Zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako proben behin behineko emaitzak kaleratu dituzte
Ordiziako Udalak zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako eginiko proben emaitzak argitaratu ditu. Bere webgunean jarri ditu emaitzak ikusgai. Behin behineko zerrenda da, abenduaren 10era arte alegazioak aurkezteko epea ireki baitute. Behin epea igarota,...
Ordiziako Udalak zerbitzu eta lorezain lanpostuetarako eginiko proben emaitzak argitaratu ditu. Bere webgunean jarri ditu emaitzak ikusgai. Behin behineko zerrenda da, abenduaren 10era arte alegazioak aurkezteko epea ireki baitute.
Behin epea igarota, eta behar den aurrerapenarekin, Udalak hurrengo fasearen eguna, ordua eta tokia ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak planteatutako zereginekin lotutako ariketa praktikoa izango da tartean, derrigorrezkoa eta baztertzailea izango dena. Gehienez 18 puntu eta gutxienez 12 puntu lortu beharko dira.