Txalo taldeak ‘Hil arte bizi’ antzezlana egingo du ostiralean, Usurben
Txalo antzerki taldeak Hil arte bizi komedia aurkeztuko du ostiralean, Beasainen. «Maitasunaren eta adiskidetasunaren inguruan egindako hausnarketa» dela diote egileek. Ostiral iluntzean izango da ikuskizuna, 20:00etan hasita, Usurbe antzokian. Te...
Txalo antzerki taldeak Hil arte bizi komedia aurkeztuko du ostiralean, Beasainen. «Maitasunaren eta adiskidetasunaren inguruan egindako hausnarketa» dela diote egileek. Ostiral iluntzean izango da ikuskizuna, 20:00etan hasita, Usurbe antzokian.
Telebistan eta beste antzerki obra batzuetan aritutako hiru aktorek jokatzen dituzte rol nagusiak. Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar ordiziarra dira aktore horiek, eta Nacho, Angel eta Mariaren pertsonaiak antzeztuko dituzte.
Begoña Bilbaok zuzentzen duen lanak, betiko hiru lagunen arteko adiskidetasuna du ardatz. Hiruren arteko arteko harremana kolokan jarriko du, ordea, gertaera batek. «Heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia» bezala definitu dute Txalo antzerki taldekoek.













