Mozorroak, danborrak eta odolkiak festen bigarren saioan
San Andres jaiak joan den astean hasi ziren festa tankera hartzen, baina, bihartik aurrera, suziria piztu eta festetan bete-betean murgilduko dira ormaiztegiarrak. Joan den asteburuan zein baino zein dotoreago jantzita ibili ziren ormaiztegiarrak herriko kaleetan eta tabernetan. Familia dotore-dotoreak, lagun kuadrilla dotoreak… Bada, oraingoan, jantziz aldatu eta mozorroak jantziko dituzte. Askok denbora askoan prestatu dituzte asteburuan kalera aterako dituzten mozorroak, karrozak eta bestelakoak. Babesetik Garaian garaiko eguraldiari egokitutako festak dira aurtengo San Andres jaiak. Zubipe kiroldegian, Muxika plazako karpan eta txosnetan egingo dira festetako ekintza gehienak, estalpean. Honela, garaiari dagozkien zaparrada eta hotzetik babesteko balio izaten dute estalpeek, baina eguraldi onarekin ere ez dute trabarik egiten, hotza izaten baita sarri protagonista Ormaiztegiko herriko jai nagusietan. Estalpe horietan egingo diren ekintzez gain, izango da aurten ere barruko beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera: erakusketak, esaterako. Batetik, Ormaiztegiko eta inguruko herrietako argazki eta postal zaharren erakusketa egongo da eta, bestalde, errosarioak, erlojuak, bileteak, herriko egitarau zaharrak, komikiak, luma estilografikoak, zigiluak, eta abar izango dira beste erakusketa batean. 2012 urteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ere antolatu dute. Bertan, gainera, 2013 urteko egutegirako argazki onenak aukeratzeko eta bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Horrez gain, abenduaren 1ean eta 2an doako bisita gidatuak egingo dira Zumalakarregi [...]

Asteburu honetan mozorroen txanda izango da, eta lagun talde bakoitzak irudimena plazaratzu ahalko du.
Joan den asteburuan zein baino zein dotoreago jantzita ibili ziren ormaiztegiarrak herriko kaleetan eta tabernetan. Familia dotore-dotoreak, lagun kuadrilla dotoreak… Bada, oraingoan, jantziz aldatu eta mozorroak jantziko dituzte. Askok denbora askoan prestatu dituzte asteburuan kalera aterako dituzten mozorroak, karrozak eta bestelakoak.
Babesetik
Garaian garaiko eguraldiari egokitutako festak dira aurtengo San Andres jaiak. Zubipe kiroldegian, Muxika plazako karpan eta txosnetan egingo dira festetako ekintza gehienak, estalpean. Honela, garaiari dagozkien zaparrada eta hotzetik babesteko balio izaten dute estalpeek, baina eguraldi onarekin ere ez dute trabarik egiten, hotza izaten baita sarri protagonista Ormaiztegiko herriko jai nagusietan.
Estalpe horietan egingo diren ekintzez gain, izango da aurten ere barruko beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera: erakusketak, esaterako. Batetik, Ormaiztegiko eta inguruko herrietako argazki eta postal zaharren erakusketa egongo da eta, bestalde, errosarioak, erlojuak, bileteak, herriko egitarau zaharrak, komikiak, luma estilografikoak, zigiluak, eta abar izango dira beste erakusketa batean.
2012 urteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ere antolatu dute. Bertan, gainera, 2013 urteko egutegirako argazki onenak aukeratzeko eta bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Horrez gain, abenduaren 1ean eta 2an doako bisita gidatuak egingo dira Zumalakarregi museoan.
Gainerakoan musika, odolki lehiketa eta herri-kirolak izango dira ekintza nagusiak asteburu honetan. Danborrada berreskuratu berria ere egingo dute.
Egitaraua
Bihar
16:30. Mozorrotutako umeen kalejira kiroldegitik plazara.
17:30. Argazki lehiaketako sari banaketa udaletxeko areto nagusian.
18:00. Ikurrina altxatzea, suzirien jaurtiketa eta zapia jartzea. Udaletxean.
Jarraian. Buruhandiak, erraldoiak eta trikitilariak plazan.
p19:00. Elkarretaratzea: Euskal presoak Euskal Herrira.
20:00. Helduen danborradakoen afaria.
23:00. Helduen danborrada herriko kaleetan.
Etzi
06:00. Txokolate jana txosnetan O.G.A.k antolatuta.
10:30. Txindata musika eskolakoen eta txistularien goiz eresia kaleetan.
10:00etatik-13:00etara eta 15:00etatik-17:00etara. Haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian.
11:30. Meza nagusia Urmaiz abesbatzarekin.
12:30. Hamaiketakoa plazan.
13:00. Herri kirol jaialdia Muxika plazan.
17:30. Eskola kiroleko pilota partidak Zubipe kiroldegian.
Jarraian. III. Sasi-pilotari txapelketaren banakako finala.
19:30. Kontzertu lirikoa elizan.
20:00. Trikipoteoa.
22:30. Kontzertuak txosnetan.
Larunbata
11:00. Haurren danborrada.
14:00. Mozorrotutako kuadrillen bazkaria Zubipen.
16:30. Mozorrotuen jaitsiera Elektropatxaragarekin.
20:00. Mozorro lehiaketako sarien banaketa.
23:00. Iñigo Etxenike DJa.
23:00. Kontzertuak.
Igandea
10:00-15:00. Haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian.
11:00-14:00. Ormaiztegiko XXVI. odolki lehiaketa, XV. odolki osagaien lehiaketa eta XI. odolkia osagaitzat duten plateren lehiaketa.
12:00. Ardo dastaketa plazan.
Ondoren. Odolki lehiaketako sari banaketa.
17:30. Goruntz dantza taldearen emanaldia Zubipe kiroldegian.













