Goierriko Stop Kaleratzeak taldea abenduaren 4an aurkeztuko dute
Hitzaldi informatibo batekin aurkeztuko dute abenduaren 4an Stop etxeratzeak taldea Goierrin. Ordizian egingo dute hitzaldua, 18:30ean Barrena kultur etxean. Amaya Egañaren “buru hilketa” gertatu ondoren elkarretaratze bat egin zuten Ord...
Hitzaldi informatibo batekin aurkeztuko dute abenduaren 4an Stop Kaleratzeak taldea Goierrin. Ordizian egingo dute hitzaldua, 18:30ean Barrena kultur etxean.
Amaya Egañaren “buru hilketa” gertatu ondoren elkarretaratze bat egin zuten Ordizian azaroaren 11n. Hor hasi zen talde berria sortzen. “Amaya bankuetxeetako ekintza tamalgarrien beste biktima bat gehiago da” esan dute. Elkarretaratze honetan parte hartu zuten pertsona batzuek, sufrimendu hau jasaten ari diren familien alde lan egiteko aurrera jarraitzeko erabakia hartu genuen” azaldu dute. Esan dutenez, “badakigu ez ditugula bukatuko edo geldituko banketxeen eta politikarien erabakiak; ezta Gobernuaren dekretu berria ere”, baina lanean jaraitzeko konpromisoa irmoa da.
Mugimendu sozial berriak STOP Desahucios plataformarekin koordinatuta egingo du lan. “Zergatik?” galdetu dute. Erantzuna ere badute: STOP desahucios plataformak etxe-kaleratzeak agerian uzten dituelako.
Diotenez, errealitate hori Beasainen eta Ordizian ere ematen da eta horrek bultzatu ditu taldea sortzera.