Euskal Herriko 25 sokatira talde ariko dira 4×4 lehian
Euskal Herriko sokatira talderik onenak Beasainen bilduko dira larunbat honetan, Arrano Beltza Euskal Herri Kirol Taldeak antolatu duen txapelketan. Hogeita bost talde izango dira guztira, hemeretzi gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak. 4×4 modalitatean ariko dira, launakako taldeetan, alegia. Hitzordua bihar arratsaldean izango da, 17:30etik aurrera, Antzizar kiroldegian. Sarrera debalde izango da. Lehiaketa antolatzeko garaian, Herri Kirol federazioaren, udalaren eta kirolaren udal fundazioaren laguntza izan dutela azaldu du Iñaki Mujikak. Taldeei dagokionean berriz, «Euskal Herriko ia lurralde guztietakoak» etorriko direla azaldu du. Hala, Nafarroako 7 talde, Bizkaiko 6, Gipuzkoako 4, Lapurdiko 3, Arabako 3, eta Behe Nafarroako 1 etorriko dira. Gonbidatu moduan, Asturiasko 6 Conceyos taldeak ere parte hartuko du. Talde bakoitzak launa tiralari izango ditu. Taldeak osatzeko garaian, pisuaren muga ere izaten dute; 300 kilokoa da gizonezkoetan eta 260koa emakumezkoetan. TALDEAK: Gizonezkoak (A taldea). Amaiur, Abadiño B, Ibarra A, Sokarri B, Urruña, Baigorri, Ñapurtarrak B. Gizonezkoak (B taldea). Abadiño A, Ibarra B, Ñapurtarrak A, Basaburua-Imotz A, 6 Conceyos, Berriozar B. Gizonezkoak (C taldea). Sokarri A, Berriozar A, Apurtu Arte, Iparralde, Txantrea, Basaburua-Imotz A. Emakumezkoak. Badaiotz, Ibarra A, Ibarra B, Bizindar A, Bizindar B eta Berriozar. Gaur, aizkolarien saioa Biharko hitzorduaz gain, Arrano Beltza Euskal Herri Kirol Taldeak aizkolarien saioa ere antolatu du gaur iluntzerako. Hileko azken ostiralean Herrira elkarteak deituta egiten duten elkarretaratzearekin [...]
- Gizonezkoak (A taldea). Amaiur, Abadiño B, Ibarra A, Sokarri B, Urruña, Baigorri, Ñapurtarrak B.
- Gizonezkoak (B taldea). Abadiño A, Ibarra B, Ñapurtarrak A, Basaburua-Imotz A, 6 Conceyos, Berriozar B.
- Gizonezkoak (C taldea). Sokarri A, Berriozar A, Apurtu Arte, Iparralde, Txantrea, Basaburua-Imotz A.
- Emakumezkoak. Badaiotz, Ibarra A, Ibarra B, Bizindar A, Bizindar B eta Berriozar.