehentasuna izatea lortu nahi dute.
Toledo taldeak lan horietarako hirigintza proiektua egin zuenean, 341.000 euro aurreikusi zituzten; baina lanak 264.500 euroan (+BEZa gehitu behar zaio) adjudikatu dizkiote Morga eraikuntza enpresari. Orain hasita, 19 asteko epea izango dute lanak bukatzeko; 2013ko apirilera arte, alegia.
Aurretik Kale Nagusian eta Iturriotz kalean egin zuten moduan, plataforma bakarreko zorua jarriko dute, espaloien eta errepidearen arteko aldea berdinduz. Horrela, ibilgailuek astiroago pasa beharko dute, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, aurreko udal taldetik zetorren proiektuari hainbat aldaketa egin dizkiote, proiektua «Kale Nagusikoaren berdina izan dadin».
Arana kalean eta Bideluze plazan ez ezik, zubian ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Udalak azaldu duenez, «gelditzen den errepide zatia kendu eta dena plataforma bakarrean jarriko dugu, Kale Nagusiaren eta Arana kalearen jarraipena izan dadin».
Lan horiek direla medio, datozen asteetan hainbat aldaketa izango dira Arana eta Bideluze kaleen inguruko zirkulazioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kale horiek itxi egingo dituzte ibilgailuentzat; aparkalekuak hustu eta baimendun ibilgailuek bakarrik erabili ahal izango dituzte, karga eta deskargarako.
Iturriotz kaleko sarbidea, Lorategi kaletik (aldapatik) izango da. Bideluze plazatik Zaldizurreta kaleko biribilgunera doan irteera ere itxita egongo da. Kale nagusitik datozenek, irteteko bi aukera izango dituzte; Andra Mari kaletik eta Iturriotz kaletik, Ordizia aldera.
Bestalde, Zaldizurreta kaleko zabor ontziak kendu egingo dituzte, eta bizilagunei, inguruan dauden beste ontzi batzuk erabiltzeko eskatu diete.