Batasunak indarra ematen duela esan ohi da, eta Goierriko artistek, aspaldi ekin zioten elkarlanaren bideari. Aurten hamaikagarren urtea bete du Goierriko Artisten Topaketak. Bertako egileen erakusleihoa da erakusketa hau, baina baita artisten topagunea ere. Izan ere, elkarren artean hitz egin, iritziak elkartrukatu eta batak bestearengandik ikasteko baliatzen dute erakusketa. Aurten ere, 29 artisten lanak bildu dituzte Usurbe antzokian, eta abenduaren 30era bitartean bisitatu ahal izango dira. Mila Mendia da erakusketan parte hartu duen artistetako bat. Bere lana erakusteaz gain, ordea, aurtengo topaketaren antolaketa lanetan ere aritu da, Ramon Paredesekin batera. Ekimena aspalditik ezagutzen bazuen ere, duela hiru urte animatu zen Mendia, erakusketan parte hartzera. «Nik ikusle bezala ezagutu nuen topaketa, urtero etortzen nintzen, mundu hau asko gustatzen zait eta. Nik ere lan batzuk egiten nituenez, banuen gogoa zerbait ekartzeko, eta duela hiru urte hasi nintzen parte hartzen». Guztira Goierriko 29 egileren lanak daude; bakoitzak obra bana ekartzen du, eta horrek estilo, material eta molde ezberdinen nahasketa interesgarria sortzen du. Izan ere, eskultura, buztingintza eta margolanak bildu dituzte, eta horien artean ere, teknika, material eta lan egiteko molde ezberdinak daude. «Poza ematen du besteen lanak ikusi eta gure inguruan zer nolako aberastasuna dagoen jabetzeak». Batzuk kanpoan gelditu direla azaldu du Mendiak, «etortzeko [...]
Bittor Oroz Izagirre ataundarra Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailbuorde izendatu dute. Gobernu Kontseiluak atzo aukeratu zituen jaurlaritzako goi kargu berriak. Oroz Ataungo alkate izan zen 2003tik 2011ra. Martxoan EAJren Gipuz...
Atez ateko hondakin bilketa sistema ez jartzeko eskatzen duen Legorreta Garbia ekimenean 555 sinadura bildu dituzte. Taldekoek ostiralean erregistratuko dute sinaduren akta udaletxean. Ondoren, 19:00etan, bilkura egingo dute udaletxe aurrean, Birziklap...
Herriaren etorkizuneko zerbitzuak eta izaera definitzeko, Itsasondo, ekinez egina proiektuko bilera sortako azken saioa bihar, osteguna, izango da. Lurralde antolamenduaren lan-taldeak du batzarra, hirigintzaz eta ingurumen gaiez jarduteko. 19:00etan d...
Olentzeroren plazako ekitaldia antolatzeko bilera egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxean. Udalak dei zabala egin die herritarrei eta taldeei. Etorrera 24an 17:30ean da, San Prudentziotik abiatuta plazara.
Legazpiko ZUM edizioak Baserri biziak izenburupean liburua aurkeztuko du arratsaldean. Urola Garaia: Mende bat iruditan bildumako 12. alea da gaur aurkeztuko dutena.
Orain dela hamabi urte argitaratu zuen ZUMek bilduma honetako lehenengo alea, 2000. urtean, haiz zuzen. Ordutik, urtero kaleratu …
Soldata murrizketarik ez! lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo Legazpiko Bellota enpresako zenbait langilek Donostiako Kursaalean. Enpresak langile talde bati Gabonetako ordainsaria ez ordaintzeko hartu duen erabakiaren kontra bildu ziren.
