Barandiaran Museoan taloak egingo dituzte gabon astean
Abenduaren 26, 27 eta 28an taloak egiten ikasteko aukera izango da Ataungo Barandiaran Museoan, San Gregorion. Egun horietan, 12:00etan tailerrak egingo dituzte, bisitarientzat. Ordu eta erdiko saioak izango dira. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 ...
Abenduaren 26, 27 eta 28an taloak egiten ikasteko aukera izango da Ataungo Barandiaran Museoan, San Gregorion. Egun horietan, 12:00etan tailerrak egingo dituzte, bisitarientzat. Ordu eta erdiko saioak izango dira. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 35, 943 67 06 37). Prezioa pertsonako 5 euro da; taldeentzat eta 12 urtez azpikoentzat 3 eurora murriztuko da. Errotatxon artoa eho, eta taloak egiten erakutsiko dute. Bisitariek eurek ere probatu ahalko dute egiten.