Kaurismakiren ‘El Havre’ filma eskainiko dute bihar, zineklub saioan
Goieniz zineklubak astero antolatzen dituen saioen barruan, Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarraren El Havre filma ikusteko aukera izango da aste honetan. Idazle erretiratu bat lasai bizi da, Frantziako kostaldeko herri batean. Haur etorkin bat ez...
Goieniz zineklubak astero antolatzen dituen saioen barruan, Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarraren El Havre filma ikusteko aukera izango da aste honetan. Idazle erretiratu bat lasai bizi da, Frantziako kostaldeko herri batean. Haur etorkin bat ezagutzen duenean, ordea, bere bizimodua goitik behera aldatuko da. Saioa, bihar izango da, 21:00etan, Usurbe antzokian.












