Atez ateko bilketa eredua lantzeko bileretara 700 lagun joan dira
Goierrin hondakinen atez ateko bilketa sistema jarriko duten aurreneko hiru herrietan «arrakastatsu» ari da garatzen herritarren parte-hartze prozesua. Sasieta mankomunitateak atzo esan zuenez, Itsasondoko, Legorretako eta Zaldibiako bileretan guztira 700 bat pertsona aritu dira ekarpenak, iritziak eta sistema gune bakoitzera egokitzeko ideiak ematen; Legorretan 240, Zaldibian 340 eta eta Itsasondon 120 lagun. Aurreneko aurkezpenen ondotik, aurreko astean herrietako auzo, eremu edo etxebizitza multzoka landu zuten bilketa sistema nola egin. Orain, proposamena Sasietak doituko du toki banatan. Horrez gain, bilerak sektoreka ere egin dituzte, «jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin eta elkarte gastronomiko nahiz jatetxeetako langileekin». «Bilera batzuk emankorragoak izan dira besteak baino, baina Sasietan oso gustura gaude eta balorazio positiboa egin dugu prozesuak orain arte eman duenaz», azaldu du Mankomunitateak. Sistema eraginkorrenaren bila Azeari Andonegi lehendakaria «baikor» dago: «Hondakinen bilketarako sistemarik eraginkorrena guztion artean ari gara diseinatzen. Orain arte Legorretako, Zaldibiako nahiz Itsasondoko herritarrak asko ari dira inplikatzen, eta horren fruitua da parte-hartze prozesua izaten ari den emaitza eta arrakasta». Ereduaren inguruan hitz egiteaz gain, erabaki batzuk ere hartu dituzte bileretan. Sasietak atez ateko bilketaren «eredu irekia» proposatu du, eta herritarren ekarpenak kontuan hartuz zehaztuko dute behin betikoa. «Ontzi urdinaren ordez komunitateko edukiontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Edo ontzi arinen [...]
Aurreneko aurkezpenen ondotik, aurreko astean herrietako auzo, eremu edo etxebizitza multzoka landu zuten bilketa sistema nola egin. Orain, proposamena Sasietak doituko du toki banatan. Horrez gain, bilerak sektoreka ere egin dituzte, «jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin eta elkarte gastronomiko nahiz jatetxeetako langileekin».
«Bilera batzuk emankorragoak izan dira besteak baino, baina Sasietan oso gustura gaude eta balorazio positiboa egin dugu prozesuak orain arte eman duenaz», azaldu du Mankomunitateak.
Sistema eraginkorrenaren bila
Azeari Andonegi lehendakaria «baikor» dago: «Hondakinen bilketarako sistemarik eraginkorrena guztion artean ari gara diseinatzen. Orain arte Legorretako, Zaldibiako nahiz Itsasondoko herritarrak asko ari dira inplikatzen, eta horren fruitua da parte-hartze prozesua izaten ari den emaitza eta arrakasta».
Ereduaren inguruan hitz egiteaz gain, erabaki batzuk ere hartu dituzte bileretan. Sasietak atez ateko bilketaren «eredu irekia» proposatu du, eta herritarren ekarpenak kontuan hartuz zehaztuko dute behin betikoa.
«Ontzi urdinaren ordez komunitateko edukiontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Edo ontzi arinen kubo horiaren ordez mankomunitateak ematen dituen poltsa horiak erabil daitezke. Bizilagun komunitate bakoitzak erabakiko du zintzilikarioak jarri edo ez. Azkenik, hondakinak biltzeko egutegia eta ordutegia ere irekiak dira», dio Sasietak.
Herritarrek berrerabilpen, birziklapen, autokonpostaje edo neurri zuzentzaileen inguruan ere egin ditzakete ekarpenak, udalera nahiz Sasietara bideratzeko. «Sektorekako hainbat kezka ere azaleratzen ari dira, adibidez pixoihalen tratamendua edo dendarientzat zerbitzu bereziak».
Andonegik hiru herrietako bizilagunak animatu ditu, bereziki «zalantzan dauden horiek». «Bilketa nola egin ari gara erabakitzen batetik, eta bestetik hondakinekin nahiz ingurumenarekin loturiko beste hainbat gai ari gara lantzen», aipatu du Andonegik.














