Hegats igeriketa ligako bigarren jardunaldia Ordizian jokatuko da larunbatean
Larunbat honetan hegats igeriketa ligako bigarren jardunaldia ospatuko da Odiziako Majori Polikiroldegiko igerilekuan. Parte hartuko duten taldeak Igarondo Urpekoak (Tolosa), C.N. Tafalla (Tafalla), A.D. San Juan (Iruña), CADAS (Zaragoza) eta OKEU (O...
Larunbat honetan hegats igeriketa ligako bigarren jardunaldia ospatuko da Odiziako Majori Polikiroldegiko igerilekuan. Parte hartuko duten taldeak Igarondo Urpekoak (Tolosa), C.N. Tafalla (Tafalla), A.D. San Juan (Iruña), CADAS (Zaragoza) eta OKEU (Ordizia) izango dira. Guztira 150 igerilari batuko dira maila eta kategori guztietan.
Beroketa saioak 15:00etatik 16:00etara egingo dituzte. Txapelketa, berriz, 16:00etatik 19:00etara burutuko da.
Proba hauek egingo dituzte:
• 100 urazaletik
• 800 urazaletik/botilarekin
• 25 ur-azpitik
• 50 ur-azpitik
• 400 botilarekin
• 200 hegatsekin
• 4×200 erreleboak.
Interesa duen oro joan daiteke txapelketa ikustera.












