Sagardoaren Ibilbidea aurkeztu dute Donostian
Sagardoaren Ibilbidea aurkeztu da gaur goizeko 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian, Sagardo Esperientziak lelopean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 10 sagardotegien eskaintza turistikoak eman dira jakitera, tartean Zeraingo Oiharte sagardotegia dago...
Sagardoaren Ibilbidea aurkeztu da gaur goizeko 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian, Sagardo Esperientziak lelopean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 10 sagardotegien eskaintza turistikoak eman dira jakitera, tartean Zeraingo Oiharte sagardotegia dago. Eskaintza turistiko horiek mota guztietako esperientziak dira; bisita gidatu eta pakete turistikoak besteak beste.
Prentsaurrekoan parte hartu dute Roke Akizuk (Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria), Arantxa Eguzkitzak (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria), Unai Agirrek (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko gerentea) eta Kizkitza Ugarteburuk (Igartubeiti Baserri Museoko arduradunak). Beste zenbait eragile turistikoren presentzia aipagarria izan da; Zerain Dezagun Fundazioa, esaterako.
Oiharte nekazal etxe-sagardotegiak lau bisita gidatu eta asteburu pasak eskaintzen ditu sagardogintza, instalazioak eta sagardoa ezagutzeko. Zerain, Delikatuz, Igartubeiti eta Idiazabal Gaztaren Museoekin batean
paketeak eskaintzen ditu. Informazio gehiago bisitatu web orrialde hau www.oiharte.com, edo idatzi helbide honetara sagardotegia@oiharte.com.