Tailaketa ikastaroa antolatu dute Olaberrian
Olaberriko Udalak tailaketa edo egur zizelkatze ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 15ean hasiko da, eta denera 30 orduko iraupena edukiko du. Klaseak astearteetan izango dira, 18:30etik 21:00etara. Izena emateko aukera badago dagoeneko, urtarrilaren 1...
Olaberriko Udalak tailaketa edo egur zizelkatze ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 15ean hasiko da, eta denera 30 orduko iraupena edukiko du. Klaseak astearteetan izango dira, 18:30etik 21:00etara. Izena emateko aukera badago dagoeneko, urtarrilaren 11ra arte. Ikastaroa has dadin gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Olaberriko udaletxera (943 88 14 34) edo liburutegira (943 88 64 55) hots egin behar da