Jose Manuel Olano harakin beasaindarrak irabazi du Gipuzkoako XIV. Odolki Txapelketa
Beasaingo Jose Manuel Olano (Olano Harategia) harakinak irabazi du gaur goizean Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Guztira hamasei egile aurkeztu dira lehiaketara: Beasaingo hiru, Orioko hiru, Ordiziako...
Beasaingo Jose Manuel Olano (Olano Harategia) harakinak irabazi du gaur goizean Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Guztira hamasei egile aurkeztu dira lehiaketara: Beasaingo hiru, Orioko hiru, Ordiziako bi eta Aiako, Ataungo, Ezkio-Itsasoko, Mutrikuko, Zumarragako, Tolosako, Arrasateko eta Zumaiako bana.
Sailkapena horrela gelditu da:
1.- Jose Manuel Olano (Beasain)
2.- Jesús Mari Deba (Ezkio-Itsaso)
3.- Obrador Loidi (Orio)
4.- Iñaki Zubeldia (Beasain)
5.- Txarri-Txiki (Aia)
Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.
Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Jose Juan Castillo, Joxean Eizmendi (Ilarra jatetxea -Donostia), Asier Abal (Bere bera Jatetxea-Donostia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Eretegia-Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi jatetxea -Ordizia), Kontxi Mujika (Oiangu Taberna Ordizia), Benita Mujika (Oiangu Taberna -Ordizia), Juan Perez (Castillo Jatetxea -Olaberria) eta Dani Peckar (sukaldaria eta somelier argentindarra).