Axioren esanetan, Valladolideko partidan, lehen 40 minutuetan euren “mailatik urrun” egon ziren. “Agresibitaterik gabe erdipurdiko talde batean bihurtzen zara. Defentsa puskatzea kostatzen zaigu, eta horrela ezin da. Gerora saiatu gara, baina fede handirik gabe” esan du. “Horri, zalegoaren protestez kutsatzen diren pertsonalitaterik gabeko arbitrajeak batzen badizkiogu, gure erreakzioak behar adina indarrik eta intentsitaterik izan ez zuela ondoriozta daiteke. Emaitzak guztia dio” esan du. Gogoeta sakonagoa ere plazaratu du Arañak: “Ez gaude gure une onenean. Gabonen aurretik partida bat falta zaigu eta puntuak batzeko beharra dugu. Ondorengo geldialdia ondo etorriko zaigu, baina orain abisatzen dut. Pasa den astean nioen ez ginela Real Madrid taldea, eta orain baieztatu egiten dut hori. Batzuetan, taldeak saiatu egiten dira eta erreakzionatu egiten dute eta beste batzuetan, ezin dute. Hau da gure taldea eta gu berarekin egon behar gara. Gu behintzat bai, taldetik gertuen sentitzen garenok. Ziur dagoen bakarra, ahal dugun guztia egiten saiatuko garela da, eta denboraldi amaieran, taldeak jokatzeari uztean, gauden hori izango da gure lekua, gorago edo beherago, irabazi edo galdu”. Ampo Ordiziako entrenatzaileak Joanesen falta gehiegi somatu zutela uste du, “gerlari gehiago behar ditugu” esanez. Gipuzkoako 2012 Kirolaria sari banaketa Axio Araña entrenatzaileak, bestalde, Gipuzkoako 2012 Kirolari saria jasoko du bihar, osteguna, [...]
Zumarragako udal gobernuak PPren babesarekin onartu ditu datorren urterako aurrekontuak
Gerriko ikerlan bekaren 16. deialdian turismoa eta enpresen mundua uztartzeko ikerketa proiektu batek irabazi du saria, Turismo industriala Goierrin: enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak egitasmoak. Ostiral gauean jakinarazi zuen Gerriko bekako lan-taldeak bekaren irabazlea. Goizalde Hernando eta Galder Guenaga unibertsitate irakasleak dira egileak. Proiektua garatzeko urtebeteko epea izango dute orain. Bekak 7.000 euroko balioa du; %40 jaso dute hasieran, eta ikerlana garatu ahala gainontzekoa. Epaimahaia Mikel Haranburuk, Paulo Iztuetak, Mikel Zurbanok eta Jaione Apalategik osatu dute. Ohi bezala, Jokin Apalategi izan da zuzentari zientifikoa. Bekaduna aho batez hautatu dute. Bi diziplina uztartzea da Guenagaren eta Hernandoren egitasmoaren helburua: ekonomiaren eta munduaren mundua batetik, eta turismoarena bestetik. «Kontua enpresak bisitatzea da. Ez da batere fenomeno ezaguna Euskal Herrian, ezta Goierrin ere bereziki. Baina beste paraje batzuetan egiten da: enpresek ateak zabaltzen dituzte bisitak jasotzeko, eta ez soilik profesionalen, bezeroen edo hornitzaileen bisitak. Edonorenak, tartean turistenak, herritarrenak, ikastetxeetako ikasleenak, kazetarienak… Zergatik ez egin halakorik? Gardentasunez, ateak ireki eta erakutsi zer egiten den», azaldu du Galder Guenaga ikertzaile bekadunak. Katalunian, Frantziako zenbait eskualdetan edota Torinon (Italia) turismo industriala errealitatea da. Torinon, adibidez, enpresak bisitatzea produktu turistiko bat da. Toledon ere (Espainia) hasiak dira. Guenagak ardo upategiak jarri ditu adibide bezala: «Berez enpresak dira, [...]
