Unanue gozotegia eta Josune Goenaga aste honetako GoiBerrin
Jose Mari Unanue gozogileari elkarrizketa egin diote aste honetako GoiBerri aldizkarian. Unanue gozotegiak ez du aurkezpenik behar Goierrin. 1934an ateak ireki zituenetik gaur arte gozogintzan errefe- rentzia baita eskualdean. Jose Mari Unanue (Ordizia, 1967) da egun familia enpresaren kudeaketaz arduratzen dena. Bera izan da aitonak hasitako bideari eta aitak eta osabak ondutako enpresari jarraipena eman diona.
Horrez gain, Josune Goenaga aktore urretxuarrararen Alemaniako esperientzia ere hizpide izango dute ale honetan.