Xera sarirako hautagaiak proposatzeko epea ireki dute dagoeneko. Xera Urretxuko eta Zumarragako udalek 2006tik banatzen duten saria da. Helburua berdintasunaren alde pertsonalki nahiz profesionalki nabarmendu diren emakumezkoen, gizonezkoen edo taldeen lanari aitortza egitea da. Otsailaren 15era arte egongo da proposamenak egiteko epea irekita bi herrietako udaletxeetan
Etxez etxeko laguntzari eta eguneko zentroko tarifak eguneratu egin dituzte KPIaren gorakada aplikatuz Etxez etxeko laguntzari eta eguneko zentroaren tarifei dagozkien tasak eguneratzea onartu du Urretxuko udalbatzak urtarrileko osoko bilkuran. Kontsumoko prezioen indizeari, KPIari dagokion igoera aplikatu da bietan.
http://www.youtube.com/watch?v=ovqfkBicFNI Euskadiko kros motzeko txapelketa jokatu dute asteburuan Ortuellan (Bizkaia), eta Goierriko atletek emaitza onak lortu dituzte. Gizonezkoetan, Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal segurarrak jantzi du txapela. Emakumezkoetan, berriz, hirugarren egin du Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz urretxuarrak.
Azken urteotan krisia da gai nagusia komunikabideetan eta kalean. Ezkortasuna nagusitzen ari da eta datuak ikusita ez da harritzekoa. Hasi berri den urtea, orain arteko okerrena izango dela diote adituek. Dagoeneko hiruzpalau urte pasatu dira komunikabideetan krisiaz hitz egiten hasi zirenetik. Denbora horretan guztian gainbehera etengabea izan da. Langabezia, lan erregulazio txostenak, enpresen itxierak, murrizketak, desjabetzeak… Ez da argirik ikusten, gainera. Tunela iluna eta luzea da. Oso luzea. Egunetik egunera luzeagoa. Izan ere, 2013a orain arteko urterik okerrena izango dela diote adituek. Egungo krisiari eta 2013 «beldurgarriari» buruz duten iritzia eta ikuspegia azaldu dute eremu desberdinetako sei goierritarrek: Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Reyes Gamizek eta Iñaki Arriaranek, Pello Agirrezabal Kutxabankeko Ordiziako bulegoko zuzendari brinkolarrak, Joseba Barandiaran ekonomialari legazpiarrak, Goierriko Stop Kaleratzeak taldeko Nahikari Pita ordiziarrak eta Ramon Juaristi Lanbideren Zumarragako bulegoko zuzendariak. Guztiak ados daude: egoera oso txarra da. Barandiaranek krisia gainditzeko gizarte kohesionatuagoa eta kontsumo arduratsuagoa behar direla uste du. Ekintzaileei lagundu behar zaiela eta esportazioak bultzatu behar direla. Urretxuko Gizarte Zerbitzuetako langileek eurek oraindik krisia ez dutela asko nabaritu esan dute: lehengo berberek eskatzen dute laguntza eta udala sail horren aurrekontua ez murrizteko ahaleginak egiten ari da. Stop Kaleratzeak plataformakoek, ordea, krisia gertutik bizi dute. Talde hau krisiaren [...]
Duela bospasei urte probatu zuen lehen aldiz aizkoran Aitor Urteagak. Gustatu, eta hobetuz joan da ordutik. Aitor Urteaga (Idiazabal, 1998) aizkora munduan izena hartzen ari den idiazabaldarra da. Igandean, esaterako, Joxe Ugarteburu lagun hartuta, Xabier Zaldua eta Xabier Dorronsororen aurka erakustaldia egin zuen herriko plazan. Noiz hasi zinen aizkoran? Naizoen Mundua taldea sortu aurretik herrian zegoen herri kirol taldean hasi nintzen, trontzan eta aizkoran Mikel zenarekin, Katalinarekin, Ugarterekin… Gero, Etxarrira joaten hasi nintzen, Sakanako Aizkora Eskolara. Berez Sakanako jendearentzat bakarrik da eskola hau, baina, erdia hangoa dudanez, ama Altsasukoa da, niri ere sartzen utzi zidaten. Afizio garestia al da? Bai. Gutxinaka sartzen joan beharreko afizioa da, nahiko garestia delako. Neure aizkora, orain bizpairu urte erosi nuen. Ordura arte utzitakoarekin ibili nintzen. 300 euro gutxienez balio dute aizkorek. Nola entrenatzen zara? Baserrian entrenatzen dut astean pare bat aldiz. Neguan teknika prestatzen dut gehienbat. Udaberri-uda partean, txapelketak hasten diren garaian, erresistentzia lantzen dut. Horrez gain, mendira joaten ere saiatzen naiz. Gimnasiora joatea ere gomendatzen dute udan lesiorik ez izateko, baina, hori ez zait gehiegi gustatzen (barrez). Saio asko egiten al dituzu? Asko ez. Urtean dozena bat edo. Txapelketak, berriz, Gipuzkoako txapelketan pare bat eta Euskal Herrikoan hiru egin nituen joan den urtean. [...]
Urretxun, kalean dagoen janaria saltzeko makina automatiko batean egin zuten usteko lapurreta 22, 18 eta 16 urteko hiru gazteek indarkeria erabilita. Hiru gazte atxilotu zituen pasa den larunbatean Ertzaintzak Urretxun, ustez indarkeria erabilita lapurreta egiteagatik. Hiru gazteak, 22, 18 eta 16 urtekoak, kalean dagoen janaria saltzeko makina automatiko batean harrapatu zituen Ertzaintzak, ustezko lapurreta egiten ari zirela. Atxiloketaren unean hiruetako batek bideo-zaintzarako kamara zuen ezkutatuta arropa artean.
