Caritasen kanpainarekin bat egin du EAJk, eta produktuak bilduko ditu
Caritas elkarteak, beharrik handiena dutenei laguntzeko janari eta produktu bilketa egingo du asteburuan, Goierriko hainbat herritan. EAJren Goierri Bizia ekimeneko kideek ere bat egin du ekimen horrekin, eta boluntario moduan ariko dira lanean.
Goierri Bizia ekimeneko kideek azaldu dutenez, «kanpaina …
Caritasen arabera, honako produktuak dira beharrezkoenak: azukrea, esnea, olioa, lekaleak, pastak, arroza, kontserbak, haurren elikagaiak, haur-oihalak eta higiene pertsonaleko produktuak.
Asteburuan, hiru herritan Ordizian, Eroski merkatal zentroan izango dira gaur, 17:00etatik 21:00etara, eta bihar, egun osoz. Beasainen bihar goizean egongo dira, 10:00etatik 13:00etara, Andramari eta Oriamendi kaleetan eta Consum eta Fremap komertzioen ondoan. Lazkaon, berriz, ostegunean, hilak 27, izango dira Erosle ondoan, goizez (10:00-13:30) eta arratsaldez (16:00-20:00). Kanpaina Goierri Garaira ere iritsiko da; urtarrilaren bukaeratik otsailera bitartean, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan izango dira.