Udaleko alderdi guztiek bat egin dute Euskararen Eguneko adierazpenean
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek bat eginda irakurri dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adostu duten adierazpena. Bertan, “euskararen erabilera” aldarrikatu dute, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute alderdi guztiek, eta “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko konpromisoa” hartu dute. Herritarrei, Euskararen Egunaren harira antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin diete. Ekitaldian, adierazpena irakurri duen Koldo Agirre alkateaz gain, Bildu, EAJ, PSE-EE, PP eta H1! alderdietako ordezkariak izan dira. Beasaingo alderdiek, “euskara gizartearen ondarea” dela azaldu dute, baina baita “eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondarea ere”. Hala, “hizkuntzen dibertsitatea babestu” nahi bada, “beharrezkoa dugu euskara babestu eta sustatzea”. Era berean, “euskaraz bizitzeko jarrerak sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak” babesteko konpromisoa hartu dute, eta “erralitate horri lehentasunez” erantzuteko ahalegina egingo dutela udaletik. 1982an Euskarearen Normalizazio Legea onartu zenetik, “euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman direla azaldu dute, eta indarberritze horren oinarria, “ikuspegi ezberdinen arteko adostasuna” dela. Manifestazioa eta mintzodromoa Euskara bizi bada, “euskal herritarrok euskaraz hitz egin dugulako” dela uste dute, eta aurrerantzean ere, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”. Hori dela eta, herritarrei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon [...]
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek bat eginda irakurri dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adostu duten adierazpena. Bertan, “euskararen erabilera” aldarrikatu dute, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute alderdi guztiek, eta “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko konpromisoa” hartu dute. Herritarrei, Euskararen Egunaren harira antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin diete. Ekitaldian, adierazpena irakurri duen Koldo Agirre alkateaz gain, Bildu, EAJ, PSE-EE, PP eta H1! alderdietako ordezkariak izan dira.
Beasaingo alderdiek, “euskara gizartearen ondarea” dela azaldu dute, baina baita “eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondarea ere”. Hala, “hizkuntzen dibertsitatea babestu” nahi bada, “beharrezkoa dugu euskara babestu eta sustatzea”. Era berean, “euskaraz bizitzeko jarrerak sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak” babesteko konpromisoa hartu dute, eta “erralitate horri lehentasunez” erantzuteko ahalegina egingo dutela udaletik.
1982an Euskarearen Normalizazio Legea onartu zenetik, “euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman direla azaldu dute, eta indarberritze horren oinarria, “ikuspegi ezberdinen arteko adostasuna” dela.
Manifestazioa eta mintzodromoa
Euskara bizi bada, “euskal herritarrok euskaraz hitz egin dugulako” dela uste dute, eta aurrerantzean ere, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”. Hori dela eta, herritarrei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon euskaraz” bizitzeko deia egin diete. Baita euskararen egunaren harira eta euskara sustatzearen alde antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko ere.
Hala, larunbat honetan, Euskaraz bizi nahi dugu lemapean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deitu duen manifestazioarekin bat egin du, eta beste horrenbeste egiteko eskatu die herritarrei. Era berean, abenduaren 3an, Beasainen egingo den Mintzodromoan parte hartzeko deia egin dute. Udalak eta herriko bi euskaltegiek antolatu dute ekimena, “euskararen erabilera indartzeko” asmoz. Euskaldun berriak eta zaharrak elkartu eta denek euskaraz hitz egitea da ekimen horren helburua. Loinazko San Martin plaza azpian izango da, 19:00etatik 20:00etara.