Euskararen Egunaren harira, ekitaldi ugari herrietan
Astelehenean ospatuko da nazioartean Euskararen Eguna, 1949an Eusko Ikaskuntzak sortutako egun seinalatua. Horren harira, herri ugaritan antolatu dituzte ekitaldiak. Goierriko ekialdeari dagokionez, Legorretan, Olaberrian eta Itsasondon, behintzat, prestatu dituzte egitarauak. Itsasondon hiru egunerako prestatu dituzte ekitaldiak Euskararen Egunaren harira. Gaur, 21:00etan, kantu-afaria dago Kuxkuxtu taldearekin, Arbelaitz elkartean. Afaria 15 euro da. Bihar, Itsasondoko talogileak lanean ariko dira, 19:30etik aurrera. 1,50 euroan salduko dute taloa. Astelehenean, 10:00etan ikasleek dantza egingo dute herrian zehar, toki batzuetan. Plazan egingo dute bukaeran saioa, haur guztiek batera. Latirili taldeak Haurtxoaren zopa antzezlana egingo du eskolako aterpean, 14:30ean. Arratsaldean, 18:00etan poteoa hasiko da, trikitilariekin. 19:00etan Gazta zati bat dokumentala emango dute, dohainik, Gaztelekuan. Legorretan mendi martxa egingo dute, igandean, udalaren Kultura Batzordeak antolatuta. 09:30ean abiatuko dira, plazatik. Legorreta Zahar-Burnikurutzeta-Koate ibilbidea osatuko dute. Bestetik, igandean beste ekimen batzuk ere izango dira: tabernetan eta komertzioetan ogia, kontsumizioa, aldizkaria edo produktuak euskaraz eskatzen dituenak “sorpresatxo bat” ere jasoko du. 10:00etan, eragileen argazkiak ipiniko dituzte, euskararekin bat eginez. 10:30etik aurrera euskarazko abestiak jarriko dituzte udaletxeko bozgorailuetatik, goiz guztirako. 12:30ean, mendizaleak iritsitakoan, sagardoa eta ardoa banatuko dute plazan. Gazte Piku taldekoek txorizo eta haragi egosia prestatuko dute. Egun horretan ‘Euskaraz bizi nahi dut’ oihalak salduko dituzte, balkoietan ipintzeko. Olaberrian egun berean, [...]
Astelehenean ospatuko da nazioartean Euskararen Eguna, 1949an Eusko Ikaskuntzak sortutako egun seinalatua. Horren harira, herri ugaritan antolatu dituzte ekitaldiak. Goierriko ekialdeari dagokionez, Legorretan, Olaberrian eta Itsasondon, behintzat, prestatu dituzte egitarauak.
Itsasondon hiru egunerako prestatu dituzte ekitaldiak Euskararen Egunaren harira. Gaur, 21:00etan, kantu-afaria dago Kuxkuxtu taldearekin, Arbelaitz elkartean. Afaria 15 euro da. Bihar, Itsasondoko talogileak lanean ariko dira, 19:30etik aurrera. 1,50 euroan salduko dute taloa. Astelehenean, 10:00etan ikasleek dantza egingo dute herrian zehar, toki batzuetan. Plazan egingo dute bukaeran saioa, haur guztiek batera. Latirili taldeak Haurtxoaren zopa antzezlana egingo du eskolako aterpean, 14:30ean. Arratsaldean, 18:00etan poteoa hasiko da, trikitilariekin. 19:00etan Gazta zati bat dokumentala emango dute, dohainik, Gaztelekuan.
Legorretan mendi martxa egingo dute, igandean, udalaren Kultura Batzordeak antolatuta. 09:30ean abiatuko dira, plazatik. Legorreta Zahar-Burnikurutzeta-Koate ibilbidea osatuko dute. Bestetik, igandean beste ekimen batzuk ere izango dira: tabernetan eta komertzioetan ogia, kontsumizioa, aldizkaria edo produktuak euskaraz eskatzen dituenak “sorpresatxo bat” ere jasoko du. 10:00etan, eragileen argazkiak ipiniko dituzte, euskararekin bat eginez. 10:30etik aurrera euskarazko abestiak jarriko dituzte udaletxeko bozgorailuetatik, goiz guztirako. 12:30ean, mendizaleak iritsitakoan, sagardoa eta ardoa banatuko dute plazan. Gazte Piku taldekoek txorizo eta haragi egosia prestatuko dute. Egun horretan ‘Euskaraz bizi nahi dut’ oihalak salduko dituzte, balkoietan ipintzeko.
Olaberrian egun berean, astelehenean, gogoratuko dute Euskararen Eguna. Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute udalak, Kuttun guraso elkarteak, Kometa ludotekak eta Zeba abesbatzak. 15:00etan, Iñaki Murua eta Aitzol Barandiaran bertsolariek saioa egingo dute Olaberriko herri eskolan, “bi belaunalditako” ordezkari gisa. 17:00etan, Olaberriko eta Lazkaoko pilota eskoletako haurren partidak izango dira. 17:45ean Olaberrian euskaraz saioa egingo dute, udaletxean, Zeba koruko eta herriko haurrekin eta gaztetxoekin. Ondoren pintxoak banatuko dituzte Arkupe elkartean. Ekitaldietara joateko garraio zerbitzua jarriko du udalak; Ihurreko plazan 16:50ean abiatuko da joanekoa, eta 19:15ean Olaberriko plazan itzulikoa.
Lazkaon, Maizpide euskaltegiak, Gerriko kultur elkarteak eta udalak ‘mintzodromoa’ antolatuko du, astelehenean 16:00etatik 17:00etara, plazan. Maizpideko ikasleez gain, herritarrak eta mintzalagunak gonbidatu ditu. Taldeka bildu, eta euskaraz solasean jardutea da ekimenaren egitekoa. Ondoren gaztaina erreak banatuko dituzte.
Bestetik, udaletan mozioak ere landu dituzte, bihar Donostian egingo den euskararen aldeko martxa babesteko. Zaldibian, esate baterako, Bilduren 7 zinegotziek bat egin dute Euskara bizi nahi dut goiburupean egingo den manifestazioarekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu du martxa. Zaldibiako Udalak Euskaraz bizi nahi dut bandera jarri du balkoian, eta herritarrak ere hartara animatu ditu. Legorretako Udalak ere atxikimendua emateko eskatu die herritarrei. www.euskarazbizinahidut.org webgunean eman daiteke sustengua.
Bien bitartean, udaletxeko balkoietan ‘Euskaraz bizi nahi dut’ ikurrak edo banderak jartzea ere onartu dute udal horiek, azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean. Herritarrei ere etxeko balkoi-leihoetan ipintzeko deia egin diete.