Gipuzkoako Bolari Eguna egin dute Gabirian 72 jokalari inguruk
Alkain-Buru bolatokian bolatan eta frontoian toka jokoan arituta ospatu dute aurtengo Bolari Eguna, oraingoan Gabirian. Larunbatean izan zen eta jokoan aritzeaz gain, bazkaria ere egin zuten Osinalde elkartean 72 lagun inguruk. Bi bolari eta tokalari bat omendu ditu Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak aurtengo Bolari Egunean. Omendutako bolariak Joxe Maiz gabiriarra eta Pedro Agirre legazpiarra izan dira 65 eta 67 urterekin, eta tokalari omendua Prudentzio Olano lasartearra izan da. Maizi, gainera, Osinalde elkarteko bolariek ere omenalditxoa egin zioten. Martzelino Agirreri, berriz, 2012ko bolari onenaren saria eman zioten. Bolari Eguneko txapelketetako sailkapenak Bolatan 1. postua. Joakin Izagirre. 2. postua. Lau bolari 36rekin berdinduta gelditu ziren: Pedro Lazkano, Antonio Miner, Endika Igartzabal eta Aimar Maiz. Desenpaterik ez jokatzea erabaki zuten, beraz, 20na euroko saria jaso zuten guztiek. Tokan 1. Antonio Amundarain 2. Antonio Agirre 3. Jose Antonio Calvo 4. Prudentzio Olano
Bi bolari eta tokalari bat omendu ditu Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak aurtengo Bolari Egunean. Omendutako bolariak Joxe Maiz gabiriarra eta Pedro Agirre legazpiarra izan dira 65 eta 67 urterekin, eta tokalari omendua Prudentzio Olano lasartearra izan da. Maizi, gainera, Osinalde elkarteko bolariek ere omenalditxoa egin zioten. Martzelino Agirreri, berriz, 2012ko bolari onenaren saria eman zioten.
Bolari Eguneko txapelketetako sailkapenak
Bolatan
1. postua. Joakin Izagirre.
2. postua. Lau bolari 36rekin berdinduta gelditu ziren: Pedro Lazkano, Antonio Miner, Endika Igartzabal eta Aimar Maiz. Desenpaterik ez jokatzea erabaki zuten, beraz, 20na euroko saria jaso zuten guztiek.
Tokan
1. Antonio Amundarain
2. Antonio Agirre
3. Jose Antonio Calvo
4. Prudentzio Olano














