Imanol Lazkanori aitortza egingo dio Goierriko Bertso Eskolak hilaren 29an
Goierriko Bertso Eskolako kideei urtarrilean egin zen Bertso Egunean sortu zitzaien ideiak Eguberrietan ikusiko du argia. Orduan adierazi zuen Imanol Lazkano azpeitiar bertsolariak plazaz plaza kantatzeari utziko ziola, eta orduan bururatu zitzaien Go...
Goierriko Bertso Eskolako kideei urtarrilean egin zen Bertso Egunean sortu zitzaien ideiak Eguberrietan ikusiko du argia. Orduan adierazi zuen Imanol Lazkano azpeitiar bertsolariak plazaz plaza kantatzeari utziko ziola, eta orduan bururatu zitzaien Goierriko ordezkariei hari aitortza egiteko bertso jaialdi bat antolatzea. Saio hori hilaren 29an egingo da Ordiziako Majori kiroldegian (18:00), Zubigintzan artista goiburupean.
Aitor Calvillo eta Inaxio Usarralde Goierriko Bertso Eskolako ordezkariek, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Igor Eguren Ordiziako alkateak egin dute gaur jaialdiaren aurkezpena. Jaialdia aurkezteaz gain, Lazkanoren Aho bizarrik gabe liburuan jasotako bertsoekin Jasota bezala, bertso antologiak izeneko CD-a ere argitaratu du Goierriko Bertso Eskolak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin eta Lankurekin lankidetzan. Bertso bilduma hori Goierriko disko eta liburu azoketan, eta Eguberrietako jaialdian erosi ahalko da.
Goierriko Bertso Eskolarentzat «erronka» da saioa Majorin antolatzea, eta goierritarrei inguratzeko deia egin diete. «Kariño guztiarekin antolatutako saioa da». Ondoren afaria egingo dute Villa Eugenian. Txartelak 20 euroan daude salgai.