Jabier Elortzak (Idiazabal, 1953) Kako fotokopia eta serigrafia dendan lan egiten du, eta Lemniskata Goierriko zientzia sare herrikoiaren bultzatzaile nagusia da. Zaletasun bat. Mendia gustatzen zait, eta ahal dudan guztietan joaten naiz. Oporretarako leku bat. Hainbeste toki daude… Afrikara joan nahi dut. Marokon eta Tunisian izan nintzen, baina Kenya ezagutu nahi dut. Liburu bat. El abuelo que se tiró por la ventana irakurtzen ari naiz. Oso gustura, gainera. Musika talde bat. The Beatles. Abesti bat. Mikel Laboaren edozein. Amets bat. Arlo pertsonalean, ahalik eta hobekien bizitzea. Bestelakoan, munduko egoera konpontzea. Oso geurekoiak bihurtu gara eta besteengan gehiago pentsatu beharko genuke. Janari bat. Babarrun zuriak. Edari bat. Ardo on bat. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Mutikotan udalekuetara joan nintzen eta primeran gogoratzen ditut bai irteera eguna eta bai itzuli nintzenekoa. Jaso duzun oparirik bereziena. Nire bikotekidea. Gorroto duzuna. Gezurra. Goierriko txoko bat. Lazkaomendi. Herriko alkate bazina… Ez didazu lan erraza jarri… Ez nintzateke alderdi batekin aurkeztuko, baizik eta herritar talde batekin.
Neguko hotzarekin lotura zuzena dute txokolateak eta txurroek, eta azarotik maiatzera, txurroak egiten eta saltzen aritzen dira Oscar Martinez eta Veronica Berrio Legazpin, Beasainen eta Zumarragan. Txurroen usaina nabaria da azken hilabeteotan Beasaingo kaleetan. Oscar Martinez eta Veronica Berrio txurro sailtzaileek Gernika pasealekuan duten postutik zabaltzen den usaina da. Aurretik, azarotik urtarrilera, Legazpin zabaldu zen usain bera eta apiriletik maiatzera Zumarragan zabalduko da. Lauzpabost urte darama bikoteak Goierrin txurroak saltzen. «Oso gustura gaude Goierrin. Pentsa, Irundik Beasaina etorri gara bizitzera!». Garbitasuna eta kalitatea zaintzen ditu Martinezek, eta txurro orea bertan egiten dute ura, irina eta gatza nahastuz. «Oliba olioarekin frijitzen ditugu txurroak». Bezeroak gustura joatea gustatzen zaio, izan ere, «garrantzitsuena, bezeroa berriz itzultzea da, errepikatzea». Egunero irekitzen dute txurro denda, 17:00etatik 21:00etara. Asteartetan, larunbatetan eta igandetan goizetan ere bai, 08:00etatik 12:00etara. «Igandetan gizon asko etortzen zaizkigu emaztearentzako etxera eramateko txurroak erostera». Ostegunak bereziak izaten dira Martinez eta Berrio dauden herrietan, Txurropotea egiten baitute: euro eta erdian, txokolate beroa eta 3 txurro eskaintzen dituzte. Txurropoteak «ia ez du irabazirik uzten, baina herritarrei opari bat egitea bezala da, oso ondo tratatu gaituztelako. Konfiantza handia azaldu izan dute beti gurekin. Udala ere beti oso ondo portatu da». Beasaindarrak asko gustatzen zaizkiola dio. «Oso [...]
Aizkorri parke naturalean sartzeko gonbitea, Legazpiko Barrendiola urtegitik abiatzen den zidorretik. Legazpiko Brinkola auzora iritsita, Barrendiola urtegiko bidea hartuko dugu seinaleak jarraituta. Urtegia zeharkatuko dugu basoak urari egin dion tokia begietsita. Barrendiolari buelta ematea ibilbide honek eskaintzen duen lehenengo aukera da, baina ez bakarra. Barrendiolari bira eginez uraren soinuari jarraituta aurkituko dugu Urola erreka, Aizkorritik datorren ur lerroaren lehenengo topalekua ikus daiteke, iturburua, alegia, ur-jauzi laburrek apaindua. Urtegian Aizkorriko altzora igotzeko aukerabideak zabaltzen dira. Zubia igarota, seinale horiak eta zuriak edota horiak eta gorriak jarrai ditzakegu, biek Ollariagara eramango gaituzte, Aizkorri parke naturaleko ateraino. Handik Artzanburura, Aloñako mendizerrara, Urbiara edota Arantzazura iritsi gaitezke. Gaztaren bidea ere, bertatik igaro da. Oraindik urtegian, kuku-prakak, urrebotoiak, hirustak, garoa eta masustondoak aurkituko ditugu ugari bidean. Seinaleak bidelagun ezkerrera gora egiten duen bigarren zidorra hartuko dugu. Pinuak nagusitzen diren arren, zuhaitz gazte asko dago, txiki baina oparo: arteak, haritzak, pagoak, gaztainondoak, gorostiak eta zumarrak, besteak beste. Zidorrean gora basoaren epelean joango gara ia bide osoan. Bi maldak baino ez dute garaiera nabarmena. Bestela, gorantz joanda ere, bideak ez du zailtasun handirik. Zati horretan gorostiak biderkatu egiten dira. Azkeneko txanpan, zidorra lautu egingo da. Eskuinera begiratuta, pinu artean, Udalaitz eta atzean Anboto zein bere gailur guztiak [...]