Itsasondon herri inguruko baratzeen lehen lehiaketa egin dute, udalaren ekimenez. Herrigunetik bertatik ikusten diren baratzeak sartu dituzte. Inguruan 35 baratze baino gehiago zenbatu dituzte epaimahaikoek, eta kopuru hori «azpimarratzekoa» dela dio udalak. «Txalotzekoa da etxe aldamenean baratze txiki zein handiak mantentzen dituztenak, geroz eta gutxiago direlako naturarekin zuzenean erlazionatzen gaituen lan horrekin jarraitzen dutenak», esan du udalak. Ingurunearekin bat egin, parajea zaindu eta elikagaiak norbere lanarekin ekoizteko ahalegina saritu nahi izan du, hala, Itsasondoko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan du, garapen jasangarria sustatzeko emana. Nekazaritza ekologikoko adituak ibili ziren herri inguruko baratzeak ikuskatzen, urriaren 22an. Puntu positiboak eta negatiboak eman zizkioten baratze bakoitzari, ikusitakoaren arabera. «Positiboki baloratu zen baliabide naturalak era egokian aprobetxatzea: barazki barietate handia, mintegia edukitzea, landare usaintsuak edukitzea, konposta egitea, ura ondo erabiltzea…». Alderdi ilunak, berriz, baratzean plastikoak, bidoiak eta orokorrean material artifizialak bistan edukitzea izan dira. Baratzearen itxura orokorra ere kontuan hartu dute, «udazkenean gaudela ahaztu gabe». Herrigunetik ikusten diren baratzeak bakarrik sartu dituzte lehiaketako hautagaien artean. «Baratzea bisitatzeko jabetza pribatua inbaditu behar zen kasuetan, horiek ez dira lehiaketaren parte izan». Balorazioak egin eta gero, bi sari eman dituzte. Abenduaren 12an egin zuten lehiaketako sari emate ekitaldia. Irabazle Ramon Elustondo eta Gregorio Lizarralde izan dira, [...]
Urtarrilak 14tik otsailak 1era bitartean egongo da datorren urtean jokatuko den XII. Zegama-Aizkorri Maratoian parte hartzeko izena emateko aukera. Otsailak 22an egingo dute zozketa eta orduan jakingo da nork parte hartu ahal izango duen. 450 dorsal b...
Rwanda Elkarteak También la lluvia filmaren emanaldia antolatu du, Elkartasun Astearen barruan. Gaur 21:30ean da, Areria antzokian da filma. Itziar Bollainek zuzendu zuen, 2010ean. Hego Amerikan 2000. urteko gertaera bat kontatzen du, herritarrak enpr...
Aizkorrin desagertutako Asteasuko emakumearen bilaketari ekin diote berriro gaur goizean. 37 urteko emakume baten bila ari dira. Pasa den abenduaren 12an Brinkolako tren geltokitik ibilaldi bat egitera abiatu zen bere zakurrarekin, eta hau bakarrik itz...
Aire libreko probetako lehen jardunaldia ospatu zuten asteburuan Donostiako Anoeta estadioan. Ordiziako txindoki atletismo taldeko hiru kidek pisu-jaurtiketan hartu zuten parte egin zituzten. Kadeteen mailan, 3 kiloko bolarekin, Ane Torresek irabazi egin zuen 10,61 metroko distantziarekin. Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxieneko distantzia lortu zuen Torresek. Amets Otaegik laugarren egin zuen maila berean, 9,04 metrorekin, eta gazteetan Alba Torresek irabazi zuen 3 kiloko bola 13,18 metrora jaurtitzean. Bere mailako Espainiako txapelketarako gutxieneko marka ere lortu du Torresek. Krossari dagokionez, Eibarko Arrateko maldetan nagusitasunez aritu ziren ordiziarrak. Esan dutenez, Speaker-ak “Goierriko hauek nahikoa dute” ere esan omen zuen mikrofonotik, hain zen eta handia nagusitasuna. Hamabi lasterketetetan igo ziren podiumera Txindokikoak. Banakako 25 podium eta taldekako 7 lortu zituzten. Banakako garaipenak 11 izan ziren. Gizonen artean, senior mailan Eneko Agirrezabalek debutatu zuen, garaipena ere eskuratuz. Sergio Romanek bigarren egin zuen eta Iker Zurutuzak seigarren. Aritz Mendizabal (12.), Juan Luis Goez (13.), Ander Irastorza (15.), Adur Eskisabel (17.), Eduardo Gallego (19.), Iker Iztueta (22.) eta Egoitz Iztueta (26.) ere lasterketa berean aritu ziren. taldekakoan irabazi egin zuten. Beteranoen artean, Mikel Albenizek lortu zuen garaipena. Jose Javier Cuadrado Karratu (3.), Sergio Serrano (6.) Imanol Oyarbide (9.), Juan Carlos Garijo (17.) eta Gotzon Auzmendik (37.) lagundu [...]