Mozorrotuen desfilea Ormaiztegin
Ormaiztegiarrak Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Mozorrotuek elkarrekin bazkaldu dute Zubipe kiroldegian eta ondoren desfilea egin dute. Hotzari aurre egiteko, dantza egiten ari dira. 20:00etan mozorro lehiaketako sariak banatuko dira eta 23:00etan Iñ...
Ormaiztegiarrak Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Mozorrotuek elkarrekin bazkaldu dute Zubipe kiroldegian eta ondoren desfilea egin dute. Hotzari aurre egiteko, dantza egiten ari dira. 20:00etan mozorro lehiaketako sariak banatuko dira eta 23:00etan Iñigo Etxenike DJ izango da Muxika egurastokian. Ordu berean, kontzertua izango da txosna gunean. Bihar ere makina bat ekitaldi izango da: 10:00etatik aurrera haurrentzako parkea kiroldegian, 11:00etan odolki lehiaketa, 12:00etan ardo dastaketa eta 17:30ean Goruntz dantza taldearen saioa.













