CAFeko langileek lan erregulazio espedientearen kontrako manifestazio jendetsua egin dute
CAF enpresako Beasaingo eta Irungo langileek manifestazioa egin dute gaur, zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea salatzeko. Ehunka lagun atera dira, Beasaingo kaleetan barrena egin duten protestan parte hartzeko. Egunotan launa orduko lanuzteak egiten ari dira langileak. Manifestazioaren aurretik azaldu dutenez, zuzendaritzarekin bigarren bilera egin dute gaur goizean, baina berriz ere, “EREari aurre egiteko alternatiben aurrean ukazioa izan da enpresaren erantzuna”. Langileen esanetan, “nahiz eta alternatiba errealak planteatzen ditugun, enpresak itxita jarraitzen du. EREa nahi dute”. Egunotako mobilizazioek “langile guztien babesa” izan dutela azaldu dute, tartean, baita hiru autobusetan etorri diren Irungo lankideena ere, haiek ere, lanuzteak egiten ari baitira. Langileen esanetan, “zuzendaritzak badaki sei hilabeteko batxe edo lan karga falta hau modu askotara bideratu daitekeela, baina ez du borondaterik”. Lan karga falta honen ondoren, beste bat etorri daitekeela uste dute, eta azkenean, baita kaleratzeak ere. “Horrela gertatu da beste enpresa askotan eta horrela planteatu dute CAFen”. Lan erregulazio espediente honen atzean, “CAF konpainiaren etorkizun berri bat izkutatzen da” langileen arabera; hau da, “trenen produkzioa beste herrialde batzuetan errotzea, eta horrek berarekin dakar CAFeko eta Euskal Herriko enpresa txiki askoren deuseztea”. Izan ere, erregulazio horrek, CAFeko langileei ez ezik, CAFentzat lan egiten duten “enpresa txikietako eta zerbitzu enpresetako enpleguetan, eta orokorrean [...]
CAF enpresako Beasaingo eta Irungo langileek manifestazioa egin dute gaur, zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea salatzeko. Ehunka lagun atera dira, Beasaingo kaleetan barrena egin duten protestan parte hartzeko. Egunotan launa orduko lanuzteak egiten ari dira langileak. Manifestazioaren aurretik azaldu dutenez, zuzendaritzarekin bigarren bilera egin dute gaur goizean, baina berriz ere, “EREari aurre egiteko alternatiben aurrean ukazioa izan da enpresaren erantzuna”. Langileen esanetan, “nahiz eta alternatiba errealak planteatzen ditugun, enpresak itxita jarraitzen du. EREa nahi dute”.
Egunotako mobilizazioek “langile guztien babesa” izan dutela azaldu dute, tartean, baita hiru autobusetan etorri diren Irungo lankideena ere, haiek ere, lanuzteak egiten ari baitira. Langileen esanetan, “zuzendaritzak badaki sei hilabeteko batxe edo lan karga falta hau modu askotara bideratu daitekeela, baina ez du borondaterik”. Lan karga falta honen ondoren, beste bat etorri daitekeela uste dute, eta azkenean, baita kaleratzeak ere. “Horrela gertatu da beste enpresa askotan eta horrela planteatu dute CAFen”.
Lan erregulazio espediente honen atzean, “CAF konpainiaren etorkizun berri bat izkutatzen da” langileen arabera; hau da, “trenen produkzioa beste herrialde batzuetan errotzea, eta horrek berarekin dakar CAFeko eta Euskal Herriko enpresa txiki askoren deuseztea”. Izan ere, erregulazio horrek, CAFeko langileei ez ezik, CAFentzat lan egiten duten “enpresa txikietako eta zerbitzu enpresetako enpleguetan, eta orokorrean Goierriko ehun ekonomikoan eragin zuzena” izango du.
CAFek aurten ere 100 miloi euroko irabaziak dituela gogorarazi dute, baina horrek ez duela ezertarako balio “ez badu bere inguruan enplegua sortzen eta aberastasuna banatzen”. Hala, langilek ez dute onartzen “enpleguaren aldeko apustua alde batera utzi eta irabazietan soilik oinarritzen den industria politika hau. Ez dugu enpresa eredu hau nahi”.
Goizeko 11:30ean hasi da manifestazioa, eta ehunka langile atera dira kalera, “Gaurko borroka, biharko enplegua. ERErik ez” lema zeraman kartelaren atzean. “Jo ta ke, irabazi arte” bezalako oihuek eta txilibitu eta bozina hotsek lagundu dute protesta, ibilbide osoan zehar.