Legorretako Bidegain etxeko 18 eta 20 atarietako bizilagunek gaur arratsaldean itzuli ahalko dute etxera, udal arduradunek adierazi dutenez. Goizean ertzainek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari talde batek aztertu dute luizia etorri den ingurua, ...
Astelehenean, abenduak 3, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, asko eta asko dira Ordizian antolatu dituzten ekitaldiak. Euskararen Astea ospatuko dute, Euskara ahoan, ibili munduan lelopean. Etzi, zapatua, Orkli lantegikoek Eu...
Larunbatean Goi tentsioko linearen kontrako mendi martxa eta dokumental proiekzioa egingo dituzte. Martxarako 10:45ean elkartuko dira Zeraingo plazan, handik Barbari auzora joateko. 11:00etan iritsiko dira auzo honetara, eta hemendik hasiko dute mendi...
Astelehenean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira bi ekitaldi antolatu dituzte Legazpin. Lehena Bikuña jauregian izango da 13:30ean. Merkataritzan euskara sustatzeko planaren barruan antolatutako lehiaketaren sari banaketa egingo da orduan. Bestea...
Alkartasuna Lizeoak eta Herriak Elkarlanean erakundeak antolatuta, merkatu txikia egingo dute bihar. Iaz «oso emaitza onak» lortu zituztela azaldu dute, eta Haitiko haurrei 122 eguzki lanpara bidaltzea lortu zutela. Aurten ere, lanpara horiek Haitira eta Beninera bidaltzeko erabiliko dute azokan lortutako dirua. Lizeoko ikasleek aurkeztu zuten ekimena, prentsaren aurrean. Haiti, «Ameriketako lurralderik txiroena» dela eta 2010. urtean «lurrikara bortitza» jasan zuela azaldu zuten. Benin berriz, Afrika mendebaldean dago, eta han ere «bizi baldintzak ez dira oso egokiak». Etxe bakoitzera bina lanpara bidaliko dituzte, bat umeek ikasteko eta bestea familia osoaren eguneroko beharretarako. Merkatu txikian, mota guztietako jostailu eta jokoak jarriko dituzte salgai. Horretarako, ikasleen artean material bilketa egin dute; batzuk herrialde horietara bidaltzeko izango dira, baina gehiengoak salgai jarriko dituzte. Azoka Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute bihar, goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (17:00-20:00). Herritar guztiei egin diete bertara joateko deia. Elkartasuna lantzen Biharko merkatu txikia, Alkartasuna Lizeoa eta Guraso Elkartea lantzen ari diren urte osoko proiektu baten parte da. Elkartasuna, berrerabilpena eta kontsumo arduratsua bultzatzea da helburu nagusia, eta ikasleek, salmentan ez ezik, kartelak egiten edo informazioa bidaltzen parte hartu dute.
Zumarragako ezker abertzalearen elkarteko kideek afaria egingo dute etzi
Lemniskata zientzia elkarteak antolatutako Zientziaroa hitzaldi sortaren azken saioa egingo dute bihar. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre historialariak, Amaiurko gazteluaen historia izango du mintzagai. Nafarroako erreinuaren azken gotorlekua iz...
Luiziak hamabi etxebizitzako eraikin batean kalteak eragin izan zitzakeelakoan, bertan bizi zirenak aterarazi ditu Ertzaintzak, badaezpada. Bidegain etxearen atzealdean, atzo 22:00etan etorri zen lur jausia, etxe alboraino. Atzean dauden biltegitarako...
Olaberriko Udalak zabaldu du hitzartutako preziodun etxebizitza sustapen berri baterako eskaerak aurkezteko epea. Abenduaren 6ra arte aurkeztu behar dira eskabideak, udaletxean. Baldintza pleguak udal webgunean daude (www.olaberrikoudala.com). Sei etxe...
Ohikoa bihurtu da azken aldian atez ateko sistemaren inguruko eztabaida sortzea Legazpiko udaleko osoko bilkuretan. Nahiz eta hondakinen kudeaketa gai zerrendan ez agertu, galdera eta erantzunen tartea baliatzen dute alderdi politikoek, herri plataformako kideek eta herritarrek gaiari heltzeko. Azkeneko bilkura, azarokoa, ez da salbuespena izan zentzu horretan. PSE-EE alderdiko Oscar Valbuena izan zen herenegun galdera eta erantzunen tartean gaia atera zuena. Udal gobernuak atez ateko sistema ezartzeko lehen aipamena egin zuenetik gaur arteko ibilbidearen laburpena egin zuen aurrena; ondoren, udal gobernuari bi galdera luzatzeko. Gaia kudeatzerako orduan hanka sartu duen ala ez, eta herritarren gehiengoaren iritzia aintzat hartuta erabakia aldatuko duen ala ez galdetu zion alkateari. Eztabaida betiko bidetik Kepa Urtzelai alkateak, «hasieratik egindako apustuari» eutsiko diotela esan zuen. Hanka sartu duten ala ez galderari «ez dakit» batekin erantzun zion Urtzelaik «gure nahia beti herritarrak informatuta mantentzea» izan dela gehituz. Bitartean, pasa den astean Sasietak aurkeztu zien bideragarritasunaren azterketaren emaitzen zain egin direla ere esan zuen. Horren harira, Igor Urrate ingurumen zinegotziak «azterketa hori esku artean izan arte» ez zutela atez ateko sistema ezartzeko asmorik argitu zuen. Urrateren adierazpen horrek harridura sortu zuen EAJ alderdiko kideengan Javier Iraeta bozeramaleak esan zuenez. Alderdi bereko Ane Urkiola zehatzagoa izan zen gai honi [...]
Ekainaren 9an dago kokatuta helmuga, egun horretan ospatuko delako Gipuzkoako Eskola Txikien festa Olaberrian. Eta, bertako ikastetxeko haurren eta gurasoen tropelak ekin dio lasterketari. Jardunaldi bakarreko ospakizunera mugatu beharrean, urte erdiko...
Gaur goizean lanuztea egin dute Beasaingo CAF lantokiko langileek, 7:30etik 11:30era. Enpresak aplikatu nahi duen Lan Erregulazio txostena salatzeko mobilizazioen artean dago gaurkoa. Enpresa batzordearen arabera, “lanuztea erabatekoa izan da et...
Hiru lagunez osatutako hamabi taldek hartuko dute parte orotara larunbatean eta igandean jokatuko dien finalerdietan; finala abenduaren 6an jokatuko da.
Euskal Herriko Trikitixa elkartearen ekimenez idatzi du liburua Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak
Beasaingo Igartza Saria eta Beasain Hiria argazki lehiaketetako irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte, gaurtik aurrera. Juan Jose Lopez Azurmendi eta Lander Rezola Iztueta izan ziren lehiaketa horietako sarituak. Erakusketa, gaur zabalduko dute, 1...
Urtarrilean zegamarrekin eta zumarragarrekin Ni Euskalduna proiekturako grabatutako bideo banaren berri eman zuen Goierriko Hitzak bere webgunean. Orain legazpiarrak izan dira, euren herriaz eta azken hamarkadetan eman diren aldaketez hitz egin dutena...