Iberdrolak azpiestazio berri bat jarri du martxan Ordizian
San Juan auzoan kokatu dute, eta ez da ohiko azpiestazioak bezalakoa: eraikin baten barruan kokatu dute, langileentzako eta faunarentzako segurtasuna handituz. 30/13,2 kV-ko azpiestazioa da eta bi transformagailu ditu, bakoitza “10 Megavoltioanp...
San Juan auzoan kokatu dute, eta ez da ohiko azpiestazioak bezalakoa: eraikin baten barruan kokatu dute, langileentzako eta faunarentzako segurtasuna handituz. 30/13,2 kV-ko azpiestazioa da eta bi transformagailu ditu, bakoitza “10 Megavoltioanperiokoa”. tentsio ertaineko sei linea ditu irteeran.
Esan dutenez, “Teknologia berriena” du azpiestazioak eta Ordizia, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Orendain, Baliarrain, Altzaga, Arama, Gaintza, Zaldibia, Abaltzisketa eta Amezketa udalerrietan elektrizitate hornidura hobetuko du. 17.042 bezerori eragingo die aldaketak.
I+D+I priektu berri baten prototipo moduan aukeratu du Iberdrolak San Juan auzoko azpiestazioa.Proiektu honen helburua, Ekodiseinuko irizpideen aplikazioaren bideragarritasuna ikertzea da.
Ibedrolak 2.600 MW-ko potentzia du instalatuta Euskal Herrian, eta 1,2 milioi bezero ditu. 161 azpiestazio, 11.100 transformazio zentro, goi eta oso goi tentsioko 815 kilometro linea, tentsio ertaineko 8.800 kilometro linea eta tentsio baxuko 15.000 kilometro linea.













